Jose Urra nuen telefonoan, bazkaltzen ari zela Urkiolei eta Martinellorekin, telefonoak estaldura arazoak zituela, ez zekiela deia moztuko zenetz. Esan beharrekoak esanda, McCarthy aipatzen dit. Nik McAfee ulertu. — Antibirusa bezala? — Ez, ez, McCarthy! — A, senataria, ezta? Sorgin ehizarena? — Ez, ez, idazlea. — McCarthy esan duzu? — Benetan ez duk ezagutzen! Bai [...]
Eta nola sortu den ulertzeko, hasieratik hastea onena. Hilak 19: Espainiako Konpetentzia Komisioak (gaztelaniazko sigletan CNC) txosten bat kaleratzen du, egile eskubideak kudeatzeaz arduratzen diren elkarteei buruz. Txostenak egurra ematen die SGAE, CEDRO eta AGEDI bezalakoei; monopolioan oinarritutako eredua ari direla bultzatzen; ez dela modelo eraginkorra; erabiltzaileak oztopatzen dituela, batez ere Internetekoak; ez dutela oso [...]
Hernaniko Biteri kultur etxeko aretoa bete samar atzo To Shoot an Elephant ikusteko; eta, esan behar nuen gustura atera nintzela, baina ez da oso egokia, zaila baita horrelakoak ikusita inondik “gustura” irtetea. Ukituta bai. Eta pentsatuz, albistegiek eman ez zizkiguten irudiak bistaratuta, behingoagatik puskatu zela Palestinaren gaineko setio mediatikoa.
Galtzetan sugeak dantzan dituena bezala atera ziren Athletic-ekoak larunbatean: bost minutuan egin zituzten lanak, eta gero zaparrada zuriari (zein figura erotikoa) eutsi behar. Saiatu ziren gogotik madrildarrak. Alferrik. Bilardorekin partiduaz berbetan, umore onean gaude.
Elurraz ari da telebista goizeko tabernan, testu hau idazten ari naizelarik; elurraz ari dira hau idazten ari naizen tabernan gosaltzen ari diren langileak, beharraren aurretik kafesne ketan sudurra berotuz; elurraz idatziko dut ba nik ere, eta, ohiko moduan, azken momentura iritsi arte ez dizuet esango ez naizela elurraz ari, ezpada beste zerbaiti buruz. Baina azken [...]
Jendea aldatu egiten da, batere ez aldatzeko. 2009. urtearen amaieran lanarekin arnasestuka ibili eta ezin izan nuen Bilardo behar bezala agurtu; gero, jada hamarkada berrian, Txarteleko kafetegia, obra batzuk tarteko, itxita egon denez, pista galdu diot zaharrari. Azarotik ez dugu hitz egin. Baina, espero nuenaren kontra, sosegatuta sartu da. Aldatuta. Te bat eskatu du. Halako [...]
Zein itsusia nork bere burua aipatzea, baina zein beharrezkoa batzuetan, konparazioak egin ahal izateko: joan den astean txoko honetara Claudio Magrisen nobela bat ekarri genuen, puskatan aurkeztua eta, irakurle honen ustetan, aurreneko irakurketaren ondoren zati-zati eginda bukatzen zuena. Hori gertatzearen erruetako bat zen, irakurle honen ustetan, nobelaren hasierako asmo handia, XX. mendearen kontakizuna egin nahia. [...]
Hamarkada berria hasi eta asko itxaron gabe etorri da aurreneko biktima musikal hurbilekoa: Xabi Doncelen (baxua Nun taldean, ahotsa Gazteako B Aldea saioan) mezu bat atzo, esanez Nunek disko berria atera behar duela eta gero… agur. Taldea uztea erabaki dute. Hala jarri dute webean ere: “Disko berria eta agur”.
Teaser moduko bat ari da sarean zabaltzen, blog baten eta Youtuben zintzilikatutako bideo baten bidez. Pertsona bat hizketan Guy Fawkes-en maskara jantzita, Alan Moore-en V for Vendetta komikiko protagonista anarko-iraultzailearen maneran. Maiatzaren 15a iragartzen du. Lekua: Bilbo. Han elkartzeko gonbita luzatu du hizlariak, “bide berriak eraikitzeko, eta justizia, berdintasuna eta askatasuna hitz hutsak ez direla [...]