Lagun bat neska batekin maitemindu da, ohiko gauza primaderako liliak loratzen diren sasoi honetan. Baina ez zekien nola esan behar zion, zera-hau-eta-bestea, lotsatia bera; eta badakienez neskari poesia gustatzen zaiola, eta badakienez berari ezetz, baina niri zertxobait gehixeago, esan dit laguntzeko, liburu bat oparituta egingo duela deklarazioa. Laguntzeko arren, laguntzeko otoi, laguntzeko faborez. Joan gara [...]
ARGIAn lanean hasi nintzenean ohitura sano bat hartu nuen: astelehenetan Lasarteko Txartel hotelera joan (hemen ondoan daukagu) eta gosari kontinental batekin asteari indarrez ekitea. Hasieran kasu handirik egiten ez zidan arren, konfiantza mutur bat eman orduko, han hasi zitzaidan gizon bat berbetan. Bilardo zen. Koadrodun alkandora pintxo koipez dekoratua, buruaren tamainan gilborra, herrena eskuinetik, bizkorra [...]
Jendeak gelditu egiten ninduen kalean: “Aizak Gorka, zer gertatzen duk hire blogarekin?” eta “Ez duk ba pentsatuko gehiago ez idaztea, ezta?” eta “Jarraitu egin behar duk, eutsi, animo!” (azken horrek esaldia bota bitartean besoak astintzen zituen, aurrerantz makurtuta, nola ematen zaizkion animoak ziklistari). Ba ez, Boligrafo Gorria ez da hil. Tinta berria injektatu behar nion, [...]