1981eko estatu kolpearen klixeetatik harago

Gaur, albisteen orduan, Hegoaldeko telebista gehienek irudi bera ekarriko dute pantailara: Tejero teniente koronela Espainiako kongresuan oihuka; tiroak; Manuel Gutiérrez Mellado presidenteordea militarrei aurre egiten; eta Adolfo Suárez, presidentea, bere eserlekuan geldi. Segundo gutxi batzuk jarriko dituzte ziurrenik, eta gero aipatuko dute 29 urte joan direla, 1981eko otsailaren 23an militar batzuk Espainian estatu-kolpea jotzen saiatu [...]

BEC protestodromo bihurtuta

Umore trumoitsua gaurko gosarian. Ez da bakarrik Realak galdu zuelako; ozpindu egiten naiz Real Madridek sei gol sartzen dituenean; eta duela bi aste Bilardok egin zidan jokaldia oraindik ez dut ahaztu. Zaharra sartu da, panorama ikusi du, uxuala eskatu, eta hasi zait hizketan… saskibaloiaz. Espainiako Errege Kopako finala ikusi al nuen. Nik ezetz.
— Eta txistuak?
— [...]

Merinoren probokazioa, garaiz desaktibatu dute

Aurreneko momentuan grazia egin dit Eugenio Merinoren obren kontuak. Israelek, Espainian duen enbaxadaren bidez, artista espainiarraren kontra egin du ARCOn aurkeztuko dituen bi lanengatik. Erlijio judua iraintzen ei dute, eta israeldarrak orokorrean. Zerk eta Menora batean bukatzen den fusil batek (hemen ondoko irudian); eta hiru erlijio nagusietako kideak islatzen dituen eskultura batek, denen gainean, zapaltzaile, [...]

Ahuntzaren txiste hartan bezala

Asteburuan ikusi nuen The road, John Hillcoatek Cormac McCarthyren nobelarekin egin duen egokitzapena. Duela gutxi aritu ginen liburuaz (eta luzetxo aukeran), baina pena litzateke pelikula komentatu gabe uztea.

Amos Ozen iritziak “politikoak” ote diren

Eztabaida klasikoa, ea idazleak politikoki engaiatu behar duen edo ez. Posizio argirik eduki gabe, gaiaz pentsatzen aritu naiz Le Nouvel Observateur-en Amos Oz eta Jean Danielen arteko eztabaida leitu ondoren.
Ezaguna nuen Oz-en jarrera Israel eta Palestinaren arteko gatazkan, eta ez nengoen ados azken urteetan hartu dituen zenbait jarrerekin (birekin: 2006ko Libanoren inbasioa babestea, eta gero [...]

Agirregomez familia (oin-ohar bat alienazioaren historiarako)

Juan Agirregomezek 14 ordu sartzen zituen egunero metal enpresa handi batean, igandeetan izan ezik. Lan urdinez jantzitako gizon gordina, etxera bueltatzean bakarrik eranzten zuen buzoa. Behin, izerdi eta neke artean, norbaitek “alienatuta” bizi zela esan zion, eta horrek goitik behera aldatu zion beharrari buruzko ikuspegia. Sindikatu klandestinoan sartu zen, eta erretreta hartu arteko urteak pasa [...]

Archie Gemmill eta azpiegiturak

Igandeko Berrian Eneko Goiari egindako elkarrizketa irakurtzen harrapatu nau Bilardok goizean. Segituan igarri dit: “Zerk haserretzen hau hainbeste?”.
— Titularrak: “Orain errepide sarea ongi kudeatzea dagokigu, gehiago eraiki beharrean”. Eskerrak! Uste nuen etxeko salan ere kamioren bateko obrak egin behar zituztela hauetakoren batean…
— Jendea ere ibili egiten duk-eta…
— Joño, zu ere uste horrekin? Ba oraingoan kale. [...]

Nire arazoa Damien Rice-ekin

Karrerako azken urtean zaletu nintzen Damien Rice-en musikarekin. Klasekide batek 0 diskoa pasa zidan eta ni berehala engantxatu, gitarra akustiko soil bat lagun, irlandar honek egiten dituen doinu malenkoniatsuetara. Baina garaitsu hartan, unibertsitateko pisukideok House telesailera ere zaletu ginen. Ez genuen kapitulu bat galtzen eta doktore ipurterre-baina-izugarri-listoak egiten zituen txiste batzuk gure eguneroko hizkeran sartu [...]

“Regresa”: Nafarroako printzesa euskaraz berbetan komedia mexikar batean

Pelikula mexikar baten aurrerapena bidali dit lankide batek e-postara, xelebrea dela, flipatu egin duela esanez. Zer izango ote den ikusteko play sakatu eta honakoarekin egin dut topo: film mexikar bat, komedia erromantikoaren itxurakoa. Ernestoren eta Mariaren harremana ez dago momentu onean eta Mariak, irtenbide bila, hipnosi-terapiara joko du. Esnatu da eta ero aurpegiz terapeutari oihu [...]