… horrelakoak gertatzen dira. Joan den asteko pelikula jankarekin, denok ibili gara normala baino ahoberoago, egia da. Zeluloidez lepo egotearen kontuak. Baina Donostiako Zinemaldia bukatuta irakurri dudan kritika batek zail utzi dizkigu gauzak gainerako hitzontzioi, hanka sartzearen arte noblean. Noticias taldeko egunkarietan Juan Zapaterrek idatzitako artikuluaz ari naiz.
Eliotek bazekien gezurretan ari zela, esan zuenean apirila zela hilarik krudelena. Jakinekoa da garai hartan, orain bezalaxe, urteko lau aste ankerrenak irailekoak izaten zirela. Bai: iraila da hilarik krudelena, arboletako lehen hosto hilak haztan, abuztuko oroimen eta desirak nahasten, ofizina uherrak errutina ekoizten. Udak berotan mantendu gintuen, sabelak edari epelez betetzen, gosea jaki merkez elikatzen. [...]
A Nosa Terra astekari galiziarreko labur baten bidez jakin dut Jose Afonsori omenaldia egin ziotela hilaren 10ean, Galizia eta Portugalgo hainbat artistak, Clube Litérario do Porto-n. 1929an jaio baitzen Zeca, abuztuaren 2an. 80 urte, bizirik balego. Eta ni enteratu gabe. Aldiz urtero, Krabelin Gorrien Iraultzaren urteurrenarekin, irratian haren kanta bat entzuten dugu, Grandola Vila Morena, [...]
Tripak bota beharrean egin nuen barre larunbatean Realaren bigarren “gol”aren kontura. Partidua bukatuta, lagun batek esaten du: “Ez dut Realaren bigarrena ikusi”. Normala, inork ez baitzuen ikusi… epaileak salbu. Horrela irabazteak doblea balio duela esan diot Bilardori gaur goizean, gosaltzen ari ginela. Ez dagoela tranparekin garaipena lortzea baino gauza hoberik.
(Barka, aldez aurretik, auto-erreferentzia eta zilborkeria)
Ari zara Kritiken Hemerotekan zer edo zeren bila, eta nahi gabe orain dela urtebete astekarian egin zenuen liburu kritika batekin egiten duzu topo. Juan Garziaren Itzalen Itzali buruzkoa da. Irakurtzen duzu, eta esaldi batek irrist egiten dizu: “Anjel Lertxundiren Otto Pette lako mugarria argitaragabe zegoen 1993an (…) Itzalen itzalek langa [...]
Telefonoak jo du eta ez du hartu nahi, baina zer erremedio. Gaitzerdi, konbertsazioa motza izango da. Motzagoa ere izan zitekeen. Hoberena, konbertsaziorik ez egon izana. Eta posible zen, lerro artean irakurtzen jakinda. Baina orain berdin dio, ez baita bost minutu baino gehiago luzatu. Moztu da deia, eseri zaizu aulki batean, nahastu samar, eta orduak zenbatzen [...]
Gaur ere ez dugu ba ligaz hitz egin. Bilardori, gauza jakina da, istilua, harrabotsa eta zalaparta gustatzen zaizkio, eta menu horretako jaki asko izan genituen Hernanin joan den larunbatean. Presoen aldeko futbol txapelketa debekatu zutenez, bizilagun batzuk elkartu eta partidu parodikoa jokatu zuten herriko kaleetan, goma-aparrezko baloiak harturik. Beste batzuek ordea, espresio folkloriko hori baino [...]
Eta berriz jotzen ikusiko dugu, Fender Stratocaster urdin argi batekin, 15 urte beranduago. Ez, noski, agertoki normal batean, pantaila batean baizik. Guitar Hero bideojokoaren 5. edizioak egin du mirakulua: Nirvanaren abeslaria hobitik atera, MTVrentzako Unplugged in New York diskoa grabatu zuenean zeramatzan arropak jantzi, eta jendaurre birtualera eraman dute berriro ere.
ETBko albistegien azken aldiko esperimentua ote den, ala ni berandu jabetu naizen, ez dakit. Baina, ez al zaizkizue arraroak egiten Gaur Egunen eta Teleberrian, gaueko edizioan egiten dituzten zuzeneko konexioak? Normalean Xabier Madariaga izaten da staymana, eta eguneko gaiari buruz hitz egiten digu kaletik. Pantailaren txoko batean “zuzenean” jartzen du.