— Aizak, San Joan Batailatzailearen kontu hori aspaldi asmatua zegok! —esan dit lagun batek telefonoz, joan den astean hemen zintzilikatu nuen ohar batez hizketan. Eta egia da: Google-en bilaketa eginda mordoxka dira hiztripu horren adibideak. Arrazoia, ziurrenik, “LL” soinua ahoskatzeko askok daukaten arazoa, eramaten dituena “Y” esatera, eta San Joanen izena liskartzera.
Gutxien gutxienez, kopetan zazpi azal ditu Bilardok. Ez da ba hasi oihuka taberna guztiarentzat: – Bixarguriak pagatuko dizkik gaurko gosari guztiak! Eta pagatu behar, kuanto. Prentsan irakurri du, antza, Rikardo Arregi sarietan kazetari berriarena eman didatela. Eta batez ere, sariaren dotea zein den jakin du. Baina zerbait ulertu ez duela dio.
Gaur, San Joan eguna: blog honen egilea bere burua bataiatzen ibiliko da Hernaniko kaleetan eta ez du denborarik izango hemen idazteko. Zeremoniak bere denbora eskatzen duenez, pentsatzekoa da asteari geratzen zaizkion egunetan ere ez dela inguruotatik promenatuko.
Garrasika sartu da Bilardo Txartelera. Negoziazio sekreturen baten berri izan du? Nola elkartu dira bestela Erregea eta Batasuna? Ez, lurtarragoa du begiratua zaharrak: Real Union 2. mailan izango delako etorri da hain kontentu. Uxuala? Utikan! Txanpaina atera dio bere buruari, eta niri, gosaria eztarrian dudan honi.
Ireki da gortina, azaldu da Arnaldo Otegi arte galerian, eta erosi du lerro hauen ondoan dagoen koadroa. Itxi da gortina. Zertan bilakatuko da koadroa? (Benga, ez da hain zaila, azken aldian denen ahotan dabil…). Horixe! Pollock Subiranista! (Bale, bale, barkatu! Ez dut gehiago horrelakorik egingo, benetan!)
Atala:
Artea
Sarrera hauGorka Bereziartua-(e)k idatzi du Ekaina 19, 2009
Comments (0)
Behin baino gehiagotan gomendatu izan didatenez, atzo, azkenean, jarri naiz ordenagailuaren aurrean Peter Joseph-en Zeitgeist (2007) dokumentala ikusteko. Bigarren zatia ere badu, Zeitgeist: Addendum (2008), baina ez dut ikusi oraindik (nahiz eta itxura hobea duen aurrenekoak baino). Beraz, blog honen gorriaren gainean zin dagit, ikusi bezain pronto idatziko dudala hartaz ere.
Laguna telefonoan: “The Mars Voltak jotzen du Barakaldon, joango gara?”. Nik, aukeran, nahiago nuela taldeko batzuen aurreko banda, At The Drive-In, hardcoreta izaten jarraitzen nuela, baina tira, bueltatuko ez zirenez… Eta joan ginen, ikusi genituen martzianoak, nire aurreikuspen guztien gainetik aritu ziren eta denak kontentu. Baina atzo Danbakako albiste batetik Drowned in Sound-eko elkarrizketa batera [...]
— Bereziartua, hik zenbat dirutan erosiko nindukek? Ez dut txikia egin gaur, Bilardo bere esistentziaren balioaz kezkatu dudanerako. Goiz-goiz, mukizapia sudurrean sartu da Txartelera, eta txiste txarrak egitea doan denez… — Zer, CR7 birusak jota zu ere? —esan diot.
Aste honetan argitaratu dugu euskarazko rapari buruzko erreportaje bat eta, kasualitate txiki horietako bat izango da, El Temps astekarian honako titularrarekin egin dut topo: “Passes de gegant per al hip-hop en català”. Roger Palà kazetariak At Versaris taldearen A cada passa diskoa goratu du . Artikulua erabili du katalanez abestutako rapaz hitz egiteko ere, eta [...]
Il divo pelikulaz idatzi nuenean, zeharka bota nuen nire iritzia biopic generoaz, baina artikuluaren helburua beste bat zenez, ez nuen gaian murgil egin nahi izan. Eman, ematen du. Konturatu zarete zenbat ugaldu diren azken urteotan? Coco Chaneli eta Notorious BIG-ri eskainitakoak dira azkenak, eta Espainiako El Cultural aldizkariko Alejandro G. Calvok eztanda egin du. Artikulu [...]