Itxoiten (remix)

Negu Gorriaken kanta batean bezala pasa duzu igandea: Itxoiten. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finalerako sarrerak erosteko ilaran, itxoiten. Sarrerarik gabe geratu zarenean, azken finalerdia ikusteko, itxoiten. Belodromoan sartu, eta saioa hasi bitartean, itxoiten. Bertsolariari gaia jarri, eta hamarreko txikia bota bitartean, itxoiten. Puntuaketei itxoiten. Jendetzaren artetik ateratzeko, itxoiten. Parkingera iristeko, itxoiten. Ordaintzeko makinarako, itxoiten. Makina [...]

Gitarra bat, lau eskutara

Irakurriak ditut lau eskutara idatzitako liburuak, entzunak lau ahotsetara kantatutako abestiak, baita lau hanketara… tira. Baina sekula ikusi gabea nintzen gitarra bat lau eskutara jotzen. Lankide batek erakutsi dit bideoa, eta oso bitxia egin zait. Birtuosismo ariketa originala Cecilia Siqueira eta Fernando Lima bikote uruguaitar-brasildarrarena.

Benetako ‘bis’ bat

Inoiz ez nuen Leihotikan zuzenean jotzen ikusi, atzo arratsera arte. Donostiako Dokan zen zita, jendez tamainan, eta aurreko lerroetan taldearen fanatiko sorta bat (“estimatuak zarete!” oihukatzen zuen horietako batek, eskua bihotzean). Horri esker, gutxitan gertatzen den fenomeno baten lekuko izan nintzen: kontzertua bukatu, protokolozko ‘bis’-ak kantatu eta taldekideak kamerinora joan ziren, baina laster hasi ziren [...]

Koroa eta piperpoto artean, Realari izena aldatzeko proposamena

— Baina bueno, hi zergatik haiz Realekoa?
“Primerara igotzeko postuetan segitzen dugu” esan dudalako jarri zait horrela. Tira, horregatik, eta ziurrenik bizpahiru astean zitari huts egin diodalako (aurrekoetan ez bezala abisatuta, hori bai). Baina kontu hau ateratzen denero desesperatu egiten da nirekin. Bilardo, inoiz ekipo bateko izan ez den agurea; jokoarekin, lehiarekin, gerrarekin gozatzen duen zaharra, [...]

Amaia Markuleta?

Ia bi aste hemen idatzi gabe, eta, esango duzue, a zer muturra mutilak esplikazioren bat eman ordez galdezka etorrita. Baina galderak besterik ez dauzkat aste honetan Garan argitaratu den artikulu bat irakurri ondoren. Labana aterata idatzita dago, Euskaltzaindiak Bernardo Atxagaren gidaritzapean kaleratu berri duen Erlea aldizkaria hizpide hartuta.

Antzerkiolaren arrakastaz pentsamendu erraz eta arin batzuk, mundu guztiak ulertzeko modukoak

Notizia txiki bat, primizian beharbada, eskaini behar dizuet gaurkoan: atzo teatro bat bete zen euskal antzezlan batekin. Eta ez zen ikuskizun arin bat, ezta arrakastazko erdal antzezlan baten hala moduzko itzulpena ere. Antzerkiola Imaginarioaren Babiloniako loreak obrak lortu zuen balentria, istorio xume, hunkigarri eta, une batzuetan, barregarriarekin.
Ines amonaren azken egunak kontatzen dizkigu Hegoak: nola itzaltzen [...]