Hasiera »
PUBLIZITATEA
Zero Zabor Twitterren
Zero Zabor Facebooken
Azken bidalketak
- Oñati Atez Atekoaren kontrakoen jomugan
- Hondakinak eta herriak: sortutako zaborraren araberako sailkapena
- PSEk eta Bilduk adostuta, Donostian 5. edukiontzi marroia 2014an
- Patxi Amantegi: ‘Bilduk ez du Atez Atekoa ezarriko kostu politikoagatik’
- Bilduk ohartarazi du Txingudiko errauskailua berriro mahaian dagoela
Iruzkin berriak
- ibai --> Patxi Amantegi: ‘Bilduk ez du Atez Atekoa ezarriko kostu politikoagatik’
- Zumaiako plataformak leihoetatik zabor-zorroak kentzeko deia egin du | Zero Zabor --> Zumaian adostu dute bide-orria, bideragarritasuna aztertzen hasteko
- Zaborrak eta herriak (2): sailkapena zehaztuz | Xehe --> Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina
- beinat --> Gipuzkoa Zero Zabor: Atez Ateko bilketaren kontrako sinaduren inguruan
- Edurne Lizarazu --> Pasai San Juanen 600 herritarrek hartu dute parte Atez Atekoaren bileretan
Artxiboak
- Maiatza 2013
- Apirila 2013
- Martxoa 2013
- Otsaila 2013
- Urtarrila 2013
- Abendua 2012
- Azaroa 2012
- Urria 2012
- Iraila 2012
- Abuztua 2012
- Uztaila 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Apirila 2012
- Martxoa 2012
- Otsaila 2012
- Urtarrila 2012
- Abendua 2011
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Otsaila 2011
- Urtarrila 2011
- Abendua 2010
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Abuztua 2010
- Uztaila 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Martxoa 2009
- Otsaila 2009
- Abendua 2008
- Azaroa 2008
- Urria 2008
- Iraila 2008
- Abuztua 2008
- Uztaila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Abendua 2007
- Azaroa 2007
- Urria 2007
- Iraila 2007
- Uztaila 2007
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Apirila 2007
- Martxoa 2007
- Otsaila 2007
- Urtarrila 2007
- Iraila 201
- Uztaila 201
Atalak
- Aldundiak
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Ekonomia
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusategia
- Estatu espainiarrean
- Europa
- Europakoak
- Gaikako bilketa
- Galdera-erantzunak
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Jolasa
- Konpostaketa
- Lau kontenedore
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Partzuergoa
- Plangintza
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Sindikatuak
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zubieta


Pasaiako Atez Atekoaren albisteak
2013-04-18 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Pasaian hondakinen Atez Ateko bilketa dela eta egunotan sortutako zenbait albiste eta iritziren bilduma. (gehiago…)
Legazpin Atez Atekoaren kontrako plataformak galdeketa prest dauka
2013-04-18 // Atez Atekoaren alde, Atez Atekoaren kontra, Gizarte eragileak, Politikariak // Iruzkinik ez
Datozen larunbat eta igandean, 21 eta 22, Atez Atekoaren kontrako Legazpiko plataformak antolatutako heri galdeketa burutuko da. Goierriko Hitzak honela laburbildu du plataformak galdeketaren aurretik leporaino bete zen Latxartegi aretoan antolatutako azken bilera: “Legazpiko Birziklapena bai, atez atekorik ez herri plataformak hondakinen bilketa sistemaren inguruan datorren asteburuan egingo duen herri galdeketari buruzko xehetasunak argitu ditu. Kontsultaren bidez, legazpiarrak ‘udal gobernuak hartu duen erabakiaren aurka’ daudela erakutsi nahi dute: ‘Zaborraren esklaboak bihurtu nahi gaituzte’. Diotenez, inposizioa ‘ez da legazpiarren artean elkarbizitza’ bultzatzeko modua eta horregatik ‘Legazpik zein bilketa sistema nahi duen aukeratu nahi duela garbi utzi du’”.
(gehiago…)
Astigarragan Atez Atekoa oso ondo hasi dela dio udalak
2013-04-17 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Astigarragako udalak esan du izugarri ondo hasi dela Atez Atekoa herrian, herritarrak zorionduz beren konpromisoagatik. (gehiago…)
Ormazabali bankuak ohartarazi omen zion ez zela egokia 120 milioiko zorra sinatzeko
2013-04-17 // Aldundiak, Bankuak, Ekonomia, Errausketa, Partzuergoa // Iruzkinik ez
Gara egunkarian Imanol Inziartek sinatu duen “Ormazabal firmó una operación de 120 millones pese al aviso de La Caixa” kronikaren arabera, 2011ko urtarril-otsailetan Gipuzkoako Foru Aldundian ingurumen diputatua zen Carlos Ormazabalek eta orduan GHK partzuergoaren zuzendari zenak, Joxi Etxezarretak, ez bakarrik sinatu zituzten 120 milioi euroko balioa duten produktu espekulatiboak, gainera ez zituzten kontutan eduki horrelako finantz produktuak erabiltzeko zeukaten ezagutza urriaz La Caixa bankuak aurretik egindako ohartarazpenak.
(gehiago…)
Orio hondakinen prebentziorako plana prestatze lanetan ari da
2013-04-17 // Prebentzioa, Udalak // Iruzkinik ez
Orioko udalaren bultzadaz, eta Urola Kostako mankomunitatearekin elkarlanean, hondakinen prebentziorako plana prestatzen ari dira herri honetan. (gehiago…)
Hiru astetan birziklatzea bikoiztu Itsasondok, Legorretak eta Zaldibiak
2013-04-16 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Sasieta mankomunitateak jakinarazi duenez, Atez Ateko bilketarekin hondakinen bilketa selektiboa bi halakotu egin da hiru asteren buruan Goierriko hiru herriotan: Legorreta pasatu da % 33 tik % 72 ra, Zaldibia % 34tik % 78ra eta Itsasondo iritsi da % 83ra. Xehetasun tristea: Legorretan ziento erdi bat familiak ez dituztela gaika biltzeko tresnak jaso eta zaborrak nahasturik uzten segitzen dutela. (gehiago…)
Auzokonposta egiteko lehen gunea Ordizian gaur estreinatuko dute
2013-04-16 // Auzolaneko konpostaketa, Udalak // Iruzkinik ez
Ordiziako udalak gau, apirilak 16, du estreinatzekoa herritarrek auzokonposta egin dezaten antolatuko diren guneetan lehenbizikoa. (gehiago…)
Peruarenak azaldu ditu Zubietako kontratuen okerren xehetasunak
2013-04-16 // Aldundiak, Dokumentuak, Ekonomia, Partzuergoa, Plangintza // Iruzkinik ez
Zubietan errauskailua eraikitzeko kontratuetan dauden irregulartasunei buruzko xehetasun gehiago azaldu ditu Berria egunkariak gaur. Egunkari horrek aurretik emandako eta blog honetan “Partzuergoa errauskailuaren eraikitzaileetatik birekin kontratua haustekotan” eta “Errauskailuarekiko FCCk eta RESAk egindakoak azaldu ditu Petxarromanek” albisteetan jasotakoei jarraipen emanez, Mikel Peruarena Ansak gaurko Berrian “Irregulartasunak Zubietako errauste plantarako kontratuetan” kronikan aferaren zertzelada gehiago plazaratu ditu, ondoko lerroetan laburbiltzen ahaleginduko garenak.
(gehiago…)
Tolosaldean Atez Atekoa ezartzeko lanak eta eztabaidak martxan
2013-04-16 // Atez atekoa, Atez Atekoaren alde, Atez Atekoaren kontra, Gizarte eragileak, Mankomunitateak, Politikariak, Udalak // Iruzkinik ez
Tolosaldeko Zabor Mankomunitateak prentsaurrean azaldu du orain artean Atez Ateko bilketa sistema Algian, Amasa-Villabonan, Anoetan, Iruran eta Zizurkilen ezartzeko lanek eta bilkurek eman duten fruitua. Horrez gain, herri horietatik bildu ahal izan ditugun eztabaida eta iritziak erantsi ditugu albistean. (gehiago…)
Lezon Atez Atekoa 29an (eguneratua)
2013-04-15 // Atez atekoa, Atez Atekoaren alde, Atez Atekoaren kontra, Gizarte eragileak, Politikariak, Udalak // Iruzkinik ez
Lezoko alkate Ainhoa Zabalok jakinarazi du apirilaren 29an jarriko duela udalak abian Atez Ateko bilketa herrian. Gipuzkoan sistema hau erabiliko duen bederatzigarrena izanen da 6.000 biztanle dauzkan Lezo. Albiste honi loturik bildu dugu hondakinen kudeaketaren inguruan Lezon egunotan azaldutako iritzi sorta. (gehiago…)
Oiartzunek Atez Atekoarekin hondakinen %82 birziklatzen du
2013-04-15 // Atez atekoa, Birziklajea, Udalak // Iruzkinik ez
Oiartzungo udalak jakinarazi du 2012an herritarrek sortu hondakinen %82,75 birziklatzeko moduan jaso dituela Atez Ateko sistemarekin. Errefusa oraindik gehiago murrizteko modua badela dio udalak, eta horretarako ahalegin berezia egingo duela landa eremuan bizi diren herritarren artean. (gehiago…)
Errauskailuarekiko FCCk eta RESAk egindakoak azaldu ditu Petxarromanek
2013-04-15 // Errausketa, Partzuergoa // Iruzkinik ez
Besteren artean Gipuzkoako errauskailuaren historia “Su haietatik, ke hauek” liburuan kontatu dituen Iñaki Petxarroman kazetariak Berrian plazaratu “Eta postrerako, hondakinak” analisi artikuluan azaldu ditu FCCk eta RESA konpainiak Zubietako proiektuaren kudeaketan egindako urratsen datu berriak. (gehiago…)
Ezker Anitzak salatu du San Markoren webgunearen gardentasunik eza
2013-04-14 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Ezker Anitza alderdiak salatu du San Marko mankomunitateak gaur daukan webgunea ez dela gardena. Hitzak bildu duenez, Ezker Anitzak esan du egungo kudeatzaileek gardentasun eza azaldu dutela, ez dutelako euren webgunean Mankomunitatearen jardueren daturik eguneratu. Ezker Anitzak faltan sumatu du webgune horrek, kalitatearen Q zigilua eduki arren, hainbat datu bertan ez agertzea: “zenbat hondakin sortzen dugun, non eta nola. Ezinbestekoak dira datu horiek San Markoren barruko udalerrien jarduna, beste mankomunitate batzuen datuekin edo beste sistemak dituztenekin alderatzeko”. Denis Itxaso sozialista da gaur San Markoko lehendakaria. (gehiago…)
“Orain arte bezala jarraitzea” aldarrikatu dute Bergaran
2013-04-13 // Atez Atekoaren kontra, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Bergaran ostiral arratsaldean burutu da Atez Atekoaren kontrako plataformek deitutako manifestazioa “5. Edukiontziari bai! 4.691 sinadura. Atez atekoari ez” zioen pankartaren gibelean. Biharamuneko egunkariek papereratu dituzte, bildutako herritarrek oihukatutako esloganez gain, ekitaldian plataformaren bozeramailetza eraman duen Juan Luis Bikuñak megafoniatik esandako leloak: “No a la imposición. No al dictado”, “Kontsulta herrikoia, gure eskubidea“, “Jo ta ke, irabazi arte!” eta “Queremos seguir como hasta ahora“. (gehiago…)
Bergarako Atez Atekoa oraingoz edukiontzi hori eta urdinak mantenduz
2013-04-12 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Bergarako udalak prentsaurrean azaldu ditu “Bergaran inoiz izan den parte-hartze prozesu jendetsuenaren” ondorioz hartutako erabakiak. Uda aurretik abian jarriko duten Atez Ateko bilketak herri horretan berritasun hau izanen du: organikoa eta errefusa atez ate bilduko dira eta aldi berean paperki eta ontzi arinentzako karriketan utziko dira orain arteko kontainer urdin eta horiak. Udal agintariek argitu dute hiru hilabeteko jarraipen zorrotzak erakutsiko duela ea sistema hori aski den hondakinen gaikako bilketa %80raino eramateko ala “beste zerbait pentsatzen” hasi beharra daukaten. Beste xehetasun asko azaldu dituzte Bergarako agintariek. Herrian burututako zazpi bileretan 591 herritarrek hartu omen du parte. Horietan adostu dituzte erabakiak, eta baita ere hondakinak eskegitzeko lekuak gune jakinetan multzoka biltzea. (gehiago…)
Partzuergoa errauskailuaren eraikitzaileetatik birekin kontratua haustekotan
2013-04-12 // Errausketa, Gipuzkoa, Partzuergoa // Iruzkinik ez
Berriak eta eta EITBk zabaldu dutenez, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak laster eten behar ditu Zubietan errauste planta eraikitzen ari diren enpresetako birekin, RESA eta IBH ingeniaritza konpainiekin, dauzkan kontratuak. Mikel Peruarena Ansak zehaztasun handiz kontatu duenez “Errauste plantako lanen bi kontratutan GHK-k legea urratu zuela sumatu dute” kronikan, GHK partzuergoaren gaurko zuendaritzak uste du legalitatea urratuz esleitu zitzaizkiela lanak bi konpainia horiei. (gehiago…)
Datuak Babeserako Bulegoak gomendioak egin ditu Atez Atekorako
2013-04-12 // Atez atekoa // Iruzkinik ez
Diario Vascok zabaldu duenez, Datuen Babeserako euskal Bulegoak, herritar baten eskariari galdetuz, pertsonen pribatasuna bermatzeko neurriak hartzeko gomendatu die Atez Atekoa jarri duten herriei. Bulegoak, antza, z du esaten ea dagoenekoz neurri horiek udalek hartuta dauzkaten ala ez. Gipuzkoan orain arte Atez Atekoa ezarri duten udalek zenbait neurri hartuta dauzkate ildo horretan, inguruetako herriek oraindik ez dauzkatenak: agiri konprometituak birrintzeko gailua herriko gune jakin batean, hondakinak era berezian lagatzeko Garbiguneak, eta abar. (gehiago…)
Debagoiena ZZek “Errausketaren atzean dauden interesak” bideoa eskegi sarean
2013-04-11 // Atez Atekoaren alde, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Debagoienako Zero Zabor taldeak “Errausketaren atzean dauden interesak” bideoa zabaldu du, aurretik argitaratu zuen “Errausketari ateak ixten” dokumentalaren atal hautatuak josiz.
Pasaian Atez Atekoa finkatzeko herritarren bilerak hasi dira
2013-04-11 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Pasaiako alkate Amaia Agirregabiria bertan zela, Pasaiako udalak eta herritarrek eman diete hasiera Donibanen Atez Atekoa ezartzeko parte hartze prozesuko bilerei. (gehiago…)
‘Berdegara’ egunean aldarrikapen koloretsua egiteko egitaraua
2013-04-11 // Atez Atekoaren alde, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Goienak “Berdegara Eguna ‘lasaitasunerako deia’ izateaz gain ‘aldarrikapen koloretsua’ izatea nahi dute” albistean zabaldu duenez, ekitaldi horren antolatzaileek eta Berdegara Ekimenarekin bat egin duten hainbat herritarrek agerraldia egin dute antolatutako egitarauaren berri eman eta herritarrei lasaitasunerako eta konpromisorako deia egiteko.
Amasa-Villabonan Atez Atekoaren prestaketan ari dira
2013-04-10 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Amasa-Villabonan apirilaren 19a arte ari dira herritarrak eztabaidatzen hondakinak Atez Ate biltzeko sistemaren zehaztapen praktikoak. (gehiago…)
Bergaran Atez Atekoaren kontra manifestatzeko deia Debagoienan
2013-04-10 // Atez Atekoaren kontra, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Apirilaren 12an Atez Atekoaren kontra Bergara Garbiak deitu duen manifestazioari atxikimenduak iristen zaizkio Debagoienako gainerako plataformen aldetik. (gehiago…)
Italia osoan ‘Zero Zabor’ legea ezartzeko 100.000 sinaduraren bila ari dira
2013-04-10 // Europa, Prebentzioa // Iruzkinik ez
Zero Waste Europe koordinakundeak zabaldu duenez, Italiako Rifiuti Zero mugimenduak firma bilketari ekin dio Italia osoan herrialde horrek Zero Zabor lege berria eduki dezan.
Capannori hiria izan zen 2020. urteari begira Zero Zabor hiri izateko helburua beregatzen lehena. Orain Italia osoak bide bera hartzea dauka helmuga LeggeRifiutiZero ekimenak. Herri ekimen batek parlamentuan eztabaidatua izateko 50.000 sinaduraren bermea erakutsi behar duela eta, 100.000 sinadura biltzea lortu nahi luke epe laburrean. (gehiago…)
EAJk, PSEk eta PPk salatu dute Bilduk Atez Atekoa bortxaz ezarri nahi duela
2013-04-10 // Atez Atekoaren kontra, Politikariak // Iruzkinik ez
Lezoko eztabaidaren inguruan EAJk, PSEk eta PPk plazaratutako iritziak prentsan eta sare sozialetan: (gehiago…)
‘Made in Sakana’: Nafarroako lehen Atez Atekoaren zenbait ezaugarri
2013-04-10 // Atez atekoa, Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Sakanako hondakin sistema berrian, tresneria bertako Igoarkin enpresak sortu du. Hemen hondakinak gaika era pertsonalizatuan kaleratzeko euskarriak zurezkoak izanen dira eta auzokonposta egiteko guneak zurezko etxoletan bilduko. (gehiago…)
Gipuzkoa Zero Zabor ‘MunduMOB’ prestatzen ari da
2013-04-09 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gipuzkoa Zero Zabor koordinakundea ‘MunduMOB’ ekintza erraldoia prestatzen ari da “Eskubideak bete behar direlako. Eman hartu nahi duzun mundua” lelopean. Hori iragartzen duen bideoa ipini du sarean:
Azkoitiako hondakinen mahaiaren lanak ekainera bitartean
2013-04-09 // Atez atekoa, Bost kontenedore, Gizarte eragileak, Politikariak, Udalak // Iruzkinik ez
Asteazkenean, apirilak 10, bigarren bilera dauka hondakinen kudeaketa aldatzeko Azkoitian udalak antolatu duen lan taldeak. San Markoko lehendakari izandako Imanol Azpiroz mintzatuko da Gipuzkoako Hondakinen Planaz. Maiatzaren 8an Gipuzkoan dauden sistema ezberdinak aztertuko dituzte, ekainaren 5ean Azkoitiako hondakinen datu ekonomikoak eta ekainaren 19an ordura arteko saioen balorazioa eginen dute. (gehiago…)
Lezoko alkatea: Atez Atekoa abiarazteko neurri guztiak hartuko dira (eguneratua)
2013-04-09 // Atez atekoa, Sabotajea, Udalak // Iruzkinik ez
Azken egunotako zenbait gertakizun eta polemikaren ondoren, Lezoko alkate Ainhoa Zabalo azaldu da prentsaurrekoan argi adieraztera apirilaren amaieran herrian hondakinak Atez Ate biltzen hasteko neurri guztiak hartuko dituela udalak, Oarso-Bidasoako Hitzaren bideo honetan ikus-entzun daitekeenez:
Atez Atekoaren kontrako plataformak herri galdeketa gehiago antolatzea pentsatzen
2013-04-08 // Atez Atekoaren kontra, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Diario Vascok plazaratu duenez, Atez Atekoaren kontrako plataformen Gipuzkoakobozeramaile Patxi Amantegik egunkari horri berretsi dio herri gehiagotan galdeketak antolatzea pentsatzen ari direla; “Atez Atekoarekin jendea bero dago” deklaratu du Amantegik. (gehiago…)
Egunotako zenbait iritziren bilduma
2013-04-08 // Atez Atekoaren alde, Atez Atekoaren kontra, Gizarte eragileak, Iritziak / Adierazpenak, Politikariak // Iruzkinik ez
Azken egunetan hondakinen eztabaidaren inguruan plazaratu diren zenbait artikuluren bilduma. (gehiago…)
Hondakin mahaiak lanean Errenterian eta Azkoitian
2013-04-08 // Atez atekoa, Bost kontenedore, Udalak // Iruzkinik ez
Hondakinen kudeaketa aldatzeko bidean hondakin mahaiak martxan dauzkaten herrien artean, Orereta-Errenteriakoaren eta Azkoitiakoaren albisteak ezagutu dira. (gehiago…)
RTVE Espainiako telebista publikoan erreportajea errausketaz
2013-04-08 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Espainiako RTVE kate publikoak ematen duen El escarabajo Verde saioak joan den ostiralean, airpilak 5, erreportaje berezia eskaini zion hiri hondakinen errausteari buruzko eztabaidari: “¿Fuego purificador?”.
Sortuk dio EAJ dagoela Atez Atekoari Lezon egindako erasoen atzean
2013-04-06 // Atez Atekoaren kontra, Politikariak // Iruzkinik ez
Sortuko Marian Beitialarrangoitiak EAJri egotzi dio ezezagunek Lezon aurretik Legorretan bezala Atez Atekoaren tresneriari egindako erasoen errua. Lezon gertatutako istiluetako baten bere bertsioa eskaini du Ertzaintzak. (gehiago…)
‘Atez Ate bildu ondoren zer?’ Gipuzkoa Zero Zaborren erantzuna
2013-04-06 // Galdera-erantzunak, Prebentzioa // Iruzkinik ez
Gipuzkoa Zero Zaborren webgunera irakurle batek galdera hau bidali omen du: “Kaixo! Egia da zerbait egin beharra dagoela denok gure zaborrak bereizten hasteko eta modu bakarra behartzea dela, jende askok eta askok ez dutelako ezer ere bereizten, baina galdera batzuk dauzkat atez atekoaren inguruan. Zer egingo da bertan bereizten diren gaiekin?Denok dakigu kontenedore horiko gehiengoa ez dela birziklatzen beraz zer egingo da horrekin? umeen pardelak,…?eta materia organikoa konpost bihurtu ondoren zer? zertarako edo non erabiliko da konpost guzti hori?“. GZZek “Atez Ate bildu ondoren zer” artikuluarekin erantzun dio.
Atez Atekoa Lezon: boikot deia eta erasoak
2013-04-05 // Atez Atekoaren kontra, Gizarte eragileak, Politikariak, Udalak // Iruzkinik ez
Lezon udalak laster abian jarri behar duen Atez Ateko bilketa sistemaren kontrako boikot deiak zabaldu dira batetik eta bestik udalak eta Sortuk salatu dituzte lehen sabotaje ekintzak. (gehiago…)
Atez Atekoaren kontrakoen bozeramaile Patxi Amantegi ‘Galtzaundi’n
2013-04-05 // Atez atekoa, Atez Atekoaren kontra, Bost kontenedore, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Tolosako Galtzaundi aldizkarirako Felix Aiestaranek elkarrizketatu du Atez Atekoaren kontrako Gipuzkoako plataformen bozeramailea den Patxi Amantegi: “Bosgarren edukiontziaren aldeko aldarrian“
Añarbe: Donostialdeko araztegiko lohi gehienak nekazaritzarako ongarri dira
2013-04-05 // Araztegiko lohiak, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Añarbek hitzarmenak lortu ditu Nafarroako ongarriak egiten dituzten zenbait enpresarekin eta Cementos Rezola enpresarekin. Loiolako depuradoran sortzen diren lokatzak eurek hartzen dituzte. 2012an, lokatzen %99,43 (4.387.924 kg) nekazaritzara bideratu da eta gainontzeko %0,57 (25.220 kg) Añorgako fabrikara. (gehiago…)
Mutiloa Zero Zabor herri bihurtzeko urratsak ematen hasi da
2013-04-05 // Orendain eredua // Iruzkinik ez
Mutiloa herrian hasi dira Oreindainek estreinatutako Zero Zabor herrien ereduan sartzeko. (gehiago…)
Zumaiako hondakinez sakon ‘Baleike’n
2013-04-05 // Atez atekoa, Atez Atekoaren alde, Atez Atekoaren kontra, Bost kontenedore, Gizarte eragileak, Politikariak, Udalak // Iruzkinik ez
Zumaiako Baleike herri aldizkariak dossier zabala prestatu du herrian hondakinen kudeaketaren inguruan bizi duten eztabaidaz. Alde batetik, erredakzioa saiatu da “Hondakinak mahai gainean” erreportajean laburbiltzen gaiaz orain arte eztabaidatu direnen zehaztapenak, funtsean orain arte udalak antolatutako hondakinen mahaian burututako lanaren emaitzak. Horren ondoan, eztabaidako aktore nagusiak direnei egindako elkarrizketak datoz:
- Iñaki Agirrezabalaga (Udal Gobernua): “Galdeketa egiteko aurrena adostu behar da zer galdetu”
- Montse Arana (EAJ): “Gure alderdia prest dago errauskailuaren tamaina negoziatzeko”
- Aitor Leiza (Aralar): “Demostratuta dago bilketa pertsonalizatuak lortzen dituela tasarik onenak”
- Emiliano Cabañas (PSE): “Errauskailuak ondo ixten du bosgarren edukiontziaren zikloa”
- Mendigaña Gorostiaga (Zero Zabor): “Ezinezkoa da errauskailu bat errefusarekin bakarrik mantentzea”
- Josu Uranga (Natur Taldea): “Edukiontzi berdean nahi dena botatzeko aukera dagoen bitartean ez dago zer eginik”
Pasai Donibanen astelehenetik Atez Atekoaz parte hartzeko prozesua
2013-04-04 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Hilaren 8an, astelehenean, hasiko da Pasai Donibaneko atez ateko hondakinen bilketa sistemaren gaineko informazioa emateko, eta herritarren ekarpenak jasotzeko parte hartze prozesua, maiatzaren 2ko batzar nagusiarekin burutuko dena. (gehiago…)