Kartel batean “Beti Mugan” irakurtzen duzularik

Sarrera hau G. Bereziartua-(e)k idatzi du Apirila 9, 2010
Atala: Musika
Beti mugan

Beti mugan

Pentsatzen duzu oker dabiltzala esaten dutenak, garaiotan kaleko afixek indar komunikatiboa galdu dutela. Niri dagokidanez behintzat. Bazkaltzera, Lasarte-Oria zeharkatzen duen A-1 autobidearen azpiko zubitik —oso inguru undergrounda, bide batez— eta, normalean diskoteketako festen kartelak dauzkaten habeetan Ikultur jaialdiaren iragarkia. Maiatzaren 14an ariko da Hondarribiko taldea Irungo Ficoban.

Bai, badakit: Delorean, Rinoçerose, Front 242, Vive la Fête… horiek ere ariko dira Ikulturren. Eta Def Con Dos, O’Funk’illo… baietz, baietz. Baina ulertuko duzue: hamar urte nituen Beti Mugan desegin zenean. 1998an Esan Ozenkik ateratako Batzen bildumari esker ezagutu nituen; eta geroztik, beti pentsatu izan dut gutxiegi baloratu dela haien ekarria. Ama Sayrekin batera, AEBetako rock alternatiboaren erreferentzia ugari zabaltzen lagundu zuten euskal musikan. Eta ez ditut inoiz zuzenean ikusi.

Oraingoan bai. Eta hanka ebaki beharko didate —esateko modu bat da— joan ez nadin.

Bitartean, Mugaz muga kantaren bideoklipa, itxaron-larria baretzeko.

PS: Bide batez, bideo ugari dauzkate Interneten; 90eko hamarkadara itzuli nahi baduzue, ez da aukerarik txarrena.

Irakurleen erantzunak

Pena ezin agertua!
Nik 18 urte nituen desagertu zirenean baina artean zuzenean ikusi barik (etxean Oreka Desorekan eta Underribi diskei buelta asko emanak nizkien arren) . Gerora, duela bospasei urte kontzertu bi egin zituzten. Ondarruko Kafe Antzokian ikusi nituen eta gozatu ederra hartu. Ama Say-ren buelta eta gero… sorpresa ona. Ea Bizkaia aldera hurbiltzen zaizkigun…

#1 
Marti(n)-(e)k idatzi du Apirila 9th, 2010 @ 13:56

Izorrai: zaharra izateak badizkik mentajak.

#2 
H. Etxeberria-(e)k idatzi du Apirila 9th, 2010 @ 14:06

Eta ez ahaztu gure Marilyn partikularra ere utzi zigutela:
http://www.badok.info/fitxategiak/2164.jpg
http://www.badok.info/fitxategiak/1307.jpg

#3 
Axier-(e)k idatzi du Apirila 9th, 2010 @ 16:42

Kerouac eta Beat belaunaldiko jarraitzaile (praktikan nahiko nukeena baino gutxiago) naizen bezela, Beti Muganen “Filosofi Aldaketak” kanta paregabeak 3 minutu inguruz ederki gozarazi egiten dit. Ni ere, beste askoren artean, han egongo naiz… “Ez gera inoiz asetuko, Jack Kerouac non ote dago!?”

#4 
Allen Ginsberg-(e)k idatzi du Apirila 12th, 2010 @ 14:14

Erantzun bat idatzi

beharrezkoa
beharrezkoa, ez da publikatuko
aukerazkoa

Aurreko sarrera: