Orain argi dago: literatura gaizki irakasten da

Espero dut Idurre Alonsoren doktore tesiak zeresana emango duela bulego batzuetan. Zehazki, kultur eta irakaskuntza alorretako politikak diseinatzen dituztenetan. Literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko Batxilergoan lanak askoren susmoa berretsiko baitu: gaur egungo euskal literaturaren irakaskuntzak ez duela curriculum-legearen helburu bat bera ere lortzen.

Le Clézio, ganba gutxirekin

Gaitza egiten da azken Nobel sariari buruz honela hitz egitea, batez ere batek ez duenean bere burua nik-zer-dakit-zer-tzat, baina egiari zor, J.M.G. Le Clézioren azken nobela (Ritournelle de la faim, Gallimard; gaztelaniaz La música del hambre, Tusquets) bukatu, eta ez naiz sobera kontent geratu. II. Mundu Gerraren testuinguruan kokatua, Parisko familia mauriziar baten istorioa da [...]

Bilardo eta itsasoa

Makulua eskuan, herrenka eta aranbeltza baino ubelago, muturra estua, odola gaizto: hala sartu da Bilardo Txartelera. Uxuala eskatu du, botila. — Baina, zer ibili zara asteburuan? — Iruñean. Neure baitarako: “hau, edade horrekin, entzierroan aterako zen eta aurten izaten ari den arriskuarekin…”. Galdetu egin diot, ea Miura batekin borrokan ibili den-edo. Ezetz. Baina ez dit [...]

Macaco edo altermundialismoaren zorigaitzak

1999ko Seattleko istiluekin, begietako makarrak kendu genituen askok. Bestelako mundua posiblea zela, eta hori aldarrikatzen zuten musikariak ere entzuten hasi ginen. Rage Against The Machine, Asian Dub Foundation edo, etxekoen artean, Fermin Muguruza: musikaz harago zegoen (dago!) haien mezua. Baina pasatzen dira urteak eta ikusten duzu, mezu beraren mantuz jantzita irrati komertzialek nahiago dituztela bertsio [...]

Bat gutiago

Ia Jean Hiriart-Urruti bezain zital jarri naiz, Robert MacNamara hil dela jakitean. Baina hemen kulturaz hitz egin behar dugu, ezta? “Kultura bai, politika ez” esango luke eslogan zuzenzaleak. Ez desbideratu, kulturaz, kulturaz. Horregatik, eta dagoeneko mundu guztiak azpimarratu duenez MacNamara Vietnamgo gerraren arkitektoa izan zela, nik beste alderdi bat ekarri nahiko nuke hona: zine kamerak [...]

Haiek bai fitxajeak!

Uztaila da hilik krudelena, futbolzalearentzat behintzat: ez dago partidurik eta, prentsa, fitxaketen albistez mukuru. Garestiak, besteenak. Realzale naizen ezkero, ez dut Messirik espero. De Cerio, Castillo eta enparauen exodoarekin burua berotuta sartu naiz Txartelera. Berehala igarri dit Bilardok.

Ekonomiak nobela bat ezinezko egiten duenean

Gauzak doazen moduan berandu baino lehen norbaitek, Theodor Adorno imitatu nahian-edo, esango du du: “Nobela gehiagorik ez subprime hipoteken ondoren!”. Izan ere, aditu gehienek baieztatzen dute –Wikipediak ere bai– nobelaren hazkundea burgesiaren zabalkundearekin bateratsu gertatu zela. Beraz orain, kapitalismoa behingoz jarriko denez hankaz gora lotsak airean, eta etorriko denez, aurreikuspen itxaropentsuenak gaindituz, gizarte berdinzale berria, [...]

Michael Jackson? Bertsioak hobe

Ez gustatzen bereziki haren musika, baina planeta honetan bizi den ia mundu guztiak bezala, noizbait dantzatu dut Michael Jacksonen doinuren bat. Hori bai, beste taldeek egin dizkioten bertsioak nahiago, jatorrizko kantak baino. Jacksonek Hilotzenean ostatu hartu baino lehen ere buruan nuen post- hau idaztea, eta orain olatua aprobetxatuz, hor doa Jacksoni egin dizkioten bertsioen nire [...]