Zaratarik gabe pasa da Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak apirilaren 23an egindako jakinarazpena. Euskadi Literatura Sariak aurrerantzean nola erabakiko diren zehaztu dute, eta aldaketak nabarmenak dira. Ziklo bat itxi ote? Bukatu ote da sari horien kariaz azken urteotan izandako polemika? Ala botikak hilko du gripe batekin ospitaleratu duten gaixoa? “Aurtengo ediziotik aurrera, beharrezkoa izango da modalitate [...]
Publikoak nahi duena lortzen du, arrazoi zuen The Jamek Going Underground kantan. Baina batzuetan ikusten duzu jende guztiak —gustu tamalgarria erakutsiz, ene uste harroan— kanta baten bertsio kaxkarrena aukeratu eta arrakastatsu bihurtzen duela. Eta originala, maiteago duzuna, bide bazterrean geratzen da. Beti egin zait nahiko mingarria The Eagles taldearen Ol’55 entzutea.
Uste nuen eguzkitik babesteko zeuzkala betaurrekoak, baina kendu zituenean ia mahairaino iritsi ziren begi-zuloak, zimur, zimel, ubel. Atzo goizean Bilardori begiratzean galdera bat izango nuen aurpegian, ezer esan aurretik bota baitzidan erantzuna. — Adin batetik aurrera ezin duk… ezin duk, adin batetik aurrera. Ez dago oso animoso, zerbait gertatuko zitzaion, gizon hau, ez dakit. Asteazkenekoa [...]
New Order taldearen kanta hura gogoratuz esan genezake, 80 egunean filmekoa ere maitasun hiruki bitxia dela. Ezohikoa bai behintzat, euskal zinemagintzaz ari bagara. Eta, horregatik, pozgarria. Axun ospitalera doa: alabaren senar ohia koman dago eta beste inor ez zaio bisitan joaten. Gelara iristen delarik, ondoko ohean beste gizon bat, landare; eta Axunen adin beretsuko emakume [...]
Asko ari gara liburu digitalaz prentsan, baina orain arte, letra hutsez egindako literaturak hartu du albisteetan protagonismo erabateko, absolutu eta totala. Komikiak ere bide barrijak hartuko ditu ordea, eta ez legoke gaizki arreta pixka bat eskaintzea. Eta zer hoberik euskal argitaletxe baten ekimenari erreparatzea baino?
Bazebilen zurrumurrua, bageneukan jakin-mina eta badator notizia: apirilaren 22an aurkeztuko du Susak Mikel Antzaren liburu berria, Ospitalekoak nobela. Hiru urtez aritu da donostiarra aurreneko eleberria idazten. Gaian ni baino jantziago dagoen batek esan beharko du liburu hau kokatzen denentz autofikzioaren esparruan. Gauza bat argi dago: baduela zer edo zer autobiografikotik. Mikel Antza preso dago, Fresnesko [...]
Igande gaua da eta Euskalerria Irratirako burutazioa idazten ari naiz. Gai kultural bat aukeratu dut astelehenerako: MacGuffina. Eta hasi naiz teklak sakatzen.
Pentsatzen duzu oker dabiltzala esaten dutenak, garaiotan kaleko afixek indar komunikatiboa galdu dutela. Niri dagokidanez behintzat. Bazkaltzera, Lasarte-Oria zeharkatzen duen A-1 autobidearen azpiko zubitik —oso inguru undergrounda, bide batez— eta, normalean diskoteketako festen kartelak dauzkaten habeetan Ikultur jaialdiaren iragarkia. Maiatzaren 14an ariko da Hondarribiko taldea Irungo Ficoban.
Zabaldu xamar daude mito batzuk, adibidez, komikia dela literatur generoen artean “popularrena”, klase sozial guztietako jendeek irakurtzen dutela; eta adin guztientzako dela, 7 urtetik 77rainoko gazteentzat; Frantzian bereziki arrakastatsua dela generoa… tar, tar, tar. Ideia horiek desarmatzen dituen artikulua paratu zuen Xavier Guilbertek urtarrileko Le Monde Diplomatique-en. Berandu bagabiltza ere, merezi du irakurri bat ematea.