Nahiz eta kontadoreak garen, eta ez obreroak. Defenda ditzagun halere, ze, inoiz konturatu ez banintzen ere nire herriko paisaia —zure herrikoa ere bai segurutik— izugarri aldatu da azken hamar-hamabost urteotan. The Guardian egunkariko Germaine Greer-en artikulu batek ireki behar begiak. Titularretik dio: “Zergatik salbatu arbolak? Beti landatu ditzakezu berriak. Horren ordez, salba ditzagun gure hotz-dorre [...]
Urte sasoi hau iristen da, futbolean kontu gehienak garbituta daude, pilotaz hitz egin nahi ez Aimarrista naizelako, eta pentsatu dut: “Zer hoberik Bilardorekin solasa hasteko, joan den astean Sustrai Colinak Javier Clementeri egin zion elkarrizketa baino?”. Luzatu diot ARGIA, 4. orrialdetik zabalduta. Axaletik bezala irakurri du, bigarren zutabera iritsi arte. Hor arreta handiagoa jarri du. [...]
Autoa brun, aparkatu han. Literaturia? Hemen! Iratxe Retolaza, Olatz Osa, Fito Rodriguez: literatur sistema guk? Retolazak: ez, desegitura; Osak: ez, ez gara Finlandia; Rodriguezek. ez, ez gara estatu. Liburuak, liburuak, liburuak, Harkaitz Zubirik zenbat irakurtzen du? Igual aurkeztu ditu 5 edo 8 liburu diferente, eta betaurrekorik gabe! Tragoak, pintxoak, konspirazio handi, txiki, ertain, metafora ezinezko, [...]
Titular kriptikoaren atzean borondate sendoa dago: gaurtik igandera Larrabetzun antolatu duten Literaturia-ren potentziala aldarrikatzea. Eta horretarako garrantzitsua iruditzen zait Larrabetzu denbora-unitate bihurtzea datozen urteetan, Durangoko Azoka bihurtu zen era beretsuan. Erran nahi baita: “Durangorako aterako du halakok liburua” entzutean, denok dakigula Durango “non” izateaz gain, “noiz” ere badela. Eta nahiago nukeela euskara hutsezko lehen literatur [...]
Arrakala Irratijan (eta Arrosa Sareari esker mundu osoan) entzun daiteke Aittitta Raduga irratsaioa. Atzo deskubritu nuen, sarean saltsan, titular batek deituta: “Muguruza anaien yé-yé iragan ezkutua”. Irratsaioan esaten zaigunez (22. minututik aurrera), Kortaturen Zu atrapatu arte kanta 1960ko hamarkadako talde yé-yé baten bertsioa da. Ezetz? Ba, saioan kanta jarri dizute, Hendaian garai hartan sortutako talde [...]
Gill Scott Heron-ek bezala, nik ere uste dut iraultza ez dutela telebistaz botako. Baina, John Jensenen 2007ko Land of the free film laburra ikusi ondoren, zalantza sortu zait, ea Internetekin gauza bera esan ote daitekeen. Internet bera izan da iraultza film laburrentzat, Mikel Garcia lankideak astekariko erreportaje batean ederki azaldu zigunez; baina ez gara horretaz [...]
Inuzentea ni, futbolari buruzko eztabaida bat zelakoan, ez nion arreta handiegirik jarri joan den urteko gabonetan euskal selekzioaren izenarekin sortu zen polemikari. Beranduago, politikaz ari zirela ikustean, gai horri buruz iritzitxo bat, asko formatu gabea, txikia eta zirtzila osatu nuen nire buruarentzat, baina nonbait publiko egiteko aukera izan nuenerako olioa epelduta zegoen; eta niri aitzakia [...]
– Baina zergatik Carragher? –gaur ez diot esertzen ere utzi Bilardori; aste osoa pasa dut kontu horri bueltak ematen, eta agurtu baino lehen atera zait galdera– Esplikatu, mesedez, zergatik gustatzen zaizun hainbeste bere jokatzeko modua, zergatik diozun bera dela “azken futbolista”. Eta zer daukan honek guztiak ikusteko Iniziatiba Internazionalistarekin. Esan, mesedez. – Bueno, itxoin -gaur [...]