Sosik gabe geratu naiz Euskadi Sarietan okerreko apustua egiteagatik

Sarrera hau Gorka Bereziartua-(e)k idatzi du Urria 27, 2009
Atala: Literatura
Xabier Lete (arg.: Zaldiero, Literaturaren Zubitegitik)

Xabier Lete (arg.: Zaldiero, Literaturaren Zubitegitik)

Batzuetan ez dago hanka ipurmasaileraino sartzea bezalakorik, eguna ondo hasteko (esateko modu bat da, eguerdian jakin dut notizia): Xabier Letek irabazi du Euskadi Saria. Blog hau irakurtzen duenak jakingo du joan den astean Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbaoren alde jokatu nuela nire fortuna guztia, datu objektibo batean eta silogismo batean oinarrituta. Bada, ez. Huts egin dut.

Beste batzuk ni baino hobeto informatuta zeuden, Klig blogean ez baitzeukaten duda izpirik Leterentzat izango zela. Behar zaitut Euskadi kanta entzunda ateratako ondorioa? Epaimahaikoen artean infiltratutako norbait? Ez, ez dugu gaizki pentsatuko. Total, ez du ezertarako balio: bitakora horren egilea hor joan da, nire sos guztiak “€” ikurra zeukan poltsa marroi batean sartuta.

Eta ni geratu naiz, poltsikoak urratuta eta pantaila eskura. Eskerrak hilabete bukaera hurbil dagoela. Soldata kobratu bitartean, asteburuko poteoa bertan behera utzi beharko dut. Eskerrak Leteren errezitaldi bikain bat eskura daukadan, asteburuan ikusteko.

Irakurleen erantzunak

ez zara bakarra, lagun. Ni ere Uriberen alde egin nuen, rollo mediatikoagatik gehienbat…

ez gara profetak. juajua!

#1 
thebiglieoflove-(e)k idatzi du Urria 27th, 2009 @ 13:59

Disimulu saiakera bezala ez dago gaizki

#2 
polpol-(e)k idatzi du Urria 27th, 2009 @ 14:31

Barka moztadea: uste dut ez dudala azken komentario hori ulertu…

#3 
Gorka Bereziartua-(e)k idatzi du Urria 27th, 2009 @ 14:33

“(…)asteburuko poteoa bertan behera utzi beharko dut.”

KONTUZ! Zaintza bereziari zaintza okasionala gehituko baitio”gu”.

#4 
Faltz-(e)k idatzi du Urria 27th, 2009 @ 14:33

Ba hori, nahiko ondo disimulatzen dutela epaimahaikideek, agerikoa dena ezkutatu nahian.

#5 
polpol-(e)k idatzi du Urria 27th, 2009 @ 16:10

Poema liburua tristea iruditu zitzaidan, oso tristea, tristeegia. Animoak emateko, behintzat, ez oso aproposa. Nik “Zulo bat uretan” lanari emango niokeen, baina, jakina, Iñigok nahi ez.

#6 
irakurlea-(e)k idatzi du Urria 28th, 2009 @ 12:47

Silogismoak huts egin du, diot, eta gero, pixka bat baxuago, bada ez bada ere, eta halere mugitu egiten da.

#7 
Fuck Heaven edo Galileo-(e)k idatzi du Urria 28th, 2009 @ 14:15

Erantzun bat idatzi

beharrezkoa
beharrezkoa, ez da publikatuko
aukerazkoa