AC/DC Bilbon? Egin paso, ikusi beste hauek

AC/DCren Bilboko kontzerturako (berriz) sarrerarik gabe geratzeko beldur? Aurrekoan, beste zimazu asko bezala, ilaran alferrik itxaron zenuen eta rockaren jainko guztiak madarikatu, txartelak ziztuan agortu zirelako? Baina ekainean hemen izango dira, gainera San Mamesen… eta zu tentatuta, ezta? Motel, motel, ez zaitez tranpa berean birritan erori. Blog honek alternatiba eskaini nahi dizu: beste kontzertu bat, [...]

Guggenheim Urdaibai, Dubai

Herritar plataforma bat sortzean, gauzarik zailenetakoa izena asmatzea da. Argi geratu behar da defendatu nahi den kausa; baina, era berean, jendea erakarri. Eta gaur egun, erakargarria esatean, arina esaten da; modernitatearen karga kontzeptual astunak gainetik kentzen dituena; kosmopolita; konpromisoa baino, atxikimendu librea bilatzen duena. Eta piruletak, piruleta asko; eta koloretako globoak, pegatinak. Horiek denak buruan [...]

Zenbat dakiten Salamancan euskal literaturaz

Izorratu egiten dit, hori da egia: gosaltzeko eseri, Bilardo oraindik ailegatu gabe, telebistan Esperanza Aguirre hizketan eta Txarteleko kafetegiko periodiko guztiak besteren esku. Horrelako momentuetan norbaiti labana sartuko nioke bizkarrean edozein egunkari, berdin du, El Mundo, zeinahi, eskura edukitzeagatik. Ni ere, Jose A. Perez bezala, aurreneko kafearen ostean adiskidetzen naiz giza-eskubideekin.

Raimund Abraham: arkitektura Termopiletako bataila da

Estuago ibiltzera derrigortuko gaitu ekonomiak, lehengo zabaltasunak utzita. Ez dakit arkitekturan antzeko zerbait gertatuko den, edo politikariek eraikuntza-sektorea gizentzen jarraituko duten diru publikoz eta lizunkeria pubikoz. Kontuak kontu, arkitektura estuagoaren beharrean garen honetan, notizia txarra dugu Raimund Abrahamek martxoaren 4an izan zuen auto istripua, eta horren ondorioz Heriok eman dion besarkada.

“Mundua konkistatzen saiatu”

Umeek politikan maximalismorako joera dutelako, edo, agian, Pinky y Cerebroren marrazkiak gehiegi ikustearen ondorioz, txikitan egurrezko ezpata hartzen zuen, buruan periodikoz egindako kapela napoleonikoa jantzi eta, Dvorak-en 9. sinfoniako 4. mugimenduak logela osoa hartzen zuen bitartean, mundua konkistatzen saiatzen zen.

Kapuscinski, trapu zikinak eta kazetaritzaz hitz egitea, burua lotuta

Badute saltsa Polonian, Ryszard Kapuscinskiren biografia ez-ofizial baten kontura: Kapuscinski Non-fiction du titulua; Artur Domoslawskik idatzi du; eta, esaten dutenez, leporatzen dio komunismoarekin kolaboratu izana; egiazko historia moduan kontatu zituen zenbait gauza goitik behera asmatu zituela iradokitzen omen du…