AC/DC Bilbon? Egin paso, ikusi beste hauek

Sarrera hau Gorka Bereziartua-(e)k idatzi du Martxoa 26, 2010
Atala: Musika
Hayseed Dixie taldeko kideak

Hayseed Dixie taldeko kideak

AC/DCren Bilboko kontzerturako (berriz) sarrerarik gabe geratzeko beldur? Aurrekoan, beste zimazu asko bezala, ilaran alferrik itxaron zenuen eta rockaren jainko guztiak madarikatu, txartelak ziztuan agortu zirelako? Baina ekainean hemen izango dira, gainera San Mamesen… eta zu tentatuta, ezta? Motel, motel, ez zaitez tranpa berean birritan erori. Blog honek alternatiba eskaini nahi dizu: beste kontzertu bat, gaur bertan, horrelako masifikaziorik gabe, eta aski entretenigarria.

Izan ere, Iruñeko Totem aretoan Hayseed Dixie taldeak joko du. AC/DCren bertsio country eta bluegrassak egiten hasi ziren 2000. urtean, eta geroztik erabat itxuraldatu dituzte klasiko askoren kantak: Kiss, Queen, Motörhead, Bad Company, Aerosmith… Betiko rocka, inoiz entzun ez duzun bezala.

Hemen behean, AC/DCren Back in black kantari nolako soinua atera dioten. Gehiago, gaur gauean Totemen.

Irakurleen erantzunak

Adittua dut jalisko band-ek ere bersioa egitten diola acdc-ri…

utzi acdc edo hayseed dixie, JALISKO FOREVER!!

#1 
julen-(e)k idatzi du Martxoa 29th, 2010 @ 13:15

Ezagutzen nituen lehenagotik. 3gabe2-ko bateriak ezagutarazi zizkidan. Abesti batzuk oso ondo gelditzen zaizkie.
The Iron Horse-ren Metallicaren bertsioa entzutea ere gomendatzen dut:

http://www.youtube.com/watch?v=hOmqpkbaYAE

#2 
andmujika-(e)k idatzi du Apirila 7th, 2010 @ 13:20

Erantzun bat idatzi

beharrezkoa
beharrezkoa, ez da publikatuko
aukerazkoa
 

Hurrengo sarrera: