Zero Zabor
    Hasiera »

    Atez Ateko Bilketaren eskuliburua gaztelaniaz ere argitaratu dute katalanek

    2010-11-09  //  Atez atekoa, Gaikako bilketa  //  Iruzkinik ez

    Associacio de Municipis Catalans per a la Recollida Porta a Porta elkarteak gaztelaniaz publikatu du orain “Manual Municipal de Recogida Selectiva Puerta a Puerta” (PDF) eskuliburua, Internetetik dohainik eskuratu daitekeena.  2008an plazaratu zuten katalanezko eskuliburua, eta orain gaztelaniaz osatu dute geroztik landu diren informazioekin, tartean Euskal Herrian Atez Ateko Bilketan egin diren urratsekin.


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Alfonso del Val-ek Iruñean eman berri duen hitzaldi garrantzizkoa

    2010-10-29  //  Errausketa  //  Iruzkinik ez

    Alfonso del Val ezaguna da Espainian ingurumen gaietan ari direnen artean. Famatua da bere “El libro del  reciclaje” liburua, baina gehiago baditu, horien artean “Insisto, ¡soy verde!: una alternativa a la incineración de los residuos en Gipuzkoa = Berriro diot, berdea naiz| : Gipuzkoako hondakinak erraustearen ordezko aukera”, gaur kasik aurkitu ezin dena. Del Valek hitzaldi inporatea eman du Iruñean berrikitan “Jornadas Amantes de las Basuras” jardunaldien barruan: “Modelos de gestión de las basuras“, Compaía de las Tres Erres-ek PDFan eskaintzen duena eta hemen ere irakur daitekena. (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Petronor urriaren 13an: ikusi nola ezkutatzen dituzten ixtripuak supiztaileek

    2010-10-26  //  Errausketa  //  Iruzkinik ez

    Ekologistak Martxan mugimendukoek bideo interesgarria ipini dute beren gunean. “Fuego, emisiones y ocultismo en Repsor-IPF (Petronor)” albistean kontatzen dituzte azken hilabeteotan Muskizko (Bizkaia) Petronor fabrika erraldoian izan diren ixtripu nabarmenenak, baina bat da denetan kezkagarriena: sutea gertatu zen urriaren 23an eta ez agintari politikoek eta ez Petronorreko buruek ez zuten eman horien albisterik. Aldiz, Pandorakutxak  YouTuben jarri duen “Petronor.wmv” bideoan ikusten da garbi kea eta fabrikan entzuten dira langileak larri “Agua!” esakatzen. Egile berak 11 minutuko “Muskiz, señales de humo” bideoan biltzen du Petronorren proiektuaren kontrako mugimendua.


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Argia astekarian, EAJko Amonarraiz versus ANVko alkate Beitialarrangoitia, Atez Atekoaz

    2010-10-22  //  Atez atekoa, Gaikako bilketa, Iritziak / Adierazpenak, Politikariak  //  Iruzkinik ez

    Argia astekariak EAJko Andoni Amonarraiz zinegotzia eta ANVko alkate Marian Beitialarrangoitia bildu ditu Atez Ateko hondakin bilketaz eztabaidatzeko. “Atez ateko bilketa: alternatiba versus galbidea” elkarrizketan gauza inportanteez enteratu gara. Hala nola EAJ-PNVk zaborrak nahastuta botatzea bezalako “desobedientzia zibila” aldarrikatzen duela. Beraz, Sarkozyrekin ez zaudela ados? Zanpatu aitona xahar bat zebrabidean. Odon Elorzak Donostian daraman politikarekin ez zaudela ados? Semaforo gorri guztiak saltatu San Martin kalean. Gora Tea-Party jelkidea!


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    “Zeinek erre nahi ditu hondakinak?” aurkeztuko du Mikel Peruarenak Hernanin urriaren 21ean

    2010-10-19  //  Errausketa  //  Iruzkinik ez

    Gipuzkoan eta oro har Euskal Herri osoan hondakinen kudeaketaren gaia puri-purian dagoen honetan, Mikel Peruarena kazetari eta idazle hernaniarrak “Zeinek erre nahi ditu hondakinak?” izeneko blogean (gaztelaniazko bertsioa Gipuzkoa Sin Incineradora blogean) informazio oso baliatsuak bildu ditu. Izan ere,  badirudi inork ez dituela hondakinak erre nahi, baina hiri hondakinak erretzen bost urte daramatzate Bizkaian, Gipuzkoan 2013an hasi nahi dute, eta Nafarroan beste errauste planta bat iragarri dute. Inork ez ditu hondakinak erraustu nahi… Edo akaso bai? Nork erre nahi ditu hondakinak? Nork irabazten du hondakinak erraustuz? Zer irabazten du?

    Hernanin aurkezpena: “Zeinek erre nahi ditu hondakinak?”
    Hizlari: Mikel Peruarena, kazetaria.
    Biteri Kultur Etxean.
    Urriaren 21ean, osteguna, 19:30an


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Zaborren lagunen jardunaldiak Nafarroan urriaren 15, 16 eta 17an, errausketa gabeko alternatiba bila

    2010-10-08  //  Atez atekoa, Errausketa, Gaikako bilketa  //  Iruzkinik ez

    Nafarroako UPNko Gobernua jo eta su dabil PIGRN saltzen, tartean intzineradora berri bat eraikitzea proposatuz. “Los propagandistas de la incineraciónen Gipuzkoa ahora promueven la incineradora de Nafarroa” albistean ikus daitekenez, Bizkaian eta Gipuzkoan errausketa sustatzen duten politikari, enpresario eta goi funtzionari berak dabiltza Nafarroan. Haien aurrez-aurre, bestelako alternatibak aztertzeko jardunaldiak antolatu dituzte “Los Amantes de las Basuras” taldekoek. Besteren artean, Imanol Azpiroz konbidatu dute. (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    San Marko mankomunitatean estatu kolpea mamitu dute errrausketaren aldeko partiduek

    2010-10-06  //  Errausketa, Gipuzkoa, Zabortegia  //  Iruzkinik ez

    Iragarrita zegoenez, uztailean Ricardo Ortega (Ezker Batua, Lasarte) presidentetzatik kendu ondoren, urriaren 5ean Imanol Azpiroz (Ezker Abertzalea, Usurbil) kanporatu dute. Horien ordez  Juan Carlos Merino (PSE, Errenteria) eta Zorione Etxezarraga (EAJ, Astigarraga) izango dira buruzagiak. Informazio zehatzak (kronikak, bideoak, eta abar ezagutzeko… (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Imanol Azpirozen despedida San Marko mankomunitateko buruzagitzatik

    2010-10-05  //  Zabortegia  //  Iruzkinik ez

    Lehenik Ricardo Ortega zuten San Marko mankomunitateko lehendakaritzatik, Lasarte-Oriako udalean alkateak ordezkaritza kenduta. Orain  San Markon EAJ-PNV, Hamaikabat! eta PSEk estatu kolpea eman dute (Diario Vascoren laguntzarekin), Ortegaren lekuan jarritako Imanol Azpirozi presidente kargua kenduta. Despedidakoan, aurreko egunetan,  salaketa mamitsuak egin ditu Azpirozek. (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iraileko beste albiste, deklarazio eta iritziak

    2010-09-30  //  Atez atekoa, Errausketa, Gaikako bilketa  //  Iruzkinik ez

    - San Markon PSE, H1! eta PNVk antolatutako estatu kolpearen berriak: “PSE, PNV y H1! relevarán este mes a ANV de la presidencia de San Marcos” (Diario Vasco), “La Mancomunidad de San Marcos elegirá nuevo presidente en un plazo de dos semanas“(Noticias de Gipuzkoa). Gipuzkoako Diputazioak ere presio egin du: “La Diputación denuncia que en San Marcos «el oscurantismo es total»” (DV). (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    “Zeinek erre nahi ditu hondakinak” (2): Itu bat bidean, Xabier Garmendia

    2010-09-30  //  Errausketa, Gizarte eragileak, Iritziak / Adierazpenak  //  Iruzkinik ez

    Mikel Peruarenak dagoenekoz sarean ipini du “Zeinek erre nahi ditu hondakinak” artikuluaren bigarren atala, titulutzat daramana: “Itu bat bidean: Xabier Garmendia“. Gaztelaniazko itzulpena hemen dago: “Un hito en el camino: Xabier Garmendia“ (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Atez atekoa, koste gutxien duen sistema. Datuekin argudiatu du Xabier Olano Usurbilgo udaleko kontuhartzaileak

    2010-09-24  //  Atez atekoa, Gaikako bilketa, Iritziak / Adierazpenak, Politikariak  //  Iruzkinik ez

    Usurbilgo Noaua! herri aldizkariak plazaratutako elkarrizketan oso gauza inportanteak esan ditu bertako udaleko kontuhartzaile den Xabier Olanok. Hemen behean osorik bildu dugu originalean (PDF) “Atez atekoa, koste gutxien duen sistema. Datuekin argudiatu du Xabier Olanok, udaletxeko kontuhartzaileak” titulua daraman artikulua. Noaua!ko originalean ikusgai dago Olanok prestatutako grafikoa, artikuluan esandakoak datutan zehazten dituena. (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Artikulu inportantea blog bihurtuta: “Zeinek erre nahi ditu hondakinak?”

    2010-09-22  //  Errausketa, Iritziak / Adierazpenak  //  Iruzkinik ez

    Mikel Peruarena kazetariak “Zeinek erre nahi ditu hondakinak?” blogean astero kapitulu berri bat gehituz osatuko du ondoko artikulu oso inportante bat, Hego Euskal Herrian hondakinak errausteko dauden planen atzean gordetzen denaz. Lehen atala ipini du aste honetan, guk hemen bildu duguna. (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Abuztuko albiste, iritzi eta deklarazioak

    2010-08-16  //  Atez atekoa, Gaikako bilketa  //  Iruzkinik ez

    Abuztuan munduak lo hartzen duela dirudien arren, ematen du notiziarik. Hemen bildu ditugu aurtengoak. (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Uztailean prentsan azaldutako iritzi artikuluak errausketaz eta Atez Ateko Bilketaz

    2010-07-30  //  Atez atekoa, Errausketa, Gaikako bilketa, Iritziak / Adierazpenak  //  Iruzkinik ez

    «La incineración es indispensable en el tratamiento de los residuos»Juan Mari Beldarrain (Eguzki): “El PSOE y la «alternativa» del quinto contenedor” (Gara). Extracto: “Aunque el mensaje en sí no es novedoso, los términos y el contexto en el que está planteado ponen de manifiesto hasta qué punto las iniciativas de recogida de orgánicos puerta a puerta desarrolladas en Usurbil, Hernani y Oiartzun han supuesto un vuelco en un juego en el que los tahúres no se resignan a cambiar su baraja de cartas marcadas. Merece la pena analizarlo…”. (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Greenpeacek Errausketaren ikerketa ekonomikoa aurkeztu du Donostian

    2010-07-26  //  Dokumentuak, Errausketa  //  Iruzkinik ez

    Greenpeace erakundeak Donostian Zubietako errauste plantaren kontrako ekintza egin berri du, ikusi Garan “Instalan una incineradora simbólica ante la Diputación para alertar de los daños que causaría la planta de Zubieta“, Greenpeaceren blogean “Activistas de Greenpeace dicen ¡No! a la incineración“, Diario Vascon “Greenpeace pide que se paralice la incineradora que se ubicará en Zubieta“. Baina horrekin batera dokumentu garrantzia handikoa aurkeztu du Greenpeace, errausketa eta hondakinak kudeatzeko beste alternatibak konparatu ditu ekonomia aldetik.  Ikusi Berrian “Greenpeacek dio errausketak udalak zorpetu eta ingurumena kutsatzen duela“, Diario Vascok “La organización ecologista afirmó en Donostia que este tipo de plantas «destruyen empleo y contaminan»” eta Greenpeacek bere gunean “Greenpeace demuestra que las alternativas a la incineración generarían hasta 39 veces más empleos“. Greenpeaceren ikerketa PDF formatoan irakur daiteke: “La incineración de residuos en cifras. Análisis socio-económico de la incineración de residuos en España“; ezagutu beharreko agiria.


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    “Intzineradoraren aita” mintzatu da: Xabier Garmendiak dio hondakinak erraustea dela onena

    2010-07-26  //  Errausketa, Iritziak / Adierazpenak, Politikariak  //  Iruzkinik ez

    Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroetan hitzaldia eman du Xabier Garmendia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak. Diario Vascok egin dio elkarrizketa mamitsua («La incineradora es lo más eficiente para la sostenibilidad». Defiende el tratamiento de residuos urbanos como fuente energética sostenible)… ahazturik aipatzea Garmendiaren curriculum osoa: Euskadiko Ezkerran hazitako politiko hau aspaldi batean Eusko Jaurlaritzan Ingurumeneko sailburua izan zela, gero kautxuzko kubiertan porlan-fabriketan kixkaltzeko enpresa sortu zuela, ondoren PIGRUG famatua berak idatzi zuela Gipuzkoarako hasieran bi errauskailu eta ondoren bat proposatuz… Alegia, elkarrizketatua dela Zubietako Errauste Plantaren aita. (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    San Markon “estatu kolpea” eman dutenek beren bertsioa eskaini dute

    2010-07-17  //  Atez atekoa, Gaikako bilketa, Zabortegia  //  Iruzkinik ez

    Usurbil, Hernani eta Oiartzungo PSE, PNV eta H1! alderdietako zinegotziek kritikatu dute Atez Ateko Bilketa eta San Markon emandako kolpea justifikatu dute:  “«La recogida puerta a puerta es una ruina y un desastre total». Concejales de Usurbil, Hernani y Oiartzun critican el sistema“. Hemen agertzen dira AABren kontrako perla mordoxka. Bestalde, Ormazabal diputatuak ere eman du gertakizunen bere bertsioa: “Ormazabal dice que el objetivo de la nueva mayoría de San Marcos no es frenar el ‘puerta a puerta‘” (Noticias de Gipuzkoa) y “Ormazabalek ukatu egin du atez atekoa trabatu nahi dutela” (Berria).


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    San Markoko zuzendaritzaren erantzuna kolpeari: Atez Atekoak segiko du

    2010-07-17  //  Atez atekoa, Gaikako bilketa, Zabortegia  //  Iruzkinik ez

    Imanol Azpiroz San Markoko une honetako presidenteak, Marian Beitialarranbeitia Hernaniko alkateak eta Duñike Arrizabalaga Donostiako EBko zinegotziak prentsaurrekoz erantzun zieten San Markon boterea hartu duten EAJ, H1! eta PSEk egunotan esandakoei: “Atez atekoa geldiezina dela erantzun die San Markok PSE, H1 eta EAJri. Imanol Azpiroz San Markoko lehendakariak diputazioari leporatu dio «Gipuzkoa errausketaren aldeko ‘lobby’-ari» saltzea” (Berria), “Sanmarkoko aldaketek ez dute atez atekoan eraginik izango” (Gara) eta “La alcaldesa de Hernani afirma que el puerta a puerta se seguirá extendiendo. Beitialarrangoitia señala que los cambios en San Marcos no afectarán a una competencia municipal”. Bestalde, atzo ezagutu zen Gipuzkoako EA ere errausketaren aurka eta Atez Ateko Bilketaren alde dagoela: “El coordinador de EA en Gipuzkoa, Iñaki Agirrezabalaga, criticó la «maniobra» de PSE y PNV para modificar las mayorías en San Marcos, «utilizando los votos tránsfugas de H1!». Mostró su apoyo al puerta a puerta.”.


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    “Estatu kolpea” San Markon: EAJ, Hamaikabat eta PSEk hartuko dute bere kontrola

    2010-07-14  //  Errausketa, Iritziak / Adierazpenak, Politikariak  //  Iruzkinik ez

    Intzineratzaileen propagandista den Diario Vascok titularrean argi azaldu du operazioa: “PSE y PNV recuperarán el control de San Marcos y frenarán el puerta a puerta“. Falta zaio erastea: “… para intentar dar el empujón definitivo a la Incineradora”. Diario de Noticias deskriptiboagoa da: “Una moción en Urnieta permitirá que PNV, PSE-EE y Hamaikabat controlen San Marcos“. Inork gutxik espero baitzuen kolpea Urnietako udaletik gauzatzea. Berrian “Alternatiba, EB eta ezker abertzaleari gehiengoa kenduko diete San Markon” titulatu dute, eta albistean Imanol Azpirozen lehen interpretazio bat sartu ere bai. Laburren Garak tratatu du gaia: “Acuerdan modificar la representación de Urnieta en San Marcos“. Sin falta irakurri Diario Vascok Intzineradoraren propaganda egiteko jarrita daukan Fernando Segurak hiru egun lehenago egin zuen analisia: “Esto pasa por cambiar cromos“. Pasarte bat: “La Mancomunidad con más peso está dirigida por grupos políticos que actúan como abanderados del antisistema”.


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Hernaniko bataila: zabor-gerrako albisteak

    2010-07-13  //  Atez atekoa, Gaikako bilketa  //  Iruzkinik ez

    Usurbildarren kontra Gipuzkoako partidu nagusiek eta Diario Vascok egindako erasoa txiki geratuko da Hernaniko herritarrei gainera datorkien bonbardeoaren ondoan. Zabor-kolpe deigarrienak bilduko ditugu hemen. (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Nafarroako Bortziriak eta Mendialdeko mankomunitateak Atez Ateko Bilketaren alde

    2010-07-13  //  Atez atekoa, Errausketa, Gaikako bilketa  //  Iruzkinik ez

    “Los presidentes de dos Mancomunidades plantean la recogida puerta a puerta. Irisarri y Zabalo creen que es la única alternativa a que se cree una incineradora en Navarra” titulatu du Diario Vascok. Mendialdeko mankomunitatearen (Arano, Areso, Goizueta, Larraun, Leitza eta Lekunberri) presidente Xabier Zabalok eta Bortzirietakoaren (Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka) presidente Patxi Irisarrik uste dute orain dela Nafarroako hondakin plan nagusia aldatu eta intzinerazioari bidea ixteko unea.


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Ostiralean erabakiko du Gipuzkoako Partzuergoak Zubietako intzineradora eraiki nahi dutenen lehiaketarako baldintza plegua

    2010-07-13  //  Errausketa  //  Iruzkinik ez

    Diario Vascok eman du albistea: “Licitación de la construcción de la incineradora“. Alegia, ostiralean erabakiko duela Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak intzineradora eraiki nahi duten enpresa taldeek lehiaketan bete beharko duten baldintza plegua. Jokoan 400 milioi euro daude. “Sei enpresa talde Intzineradora eraiki nahian, tartean Mondragon kooperatiba taldea” albistean kontatu genuen zein zeuden interesatuta, baina DVk gogorarazi du zerrenda: “Las empresas interesadas en participar en el concurso se han organizado en seis alianzas. Grupo 1: FCC, Veolia, Von Roll, Serbitzu. Grupo 2: Urbaser, Moyua. Grupo 3: MCC, Cenim, Sener, Amenabar. Grupo 4: Tiru, Képpel Seghers. Grupo 5: Cespa, Novergy. Grupo 6: Vinci, Befesa, Galdeano).”. Ikusi enpresak zehaztasun handiagoz DVren ondorengo albiste honetan: “Las mejores empresas, atraídas por el contrato
    Seis alianzas, con presencia de los gigantes del sector, han mostrado su interés en concursar
    “.


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Antzuolako udalak onartu du Atez Ateko Bilketa martxan jartzea

    2010-07-09  //  Atez atekoa, Gaikako bilketa  //  Iruzkinik ez

    Goiena.net hedabideak eman du albistea: “Osoko bilkurak onartu du atez atekoa Antzuolan hastea“. Antzuolako Udalak uste du urte bukaerarako edo datorren urte hasierarako zaborrak atez ate batzen has daitezkeela. Antzuolako osoko bilkurak ontzat eman zuen Mankomunitatearen proposamena, aldeko zazpi botorekin: udal gobernu taldearen bostak eta Aralar-Zutik-Ezker Batua koalizioaren biak. EAJko hiru zinegotzitik bi joan ziren, eta abstenitu egin ziren; PSE-EEko zinegotzi bakarra ez zen joan. Egun batzuk lehenago Debagoieneko mankomunitateak AABk faseka eskualde osoan jartzea erabakia zuen.


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Honelakoa da Zero Zabor udal ordenantza bat: Argentinatik hartutako eredua

    2010-07-08  //  Aurkezpenak, Dokumentuak  //  Iruzkinik ez

    Usurbilgo lagunek bidalita eskuratu dugu Argentinan Zero Zabor taldeek darabiltzaten dokumentuetako bat, honakoan udal ordenantza bat: Modelo de ordenanza Basura Cero.
    (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Erne! PSEk Ricardo Ortega kendu nahi du San Markoren zuzendaritzatik

    2010-07-07  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

    San Marko Mankomunitatean zuzendaritza aldatzeko lehen maniobra ote? Gaur Diario Vascok “Ricardo Ortega dejará de ser presidente de San Marcos” eta Noticias de Gipuzkoak “El PSE retirará a EB de la presidencia de la Mancomunidad de San Marcos” eman dute albistea. Biharamonean, Berrian Petxarromanek Lasarte-Oriako udalaren gorabeheren barruan esplikatu du: “‘Zaborren gerrak’ jota“. Ricardo Ortegak prentsaurrekoan eman argibideak Errenteria Gorria blogean daude: “Ante el previsible cese de Ricardo Ortega“.
    Ikusi notiziari (batik bat azken parrafoan) zer nolako tonua eman dioten Intzineradoraren Propagandarako Periodikoek: (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Debagoiena osoan atez ateko bilketa jartzea erabaki du mankomunitateak

    2010-07-06  //  Atez atekoa, Gaikako bilketa  //  Iruzkinik ez

    Debagoieneko zortzi herrietan atez ateko hondakinen bilketa ezartzea erabaki du mankomunitateak, aho batez. Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati batzen ditu Gipuzkoako mankomunitate horrek -62.000 biztanle-, eta hondakinen bilketa sistema epeka bi urtetan ezartzea adostu dute. Mankomunitatearen erabakiaren ostean, udalek onartu beharko dute atez atekoa jartzea; mankomunitateak berak hala proposatuta. Antzuola izango da eskualdean sistema ezarriko duen lehen herria. Albistea Berrian Mikel Peruarenak eman du: “Debagoiena osoan atez ateko bilketa jartzea erabaki du mankomunitateak“. Geroago Goiena.net-ek: “Mankomunitatea  atez ateko sistema ezartzearen alde [alderdien iritziak barruan]“.


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Errauste plantaren aurkako ekintza ikusgarri batekin amaitu dira Usurbilgo Santixabelak

    2010-07-05  //  Errausketa, Gipuzkoa  //  Iruzkinik ez

    Usurbil Erraustegiaren Kontra blogak jakinarazi duenez,  uztailaren 4an maskota eskegi eta errauste plantaren aurkako ekintza ikusgarri batekin amaitu dira Usurbilgo Santixabelak, Euskaltubeko bideo honetan ikus daitekeenez.
    (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Tafallako udalak aho batez gaitzetsi du bere lurretan Nafarroako errauste planta eraikitzea

    2010-07-01  //  Errausketa, Nafarroa  //  Iruzkinik ez

    Nafarroak berrikitan hondakinen plan estrategikoa onartu eta Tafallan intzineradora eraikitzea erabaki ondoren, Tafallako udalean partidu guztietako zinegotzi guztiek aho batez esan diote ezetz asmo horri. Ikusi Garan “El Ayuntamiento de Tafalla rechaza por unanimidad la incineradora“, Diario de Navarran “Tafalla rechaza ubicar la incineradora en la localidad” eta Diario de Noticiasen “El Ayuntamiento de Tafalla rechaza por unanimidad la incineradora“.


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Ekainak eman dituen beste albiste batzuk…

    2010-06-30  //  Atez atekoa, Errausketa, Gaikako bilketa  //  Iruzkinik ez

    … bildu ditugu hemen, denak jarraian. Hasteko, San Marko Gipuzkoako Partzuergo edo kontsortzioaren estatutoak aldatzearen kontra azaldu zen, Berriak jakinarazi zuenez. Tolosaldeko bost herrik jakinarazi zuten Atez Ateko Bilketarekin hasi nahi dutela: ikusi Berrian “Atez atekoa jartzeko asmoa dute Tolosaldeko bost herritako udalek“, Garan “Cinco localidades de Tolosaldea se suman a instalar el sistema de recogida puerta a puerta” eta Noticiasen “Cinco pueblos de Tolosaldea se desmarcan y apuestan por el sistema “puerta a puerta”“.
    (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    5. edukiontziaren (organikoaren bereizketa borondatezkoaren) ofentsibak aurrera darrai Gipuzkoan

    2010-06-30  //  Bost kontenedore, Gaikako bilketa  //  Iruzkinik ez

    Diario Vascok iragarri zuen apirilean: “El contenedor de residuos orgánicos se extenderá este año a toda Gipuzkoa“. Geroztik astero dauzkagu (Atez Ateko Bilketaren alternatiba gisa) intzineradoraren aldeko indarrek daramaten operazio honen albiste berriak. Maiatzean jakin zen Amarako familien %21ek erabiltzen dutela kontainer marroia (nahiz eta ez dakigun familiako zenbat uzten duten, alegia): “El plazo para apuntarse al contenedor marrón, que usan el 21% de las familias del barrio, no va a cerrarse (Diario Vasco). Ekaina bukatzerako Urola-Kosta osoan jartzekoak ziren 5. edukiontzi marroia: “El quinto contenedor, en toda Urola Kosta“(DV). (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Atez Atekoak 10 bete ditu Katalunian, ekainaren 3an jardunaldi teknikoa eginez

    2010-06-29  //  Atez atekoa, Gaikako bilketa  //  Iruzkinik ez

    Associació de Municipis Catalans per à la Recollida Porta a Porta elkarteak Katalunian Atez Ateko Bilketa martxan jartzearen 10. urteurrena ospatu berri du ekainaren 3an, jardunaldi tekniko aberats batekin. Jardunaldien egitaraua bezala hitzaldien Power Pointak sarean daude ikusgai.


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Gipuzkoako Hondakin Partzuergoa, pitzatzen hasita… porroterako bidean?

    2010-06-28  //  Zabortegia  //  Iruzkinik ez

    EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salak, ekainaren 17an kaleratutako epai baten bidez, kautelaz bertan behera utzi du Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko batzarrak Txingudiko Mankomunitatea partzuergoan sartu ahal izateko estatutuak aldatzeko hartutako erabakia. Auto horren ondorioz, beraz, Txingudi oraingoz ezingo da izan partzuergoko kide, eta partzuergoak ezingo du jardun Txingudiren inolako esparrutan. Albisteak ondorio garrantzizkoak ekarriko dituela dirudi, egunkariek eman dituzten xehetasunetan irakurriz gero. Berriak “Partzuergoaren egitura «pitzatzen» hasi dela uste du San Markok” dio, Garak “Txingudiko Mankomunitatea ez da Hondakinen Partzuergoan sartuko” eta Diario Vascok “San Marcos afirma que el TSJPV deja en suspenso la entrada de Txingudi al Consorcio“.


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Donostiak San Markori 8 milioi zor, errauste plantarekin 18 irabazteko esperantza

    2010-06-28  //  Errausketa  //  Iruzkinik ez

    Donostiako Udalak 8 milioi euro zor dizkio San Markoko Mankomunitateari; eta Astigarragako Udalak 185.000 euro zor dizkie, Berriak plazaratu duenez. Bi udalei zor zuten diru kopuruen berri eman, eta azalpenak eskatu zizkien, maiatzean, San Markoko Mankomunitateak. Berriak dio “Donostia eta Astigarragako udalek 8 milioi eurotik gora zor dizkiote San Markori”. Ezker Batuak honela interpretatu du Diario de Noticiasen: “EB cree que Donostia no paga a la Mancomunidad de San Marcos para “asfixiarla económicamente“. Hau lotuta dago ekain hasieran Diario de Noticiasek publikatutako beste albiste honekin: “Donostia recibirá 18,4 millones del Consorcio por la obra de la incineradora“. Orain hasi gara ulertzen Denis Itxaso kontzejalaren azken aldiko deklarazioak…


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Orioko hondakin gudua: alkatea 5. edukiontziaren alde, opozisioa Atez Ateko Bilketaren

    2010-06-27  //  Atez atekoa, Bost kontenedore, Gaikako bilketa  //  Iruzkinik ez

    “Orio Atez Atekora hurbiltzen ari dela dirudi” idatzi genuen Zubieta-SOSen. Egunotan Diario Vascon Orioko alkate Jon Redondo mintzatu da bostgarren kontenedorearen alde, Atez Ateko Bilketaren kontra… eta hurrengo hauteskundeetan botoa biltzeaz elkarrizketa batean: “El sistema de recogida puerta a puerta es un retraso“. Berrian “Jon Redondo, Orioko alkate jauna!” gutunaz erantzun dio Leire Zinkunegi Turismo eta Ingurumen Batzordeko buruak. Bataila gogorra edukiko dute Oriotarrek.


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Jordi Colomerren hitzaldia: Atez ateko sistema hondakinak kudeatzeko erarik merkeena da

    2010-06-22  //  Atez atekoa, Gaikako bilketa  //  Iruzkinik ez

    Jordi Colomer Sanmarko Mankomunitatearen aholkularia Gipuzkoako Merkataritza Ganberan izan zen ekainaren 18an atez ateko hondakin bilketak dituen abantaila ekonomikoen berri ematen. Bilketa eta kudeaketa gastuak eta joera ekonomikoa kontuan hartu zituen, baita sortzen diren lanpostuak eta sailkapena ondo egiteko har daitezkeen neurri fiskalak ere. Horrez gain, errausketari buruz aritu zen. Albistea Garak “Atez ateko sistema hondakinak kudeatzeko erarik merkeena da” eta Berriak “Atez atekoak errefusa gutxitzen eta gaikako bilketa handitzen du, Jordi Colomer teknikariaren hitzetan; emaitza horiekin udalek diru sarrera gehiago eta gastu gutxiago dituztela esan du. Zabor gehiago sortzen duenari, garestiago” eman dute. San Marko Mankomunitateak diaporaman ipini ditu hitzaldiko irudiak (“Ventajas económicas de la Recogida Selectiva Puerta a Puerta“) eta hitzaldiaren mamia: Jordi Colomer: “Hondakin-tasaren hazkunde esponentziala eteteko, premiazkoa da Gipuzkoa osoan atez atekoa ezartzea” euskaraz eta gaztelaniaz Jordi Colomer: “Para frenar esta subida exponencial en la tasa de residuos es urgente aplicar el puerta a puerta en toda Gipuzkoa“. Bi dokumentuak hemen ere ipini ditugu. (gehiago…)


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Jende ugari Donostian “Osasunaren alde (Moratoria) No a la incineración” manifestaldian

    2010-06-21  //  Errausketa, Gipuzkoa, Zubieta  //  Iruzkinik ez

    Jende asko bildu zen atzo, ekainaren 20an, Donostiako Boulevardean Zubietako errauste planta proiektuaren aurkako protestan. Bertan ziren askoren usten, aurreko manifestaldian baino askoz gehiago; Diario Vascoren zifretan 3.000. Garak albisteari ipini dio titulutzat “Exigen una moratoria de seis años para construir la incineradora de Zubieta” eta Diario Vascok “3.000 personas piden una moratoria para la incineradora. Una marcha recorrió ayer las calles céntricas de Donostia para solicitar que el proyecto se retrase seis años“. Noticias de Gipuzkoak eman dio lerrorik urrien: “Una manifestación recorre el centro de Donostia pidiendo una moratoria para la incineradora“.  Zubietatar talde batek “ZUBIETA SOS” zioen pankarta zabaldu zuen… eta estimatu diegu keinua.


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Gipuzkoako ordezkaritza Italian ibili da hango Atez Ateko Bilketa ezagutzen: kroniken bilduma

    2010-06-20  //  Atez atekoa, Gaikako bilketa  //  Iruzkinik ez

    Gipuzkoatik ordezkaritza zabala joan da Italiako iparraldera bost eguneko bisita egitera, han Atez Ateko Bilketa sistemak nola funtzionatzen duen ezagutzera. San Marko mankomunitateko ordezkariak, Donostia, Errenteria, Hernani, Oiartzun, Pasaia, Urnieta, Usurbil eta beste herri batzuetako zinegotziak, AAB martxan dagoen herrietako Jarraipen Batzordeetako kideak eta herri komunikabide batzuk joan dira. Hernaniko Kronikak egingo dio jarraipena bidaiari, hona lehen artikulua: “Italian, Gipuzkoako ordezkaritza. Albairateko konpostaje planta, 30 tonelada organiko, egunean“; ekainaren 19an 8 orriko gehigarria eskaini dio titulu hauekin: “Italia iparraldera `espedizioa´: Atez ateko historikoak ezagutzera“, “Dogliani eta Chieri, bi herri, borroka bat“, “Roberto Cavallo: Atez Atekoa martxan jartzeko oztopo haundienak interes politiko eta ekonomikoak dira, ez herritarrak»“, “E.r.i.c.a. Kooperatiba. Herritarren inplikazioa oso inportantea da`” eta “San Damiano d’Asti. 3 hilabetetan organikoa konpost bihurtzen duen planta“. Garak bi artikulu eman dizkio gaiari: “Atez ateko sistema garatzeko asmoz, Italian ibili dira Gipuzkoako udal ordezkariak” eta “Italian atez atekoa 18 milioik egiten badute, Gipuzkoa osoan aise ezar daitekeela argi dago“. Usurbilgo Noaua astekariak hiru erreportaje (PDF): “Italiarrak aitzindari Atez Ateko bilketan“, “Italiatik ekarritako hainbat ondorio” eta “Gaikako bilketa Italian, legez derrigorrezkoa da“. Lasarteko Txintxarrik (PDF): “Atez Ateko jaioterrira bisita“. Diario Vascok Usurbilgo orrian “Herriko ordezkaritza bat Italian izan da bertako atez ateko sistema ezagutzen“. Hernanin Zero Zabor blog sozialean kide batek egin du bisitaren kontakizuna: “Italian hondakinez ikasten“. Berria egunkariak igandeko gehigarrian 5 orri eskaini dizkio baina ze daude Interneten ikusgai.


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Ekainaren 20an manifestazioa Donostian: “Atez Ate, Errausketarik ez”

    2010-06-09  //  Atez atekoa, Errausketa, Gaikako bilketa  //  Iruzkinik ez

    Ekainaren 20an, igandez, eguerdiko 12etan hasita manifestazioa egingo da Donostian Zubietan Errauste Planta eraikitzearen kontra eta Atez Ateko Bilketa zabaltzearen alde. Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak deialdia izendatu du “Osasunaren alde, Errausketarik ez!… y basta de juegos“. Usurbilgo Itunak atera duen afitxak dio “Osasunaren alde (Moratoria) Erraustegirik ez“. Albistea Berriak eman du “Zero Zabor xedea zabaltzeko aliantza sortzeko dei egin die Usurbilgo Itunak gipuzkoarrei” titulatu du, Garak ” «Erraustegi toxikoaren» kontrako manifestaldia Donostian, hilaren 20an” eta Diario Vascok “Manifestación el día 20 contra la incineradora“.


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Greenpeaceko ordezkari Julio Bareak Hernaniko Atez Atekoari sostengua adierazi dio

    2010-06-08  //  Atez atekoa, Gaikako bilketa  //  Iruzkinik ez

    Greenpeace erakundean Espainia mailan hondakin eta kutsaduren arduraduna den Julio Barea Hernanin izana da, bertan martxan den Atez Ateko Bilketa ezagutu eta herritarrei bezala udalari sostengua adierazteko. Hernaniko Kronikak eman du albistea (Julio Barea: «Hernani lehenengo bagoian jarri da zaborrak kudeatzen, Kataluniaren parean») eta Barearen deklarazioa ikus daiteke YouTuben ipinitako bideo honetan: “Greenpeace con el Puerta a Puerta de Hernani“. Aurretik Barea Usurbilen izana zen, duela pare Juantxo Lopez de Uralderekin batera.


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    ELA sindikatuaren eskuliburuxka Atez Ateko Bilketaz, erruaketaz eta Zero Zabor kontzeptuaz

    2010-06-05  //  Atez atekoa, Errausketa, Gaikako bilketa  //  Iruzkinik ez

    ELA sindikatuak eskuliburu txiki oso polita plazaratu du hondakinen kudeaketa burutsuaren inguruan. “Zabor bilketa Atez Ate”, “Erraustegirik ez!” eta “Zero Zabor” ideiak nabarmendu dituzte azalean. Folletoa Hernanin Zero Zabor gunean ikus daiteke.


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    20 / 26«Aurrekoa1019202122Hurrengoa»

    PUBLIZITATEA

  • Zero Zabor Twitterren

    Jarraitu @zero_zabor

    @zero_zabor(r)en Txioak

    Zero Zabor Facebooken

    Azken bidalketak

    • EAJk Bilduri esijitu dio azkar ixteko zabortegiak eta kaosa aurpegiratu
    • Oñatiko herritarrak gaur hasi dira Atez Atekorako materiala jasotzen
    • Eguzkik gogor kritikatu du Donostian 5. edukiontzia zabaltzeko adostasuna
    • Cavalloren ’100 kilo baino gutxiago’ filma: zaborra nola murriztu %20ra
    • ‘Peoples Design Lab’: gaizki edo ondo diseinatutako produktuen sariketa

    Iruzkin berriak

    • Jose Maria Tallon Aviles --> Txingudiko hondakin eredua: zaborra esportatu eta agian erraustu
    • ibai --> Patxi Amantegi: ‘Bilduk ez du Atez Atekoa ezarriko kostu politikoagatik’
    • Zumaiako plataformak leihoetatik zabor-zorroak kentzeko deia egin du | Zero Zabor --> Zumaian adostu dute bide-orria, bideragarritasuna aztertzen hasteko
    • Zaborrak eta herriak (2): sailkapena zehaztuz | Xehe --> Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina
    • beinat --> Gipuzkoa Zero Zabor: Atez Ateko bilketaren kontrako sinaduren inguruan

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Abuztua 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Urtarrila 2008
    • Abendua 2007
    • Azaroa 2007
    • Urria 2007
    • Iraila 2007
    • Uztaila 2007
    • Ekaina 2007
    • Maiatza 2007
    • Apirila 2007
    • Martxoa 2007
    • Otsaila 2007
    • Urtarrila 2007
    • Iraila 201
    • Uztaila 201

    Atalak

    • Aldundiak
    • Araztegiko lohiak
    • Arriskutsuak / Toxikoak
    • Atez atekoa
    • Atez Atekoaren alde
    • Atez Atekoaren kontra
    • Aurkezpenak
    • Auto-konpostaketa
    • Auzolaneko konpostaketa
    • Bankuak
    • Batzar Nagusiak
    • Berdiseinatu
    • Berrerabilpena
    • Bideoak
    • Bilketa pneumatikoa
    • Biometanizazioa
    • Birziklajea
    • Bizkaia
    • Bost edukiontzi txipdunak
    • Bost kontenedore
    • Dokumentalak
    • Dokumentuak
    • Ekitaldia
    • Ekonomia
    • Erakundeak
    • Errausketa
    • Errefusategia
    • Estatu espainiarrean
    • Europa
    • Europakoak
    • Gaikako bilketa
    • Galdera-erantzunak
    • Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
    • Gipuzkoa
    • Gizarte eragileak
    • Hedabideen jarrera
    • Iparraldea
    • Iritziak / Adierazpenak
    • Jolasa
    • Konpostaketa
    • Lau kontenedore
    • Loturak
    • Mankomunitateak
    • Metanizazioa
    • Nabarmendua
    • Nafarroa
    • Oinarrizkoa
    • Ondakinak zenbakitan
    • Orendain eredua
    • Organikoa animaliei
    • Osasuna
    • Partzuergoa
    • Plangintza
    • Politikariak
    • Porlan fabriketan
    • Prebentzioa
    • Sabotajea
    • Sailkatugabeak
    • Sindikatuak
    • TMB
    • Txingudi
    • Udalak
    • Zabalgarbi
    • Zabortegia
    • Zubieta

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA