RSS Sindikazioa
Zer esan nahi dute RSS hitzek?

RSSa (Really Simple Syndication, edo Benetan Sindikazio Erraza) webguneetako edukiak partekatzeko erabiltzen den sistema da, adibidez, albisteetako izenburuak. ARGIA.com-eko RSS jariora harpidetzen bazara, azken titularrak idatzi ahal jasoko dituzu, automatikoki eguneratzen baita jarioa.

Zer egin behar dut nahi ditudan edukiak RSS bidez eskuratzeko?

RSS edukiak RSS irakurgailuen bidez eskuratu ahal dira. Irakurgailu mota desberdinak daude. Batzuk gure ordenagailuan instalatu behar dira (FeedReader, adibidez), beste batzuk nahi ditugun iturrietako edukiak gainontzeko posta elektronikoarekin batera jasotzeko aukera eskaintzen dute (Mozilla Thunderbird, kasu). Azkenik, programarik instalatu beharrik izan gabe, guztia web bidez egiteko aukera eskaintzen duten feed irakurgailuak daude (Bloglines edo euskarazko Aurkin, adibidez). Azken horien kasuan, web orrira konektatu, izena eman eta gure iturriak gehitzen joan baino ez dugu. Aurrerantzean, gure gustuko iturrietako eduki guztia batera kontsultatuko dugu eta errepaso nagusia egin ondoren, interesatzen zaizkigun titularretan sakontzeko aukera izango dugu.

Argiak honako edukiak eskaintzen ditu RSS bidez:
Larrun
"Miguel Sanchez-Ostiz"
Denda
Urtekaria 2010
Urtekaria 2010
Salneurria: 18€
Harpidedunak: Doan
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia