Supermerkatuko iraultzaile maskaratuaren bila

Aurtengo martxoan Planetak argitaratua, Jose Maria Aznarren España puede salir de la crisis (Espainia krisitik irten daiteke) liburua inoiz blog honetara ekarriko ez nukeen produktua da. Ez dut uste horren zergatiak azaldu behar ditudanik. Baina ekartzea erabaki dut hala ere, eta jakin nahiko duzue arrazoia. Duela bi aste,  Usurbileko merkatal gune handi bateko supermerkatuan hasi [...]

Sosik gabe geratu naiz Euskadi Sarietan okerreko apustua egiteagatik

Batzuetan ez dago hanka ipurmasaileraino sartzea bezalakorik, eguna ondo hasteko (esateko modu bat da, eguerdian jakin dut notizia): Xabier Letek irabazi du Euskadi Saria. Blog hau irakurtzen duenak jakingo du joan den astean Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbaoren alde jokatu nuela nire fortuna guztia, datu objektibo batean eta silogismo batean oinarrituta. Bada, ez. Huts egin dut.

Lidergoa, aldagelako lana eta gol fantasmak

— Baina hi… hi, non sartu haiz! Logikoa, bi aste Txartelen gosaldu gabe eta Bilardok kargu hartu dit. Tarte honetan Realak Salamancari irabazi dio, lider jarri da; gero galdu du Levanteren kontra eta hirugarren tokira erori; larunbatean irabazi zion Cordobari etxean, eta lider da ostera.

Theremina, ARGIA bezain zaharra den instrumentu hori

Uste dut Anariren kontzertu batean ikusi nuela aurreneko aldiz. Ondoan nuenari galdetu nion, gitarra-jolea bera, zer arraio ote zen eszenatokian ikusten ari ginen traste antenadun hori. “Uhinen bidez funtzionatzen du: eskua hurbilago jarriz gero, soinu baxuagoak ateratzen du; eta alderantziz, urrunduz gero, altuagoak”. Tresna futuristatzat hartu nuen Theremina: nire ondorengoek eskolan txirularen partez erabiliko duten [...]

Pilula guztiak ez dira kalterako (eta ez naiz drogazalea, benetan)

Bart Simpsoni pilula batzuk eman zizkioten, eskolan arreta jar zezan. Eta jarri bazuen, jarri zuen: kontzentratuegi-edo, erotu egin zen kapitulu bukaerarako, beisbol ligak satelite bidez espiatzen zuela pentsatzeraino. Tira, pentsatu; azkenean egia izaki. “Baina zer ari haiz, Gorka, jendeari Simpsondarren kapitulu zahar bat kontatzen?”. Ya, ya, egia. Baina ezin besterik egin, bihar Dokan joko duen [...]

Euskadi Sarietako finalistak: apustuak egin nahi badituzue, hona datu objektibo bat

E-postara iritsi berri zaizkit aurtengo Euskadi Sarietan finalista izango diren sei liburuak: Zinea eta literatura (Harkaitz Cano), Gertakarien urtzea (Luis Garde), T (tragediaren poza) (Juanjo Olasagarre), Egunsentiaren esku izoztuak (Xabier Lete), Zoaz infernura, laztana (Anjel Lertxundi) eta last but not least, Bilbao-New York-Bilbao (Kirmen Uribe). Has gaitezke paramenak egiten, prentsa oharrak dioenez “datorren asteetan”  (“datozen” [...]

Abenduan Jello Biafra eta bere medikuntza eskola Kafe Antzokian

Coldplayren Yellow bigunaren aldean, gusturago entzuten dut oraindik Dead Kennedyseko Jello. Biafra, noski. Eta poztu egin naiz abenduaren 7an Bilboko Kafe Antzokian izango dela jakitean. Talde berriarekin dator, The Guantanamo School of Medicine; eta izango du zer kontatua, ziur.

Nobel Saria Solzhenitsyn-entzat… Em… a, ez!

Realaren asteburu honetako emaitzarekin, edo Operación Triunfoko irabazlearekin gertatzen den gisan, apustu asko egin da azken egunotan, literaturako Nobel Saria nork eramango ote zuen. Eguerdian iritsi da Suediatik notizia: Herta Müller errumaniar-alemaniarrarentzat ohorea. Hasi dira teletipoak idazlearen profila zabaltzen, eta nola ez, Ceaucescuren garaian izandako arazoak haizatzen.

Lehen pausoa

Hau irakurtzen duzunerako Zorion perfektuak aurreneko asteburua pasea izango du Euskal Herriko zinema aretoetan. Guk, kazetari pribilegiatuok, lehenago ikusi ahal izan genuen, Donostiako Zinemaldian. Eta, buelta gehiegi eman gabe esateko, azken urteetan euskaraz egin den film onena iruditu zitzaidan. Komediatik ateratzen den film bat, azkenean; kontakizun lineala puskatzera ausartzen den zuzendari bat.

Soriako garaipena eta zentrismo kulunkaria

Astelehen-astelehen horietako bat gaurkoa, Donostialdekoontzat batez ere: ia inor ez zen etxean geratu atzo. Batzuek Kilometroak egin zituzten; Soriaraino joan ziren beste batzuk, Realaren golak ikusteko. Eta masa hordi horrek gaur burua astun. Ez naiz Txartelen zimelduta gosaltzen ari den bakarra. Begizuloak eta kafeak. Bilardo sartu da eta aurpegiratu dit bi astean ez naizela batere [...]