Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

bannerra

"Generoa bertsolaritzan" mahai-ingurua apirilak 26an

2008(e)ko apirilaren 18a

Maialen Lujanbio, Jon Maia, Unai Muñoa eta Onintza Enbeitak aztertuko dute, mahai-inguruan exerita, generoak euren bertsogintzan izandako pisua. Antiguako (Donostia) Lugaritz Kultur Etxean izango da, 11:00etan hasita.

25 urtetik gora pasa dira emakumeek oholtzatik bertsoak kantatzen dituztenetik. Orain arte "generoa" gaia planteatuta "emakume" ulertzen zen, gizonezkoena generoa ez balitz bezala. Mahai-inguruak logika hau hautsi nahi du, eta bertsolaritzako bi generoak, edo bakoitzarengan bizi diren genero anitzak aztertuko dira. Nola mugatzen du bertsolaria bere generoak? Zer esterotipotatik aritzen da bakoitza? Hortik ateratzeko gogorik sentitu dute edo komodo daude? Orekarik bada bi generoen artean? Nondik egin behar da lan aurrerantzean?

Galdera hauen eta beste askoren erantzunak entzuteko, eta zure iritzia aportatzeko, aulki bat duzu zain hurrengo larunbatean.

Bertsoa.com eta ARGIAk elkarlanean antolatutako bigarren mahai-ingurua da hau, publiko aurrean egingo den lehena. Maiatzak 11ko ARGIAn argitaratuko da honen laburpena, eta bideoak ikusgai izango dituzu bertsoa.com eta argia.com helbideetan.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan