Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

bannerra

Xabi Payak txapelketari buruzko Larrunaz

2011(e)ko martxoaren 9a

Gaur8 astekarian argitaratu zen, martxoak 5eko alean, segidan duzun artikulua, "Txintxoak" titulupean.

“Bertsolariak sistemarekin zer txintxoak zareten” dio Oier Araolazak sekula argitaratu den Bertsolari Txapelketaren kritika bortitzenean: bertsogintza aktibatzeko, Bertsozale Elkartearen diru-kutxak hornitzeko, ikusgarritasun mediatikoa lortzeko eta euskal abertzaletasuna indartzeko baino ez omen du balio puntaren punta lehian jartzen duen olinpiadak eta bere suzedaneoek. Alde txarrak gainerako 5.000 hitzetan biltzen ditu otsaileko azken Larrun aleak. Sarreran bertan Estitxu Eizagirrek gonbitea egiten dio irakurleari Oier Araolaza, Ion Ansa eta gure anaiaren arteko eztabaidan parte hartzeko. Tamalez, “hemen ez du inork ezer idatzi” eta “hemen ez da ezer gertatu”. Iruzkin bat bera ere ez du Txapelketako epaileak, izen-abizenak dituzten horiek, parafernalia baten partetzat jotzen dituen elkarrizketak (ez epaileenik, ez epaileok hautatu zituen Elkartearen ordezkarienik); 6 tweet eta 9 facebook-gomendio baino ez ditu (nik artikulu hau idatzi dudan tartean) txapelketaren eta hedabideen miraren kontrola sistemaren estrategiatzat definitzen dituen eztabaidak ; eta bertsolari gazteak frustrazioaren inbutura bideratzen omen dituen hierarkia manikeistaren azalpen honek bakarrik ditu “non gelditu da zentsura?” iradokitzen duten behera begirako erpuru bi. “Penagarria!” esan dezake Birminghamen bizi den bertsolari batek; gainerakoek komentatuko dute saioren batetik etxerako bidean: “Larrun ikusi al dek? Fredi pikauta zagok!” edo “Nor da Ansa bertso-kritikari figura aldarrikatzeko? Joxean Agirrerekin nahikoa izan genuen” edo “Zer dabil Estitxu alfonbrapeko hautsak harrotzen?”. Uste dut Araolaza salbatu egingo dela, ez baita gremiokoa. Bertsolari borondatetsuenek pentsatuko dute Elkarteko trapu zaharrak Elkartean garbitu behar direla. Eta inork ez du ezer esango, eta ez da ezer gertatuko, eta denak izango gara txintxo-txintxoak.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan