Bertso eskolek mende laurdena betea dutela ospatzeko, euren sorrerari buruzko lana duzu gune hau. Hainbat ahots eta lehenagotik idazten jardundako hainbat esku batzen ditu guneak. Baina lan irekia da, oraindik zer osatu eta zer aztertu asko duena. Horregatik asko eskertuko genituzke zure zuzenketak, pistak, informazioa eta gainerakoak.
Lan hau egiteko ezinbestekoa izan da Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza. Eskerrik beroenak, baita ere, Xenpelar Dokumentazio Zentroari eta zuen testigantza eskaini duzuen sortzaileei.
© 2007 ARGIA.com