Artista “outsider”-ak eta “outside!” aginduak

Prentsari errepaso goiztiar bat ematen aurkitu dut Bruce Nauman aipatu eta aupatu egiten duen artikulu bat. AEBetan Andy Warholez geroztik gehien eragin duen artista, hau, hura eta bestea, datu biografiko asko, besterik gutxi, testuak zuritik baino ez zeukala pentsatuta aldizkaria uztekotan egon naiz, baina hara, parrafo batek harrapatu. Zer zioen? Funtsean Nauman outsider bat dela: [...]

Albini!

Oso irakurgarria joan den larunbatean Gorka Urbizuk Berrian idatzitako artikulua, kontatzen nola Berri Txarrak taldekoak ibili diren Chicagon, Steve Albiniren estudioan, disko berria grabatzen. Nonbait irakurria nuen Roadrunner zigilura pasatzekoak zirela, baina periodikoa aurrean izan arte ez nuen jakin norekin grabatu behar zuten disko berria. Erreakzioa, gutxi gora behera, titularrekoa. “Albini! –nire kolkorako– Disko hau [...]

Benedetti porno

Joan den astean hil zen, baina ez, ez nuen Mario Benedettiri buruz ezer idazteko asmorik, ez baitut inoiz haren poetikaren urmaelean nire burua islatua ikusi, esan nahi duena, beste modu batera, arruntago akaso eta lotsa pixka batekin, ez diodala ezer irakurri, eta behin hil dela jakinda, berandu  da Poesía completa horietako bat presaka hartu eta [...]

Europan jokatzearen prezioa

Esan izan dut futbolaz gauza handirik ez dakidala, eta horregatik, astelehena iristen denerako ondo informatuta egotea gustatzen zait, Bilardok bere trikimailu dialektikoekin partida azkarregi irabaz ez dezan. Asteburu osoa pasa dut kirol prentsak hankabaloiaz publikatu duena kutxarilan berotu eta zainetik sartzen. Dosi inportanteenak, noski, asteazkeneko Barça-Manchester partiduarenak. Zer diot nik, partidua: Txapeldunen Ligako finala da, [...]

Killing me softly with this… gun?

Lagun batek “laztan bat jo” lokuzioa asmatu zuen duela urte batzuk, ez dizuet esango zein testuingurutan, bai ordea ez zela biktima humanorik egon. Kontua da berarekin akordatu naizela gaur, blogean idazteko zerbaiten bila France Cadet-en instalazio bat ikustean. Quake 3 Arena bideojokoa da instalazioaren ardatza: jakingo duzunez, jokoaren helburua tiroka parekoaren tripak lehertzea da. Baina, [...]

Dr. Keanu eta Mr. Reeves, ez mesedez

Hollywood erasora: Jekyll Doktorearen eta Mr. Hyderen kasu harrigarria, Robert Louis Stevensonen nobela laburra, zinemarako egokitu nahi du Universal ekoiztetxeak. Ez da liburuarekin egingo den lehen egokitzapena izango (124 urtean izan da denbora), baina albiste batek beldurra eman digu, ia Mr. Hyde-ek berak baino gehiago. Keanu Reeves aukeratu dute bi paperak jokatzeko. Ez gara izutu [...]

Literatura autoeditatuaren arorantz?

Azkenaurreko egunean, berandu eta presaka, baina Mikelazuloren 9. Poesia Astera hurbiltzeko zortea izan nuen joan den larunbatean. Hiru liburu ekarri zituzten mundura: Asier Sarasolaren Poems, everybody, poems!, Ion Olanoren Ebaki eta Oscar Mansoren Breve historia de los conquistadores. Eta jaiotze berriak ospatzeko, liburu horietako poemak errezitatu zituzten bildutako jendearen aurrean, bideoz, musikaz eta aktorez lagunduta.

Futbol transbertsala edo berdinketaren politika

Eguzkitako betaurrekoak eta “niri-horrela-ez-begiratu” aurpegia, Bilardo ohi baino beranduago sartu da Txartelera gaur. Futbol posibleak beste ostiko txar bat jaso du asteburuan, joko inposiblea egiten duen talde bakarrak Espainiako liga ere irabazi duenez. Eta etortzeko daudenak. Baina Alavesek eta Eibarrek berdindu, eta biak 2. B mailari begira egonda, Txapeldunen Liga urrun geratzen da gure tertuliatik. [...]

Bi kanta zapalkuntzaz: Ezinean-ek Ken Zazpiri erantzun?

Ezinean taldearen Zuretzat diskoa (GOR, 2008) jarri nuen kotxean astelehenean, euriari eta harriari aurre eginez etxeraino iristeko. Aurreneko kanta entzun, eta berehala etorri zitzaidan beste talde bat burura: Ken Zazpi. Gernikarrek badute kanta ezagun bat, Zapalduen olerkia (Gelditu denbora diskoan, GOR, 2005); Ezinean-ekoek Zapalduak? jarri zioten titulua diskoko lehen kantari. Ken Zazpikoei emandako erantzuna ote? [...]

Futbol posiblearen manifestua

Dolu gabe, dolu gabe… baina ezin esan pozik gaudenik. Bilardok eta biok, xanpain botila bat hustu dugu partidu ostean, kamiseta zuri-gorri bana soinean. Eta aurreratzen dizuet ni kaleko arropekin joan naizela Txartel hotelera gaur gauean, futbol ona ikusteko asmoz eta ekidistantziak ematen zidan abantailarekin. Baina gertatu da, gertatu dena, eta zuri-gorriz bukatu dut tontamentean. Tira, [...]