Txoritxo batek esan dit (bai espresio kurtsia ez?) Euskadi Irratiko programa batean blog honetaz berbetan entzun zuela norbait (ez dakit haren ponteko grazia). Eta aipatu omen zuen, arrazoi handiz, azkenaldian literaturaz gutxi ari naizela eskribitzen. Irakurle bat galtzea asko galtzea iruditzen zait, eta beraz, azkena leitu dudan liburuaz ariko naiz gaurkoan: Claudio Magrisen Alla ciecari [...]
Patxi Lopezen blogera iritsi naiz atzoko inuxentada baten hariari segika: 2008ko mezu bat, oraindik hautagai zenekoa, Ruper Ordorika goraipatzen: “uno de mis cantantes favoritos”, tar, tar, tar. Leindiekariaren musika zaletasunaz hitz egin da franko, eta gogoa ematen du Ur Apalategi parafraseatuz esateko: “niri ere Ruper Ordorika da gustatzen zaidana, ez zu”. Baina Lopezek, Ruperzalea dela [...]
– Gripea?
– Ez: A Gripea. Baina lasai, ez da hainbesterako; astebete ohean eta pasako zaizu.
Eta Leontziok –izena asmatua da, ez bilatu errealitatearekin neholako antzekotasunik– bere osasunaren krisialdi txikia abagunetzat hartuko du. Pentsatu du aukera ona izan daitekeela aspalditik irakurri gura zituen liburuei heltzeko. Matematika hutsa: zazpi egun bider 24 ordu, 168 oren dauzka aurretik, aspaldian [...]