Zero Zabor
    Hasiera »

    Legazpiko alkateak ‘Hitza’n azaldu ditu herriko egoera eta udalaren asmoak

    2013-05-07  //  Politikariak  //  Iruzkinik ez

    Legazpiko alkate Kepa Urzelaik Hitzari eskanitako elkarrizketan zehaztu du nola dagoen hondakinen gatazka bere herrian eta udalak herri galdeketaren ondoren hartutako erabakiak nola eramango dituen aurrera.Hitza

    (gehiago…)

    Orendaindik abiatu da Mundumob

    2013-05-06  //  Ekitaldia, Jolasa, Orendain eredua  //  Iruzkinik ez

    Gipuzkoa Zero Zaborrek antolatuta ekainaren 8an Donostian dantzaldi erraldoi batekin bukatuko den Mundumob ekitaldia maiatzaren 4an abiatu da Orendaindik. Zero Zabor ereduan sartu diren Gipuzkoako herri txikietan lehena izan da Orendain, eta hondakinen birziklatze tasan %90a lortzen ere lehenbizikoa. Mundumob ekitaldiak “Eman hartu nahi duzun mundua” darama lelo nagusitzat,

    Hitza “Abiatu da MunduMOB Orendainen”

    Berria “Salto bat iraunkortasunaren alde”

    Noticias de Gipuzkoa “Gipuzkoa Zero Zabor da comienzo en Orendain al proyecto ‘Mundumob‘”

    Gipuzkoa Zero Zabor “Mundumob, eman hartu nahi duzun mundua”

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Atez Atekoa gaur hasi da Lezon

    2013-05-06  //  Atez atekoa, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Lezo da gaurtik aurrera Gipuzkoan herriko hondakinak gaika Atez Ate bilduko dituen bideratzigarren udalerria. (gehiago…)

    Debagoieneko azken albisteak

    2013-05-06  //  Atez Atekoaren alde, Atez Atekoaren kontra, Gizarte eragileak, Politikariak  //  Iruzkinik ez

    Azken egunotan Debagoienatik zabaldutako zenbait albisteren bilduma. (gehiago…)

    Astelehenetik Ordizian Atez Atekoa ezartzeko bilkurak

    2013-05-05  //  Atez atekoa, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Ordiziako udalak astelehean, maiatzak 6, ekingo die herrian hondakinen Atez Ateko bilketa ezartzearen xehetasunak eztabaidatzeko bilerei. Sistema berria udan jarriko dute abian. (gehiago…)

    Astelehenean hasiko da Atez Atekoa Lezon

    2013-05-04  //  Atez atekoa, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Arazo teknikoengatik udalak astebetez atzeratu ondoren hasierako eguna, Lezoko herriak astelehenean ekingo dio hondakinak atez ate biltzeari. (gehiago…)

    Zestoan ere mugimendua hasi da

    2013-05-03  //  Atez atekoa, Atez Atekoaren alde, Atez Atekoaren kontra, Politikariak, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Zestoan eztabaida interesgarria izan da Eusko Alderdi Jeltzaleko hautetsien eta agintea daukaten Bildukoen artean. Diario Vascok eman du jelkideen eskariaren berri: “Atez atekoari buruz herri galdeketa egitea eskatuko du PNV-k gaur udal batzarrean“. Bilduk,  Ixiar Sagarzazu alkatea buru duela, erantzun diona Hitzak bildu du “Zestoako Udalak ‘zero zabor helburu’ jardungo duela berretsi du Bilduk“.

    Hitzan Nerea Urangak sinatzen duen kronikak azaldu du mamia: “Zestoako Udalak hondakinen %70etik gorako bilketa selektibo tasa bermatzeko konpromisoa hartuta daukala adierazi zuten Bildukoek, eta bide horretan, Udalak eragileekin batera Hondakinen Mahaia martxan duela. ‘%70eko helburu hori lortzen dela bermatzeko bitartekoa izango da mahaia, eta Udal honek, erabateko autonomia, garrantzia eta zilegitasuna ematen dio mahai horri, bertan erabakitakoak aintzat hartuko dituelarik’, zioen Bilduren izenean Leire Etxeberria alkateak. Galdeketa egiteko prest daudela azaldu zuten Bildukoek, baina hondakinen %70eko bilketa selektibo tasa bermatzen duten bilketen eta erraustegirik beharko ez duten ereduen artean”.

    Eztabaida Tolosaldeko Ibarran

    2013-05-03  //  Atez Atekoaren alde, Atez Atekoaren kontra, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Tolosalde Txukun taldeak Atez Atekoaren kontra antolatutako hitzaldi baten haritik, zenbait erreakzio. (gehiago…)

    PSE hondakinetaz herri galdeketak egitearen kontra dago

    2013-05-02  //  Politikariak  //  Iruzkinik ez

    Gara egunkariak “El PSE no es partidario de celebrar consultas populares” kronikan azalduaren arabera, Gipuzkoako sozialisten buruzagitzako kidea den Susana Corcuerak argi utzi nahi izan du bere alderdiak ez dituela bultzatuko mota honetako herri galdeketak, hondakinen kudeaketa herri bakoitzan alderdien artean erabakitzearen alde daudela.

    Legazpin Atez Atekoa eta 5. edukiontzia batera sei hilabetez

    2013-05-01  //  Atez atekoa, Bost kontenedore  //  Iruzkinik ez

    Legazpiko udalak prentsari esan dionez, sei hilabetez herrian bi sistemen eraginkortasuna frogatuko dute, herritar bakoitzak aukeratuko dutelarik organikoa atez ate biltzen zaion ala 5. edukiontzi kolektiboan utzi nahiago dituen. Gaikako bilketa derrigorrezkoa izango da eta helburua %70a gainditzea da. Xehetasun gehiago, ondoko egunetan. (gehiago…)

    EAJk bosgarren edukiontzi txipduna Gipuzkoa osora hedatzea proposatu du

    2013-04-30  //  Bost kontenedore, Politikariak  //  Iruzkinik ez

    Eusko Alderdi Jeltzaleak uste du hondakin organikoentzako bosgarren edukiontzi txipduna zabaldu litekeela Gipuzkoa osora eta soluzio ona litzatekeela. Zumaian horretaz hizketan ari direla dio. Argitze aldera, esan behar da Zumaian hondakinen mahaian Zero Zabor taldeak aztertzeko proposatu duena dela frakzio guztiak biltzen dituzten edukiontzi guztiak itzatea txipdunak, gaikako bilketa orokortua bermatzeko. (gehiago…)

    Oñatin gaika biltzeko zintzilikarioak ipintzen hasi da udala

    2013-04-30  //  Atez atekoa, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Goienak argitaratu duenez (“Hondakinak gaika batzeko lehen zintzilikarioak ipini dituzte“), udalak ekin dio Atez Atekoa abiarazteko materialak kokatzeko lanari. Bitartean, Oñatiko Zero Zabor taldea herritarrek sortzen duten hondakin kopurua murrizteko ikastaroak prestatzen ari da, Goienak “Zaborra murrizteko mezua dakar Oñati Zero Zabor taldeak” albistean kontatu duenez. EAJk berriro eskatu du 5. edukiontzia zabaltzeko, Diario Vascok (“El PNV pide a Bildu que ‘abandone esta absurda guerra de basuras’“) zabaldu duenez.

    Bestalde, Goienak jakinarazi duenez “Zubibarri eta Bidebarrietako auzo-konpost guneak inauguratu dituzte Oñatin“. Biokin dagoenekoz 6 dira oñatiarrek auzolanean konpost egiteko dauzkaten guneak, eta ondoko asteetan irekiko dituzte bi gehiago. Denetara 224 familiak elkarlanean konpostatzen dituzte etxeko hondakin organikoak Oñatin.

    Partzuergoak ekin dio errauskailuaren kontratuetako bi eteteari

    2013-04-29  //  Ekonomia, Errausketa, Zubieta  //  Iruzkinik ez

    Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak (GHK) hasi ditu Zubietan errauste planta eraikitzeko kontratua daukaten bi enpresarekiko konpromisoak eteteko lanak. (gehiago…)

    Donostiako udalak bat egin du pixoihal berrerabiltzaileen aldeko kanpainarekin

    2013-04-29  //  Prebentzioa, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Hitzak jakinarazi duenez, Pixoihal Berreralbigarrien Nazioarteko Astearekin bat egin du Donostiako dalak. Ume txikiek eta jende edadetu askok gero eta modu masiboagoan erabiltzen dituzten pixoihal sintetikoak dira etxeetan sortzen den errefus birziklaezinaren zati handi bat. Munduan zabaltzen ari da pixoihal berrerabilgarrien aldeko joera, ARGIAk “Pixoihalek gorderik daramaten benetako zikinkeria” erreportajean azaldu zuenez.

    Rossano Ercolini ‘Rifiuti Zero’ren bihotzak jaso du Nobel berdea

    2013-04-29  //  Atez atekoa, Europa, Prebentzioa  //  Iruzkinik ez

    Italian hondakinen errausketaren kontrako eta Zero Zabor ereduaren aldeko militante ezagunena den Rossano Ercolinik jaso du Goldman Environment Prize sarietako bat, “Nobel berdea” ere deitua. Aurtengo edizioan berarekin batera sariztatuak izan diren beste bost pertsonalitateek bezala, Ercolinik 150.000 euroko oparia jasotzeaz gain 10 eguneko egonaldian hitzaldiak eskaini ditu San Franciscon eta AEBetako beste zenbait hiritan, bukaeran Barack Obama presidenteak errezibitua izan delarik. (gehiago…)

    Debagoieneko azken albisteak

    2013-04-27  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

    Debagoienan egunotan sortutako albisteak. (gehiago…)

    Txingudin 5. edukiontzia zabaldu dute

    2013-04-26  //  Bost kontenedore, Mankomunitateak  //  Iruzkinik ez

    Txingudi mankomunitateak hondakinen gaikako bilketa hautazkoa orokortzeko organikoarentzako bosgarren edukiontzia zabaldu du bailara osoan. (gehiago…)

    Pasaiko albiste sorta

    2013-04-26  //  Atez atekoa, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Pasaiko udalak Donibane auzoan aurten Atez Ateko bilketa ezartzeko erabakiaren inguruan egunotan sortutako zenbait albiste bildu ditugu. (gehiago…)

    Astelehetik Atez Atekoa martxan Lezon

    2013-04-26  //  Atez atekoa, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Astelehenetik, apirilak 29, Lezoko hiri hondakinak gaika Atez Ate bilduko ditu udalak. Asteazkenerako herriko familien %95ak jasoak zituen horretarako beharrezko tresnak (kuboak), Diario Vascok esan duenez (“El 95% de las familias de Lezo han recogido el material necesario para la puesta en marcha del PaP“). Lezoko Unibertsitateko (hala du deitura ofiziala) udalak jakinarazi du ostiralean, 26, San Marko mankomunitateak herriko kaleetatik kenduko dituela azken urteotan ikusi diren edukiontzi handiak. Larunbatean, 27, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara festa txiki bat egingo dute herrian Atez Atekoaren hasiera ospatzeko. Udalak espero du Lezon ere aste gutxiko epean %80ko birziklapen tasetara iristea.

    Zumaian adostasun bidean ‘Zero Zabor’ taldearen proposamenaren inguruan?

    2013-04-25  //  Bost edukiontzi txipdunak, Udalak  //  2 iruzkin

    Herriko Baleike hedabideak aurreratua zuen bidetik (ikus Zero Zabor blogeko Zumaiako hondakinez sakon ‘Baleike’n albistea, apirilaren 5ekoa) herri honetako hondakin sistemaren aldaketak eragin duen gatazka irtenbidetik hurbilago egon daiteke, apirilaren 25eko prentsaren esanetan. Nabarmentzekoak dira Atez Atekoaren kontrako eta Zubietan errauskailua eraikitzearen aldeko kanpainan paper berezia jokatzen ari diren Diario Vascok (“La propuesta de Zero Zabor acerca las posturas en la Mesa de residuos“) eta Noticias de Gipuzkoak (“Zumaia llega a un principio de acuerdo que no contempla el ‘puerta a puerta’“) erakutsitako titularrak eta kronikak. (gehiago…)

    Legazpiko gatazkaren albiste gehiago

    2013-04-25  //  Atez Atekoaren kontra, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Atez Atekoaren kontrako plataformak Legazpin egindako herri galdeketa pasata astebetera eztabaidak eta erreakzioek segitzen dute herri honetan. (gehiago…)

    Triziklo elektrikoa hondakinak jasotzeko Debagoienan

    2013-04-25  //  Atez atekoa, Mankomunitateak  //  Iruzkinik ez

    Bergaran aurkeztu du Debagoienako mankomunitateak hasieran kartoi eta paperen bilketa eta agian aurrerago Antzuolan hondakin guztiak gaika bilduko dituen triziklo elektrikoa, Goienak “Hondakinak batzeko triziklo elektrikoa aurkeztu du Mankomunitateak” albistean zabaldu duenez.

    Triziklo elektrikoa Bergarako kale batean.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Anoetako eztabaidan zer esan zen

    2013-04-25  //  Atez Atekoaren alde, Atez Atekoaren kontra  //  Iruzkinik ez

    Diario Vascok apirilaren 23an eman zuen Anoetan Atez Atekoaren kontrako Tolosaldea Txukunek antolatutako bileraren berri Multitudinaria reunión en contra del Puerta a Puerta en Anoeta” kronikan. Han esan eta bizitutakoen oso bestelako ikuspegia eskaini dute Tolosaldea Zero Zaborrekoek Naizen argitaratu duten “Tolosaldea Txukun” komenarioan eta Diario Vascon bertan plazaratutako “A Tolosaldea Txukun“en.

    GZZk ekin die ‘Mundumob’ berrirako aurre-entseguei

    2013-04-25  //  Atez Atekoaren alde, Ekitaldia, Gizarte eragileak, Osasuna, Prebentzioa  //  Iruzkinik ez

    Ibarran eta Bergaran burutu dituzte Gipuzkoa Zero Zabor antolatzen ari den Mundumob berria prestatzeko lehenbiziko entseguak.

    Elgetako udalak %70-80 birziklatzeko sistema propioa onartu du aho batez

    2013-04-25  //  Udalak  //  Iruzkinik ez

    Oxel Erostarberen (Aralarretik ateratako independienteak) udal gobernuak, Bilduk eta EAJk adostu dute  herriko hodakinen gaikako bilketa %70-80era jasotzea bermatuko duen sistema berria, tartean herri galdeketa aurreikusten duena. (gehiago…)

    Antonio Casado da Rochak etikatik alderatu ditu hondakin ereduak

    2013-04-24  //  Atez Atekoaren alde, Gizarte eragileak, Iritziak / Adierazpenak  //  Iruzkinik ez

    Antonio Casado da Rocha (1970) filosofo eta ikerlariak Dilemata gunean plazaratu dituen hiru artikulutan landu du hondakinen kudeaketarako eredu ezberdinen eta etikaren arteko harremana. Euskaraz publikatutako Esku Ezkerraz poema liburuaz gain, gaztelaniaz etikaz eta desobedientziaz dauzka gutxienez beste hiru. Donostiako ospitalean batzorde etikoko kide izana da, eta gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean ari da Biologiaren Filosofia arloko ikerlanetan. Etica y gestión de residuos lana plazaratu du hiru ataletan. (gehiago…)

    Auzokonpostaren kontrako kanpaina Errenteriako Beraunen eta Zumaian

    2013-04-24  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

    Europan eta mundu osoan egiten den bezala, Euskal Herrian ere hondakin organikoak herritarrek auzolanean konpostatzeari ekin diotenean, auzokonpostaren kontrako bi kanpaina piztu dira Gipuzkoan asteotan. Errenteriako Beraungo auzo elkarteak ohar batean San Markoko zabortegia betirako itxi eta Atez Atekoaren kontra azaltzeaz gain, esan du ez duela onartzen auzokonpost gunerik auzoan, Diario Vascok “La A.VV. de Beraun rechaza el Pap y apoya el cierre total del vertedero” albistean jaso bezala. Beste aldetik, Zumaian Eusko Alderdi Jeltzalearen Pakea blogak plazaratu du “¿Son legales los txerritokis que está colocando por Zumaia  el gobierno municipal?“

    Iruñerrian auzokonposterako bildutako tonak urte betean bikoiztu egin dira

    2013-04-24  //  Auzolaneko konpostaketa  //  Iruzkinik ez

    Noticias de Navarra egunkariak jaso eta Navarra Verdek “Las toneladas del compostaje comunitario se doblan en un año en Iruñerria” analizatu duenez, Iruñerriko hainbat auzokonpost gunetan bildu eta tratatzen den organiko kopurua bi halakotu egin da. Duela bi urte 100 familiak egiten zutena orain 220k egiten dute, 792 pertsona inguruk. 2011an 94 tona zireak 175 bihurtu ziren iaz.

    ‘Zero Zabor, burua eta bihotza’ mural berria margotu dute Oñatin

    2013-04-24  //  Atez Atekoaren alde  //  Iruzkinik ez

    Oñatiko Zero Zabor taldeak, mugimendu horretan dinamikoenetakoa denak, horma-irudi handia margotu berri du Oñatiko Kasablanka auzotik San Pedrorako bidean, lelo hau daramana: “Erraustegia: burua ondo daukanak ez du bere etxe ondoan nahi, bihotz ona daukanak besteen etxe ondoan ere ez du nahi. Zero Zabor, burua eta bihotza“, prentsa oharrean azaldu dutenez.

    Diario Vasco “Zero Zabor-ek mural bat egin du Kasablankan ‘Burua eta bihotza’ lelopean”

    Gipuzkoa Zero Zabor “”Erraustegia: burua ondo daukanak ez du bere etxe ondoan nahi, bihotz ona daukanak besteen etxe ondoan ere ez du nahi. Zero Zabor, burua eta bihotza“”

    ‘Lezo Garbia’ plataformak kuborik ez hartzea eskatu dio jendeari

    2013-04-23  //  Atez atekoa, Atez Atekoaren kontra, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Lezo Garbia plataformak herritarrei eskatu die Atez Atekoa egiteko udala banatzen ari den kuborik ez hartzeko Diario Vascok “Lezo Garbia reitera que no se recojan los cubos del Pap” albistean eta Hitzak “‘Desobedientzia zibilerako’ deia berretsi du Lezo Garbia plataformak“en jakinarazi dutenez. Aldiz, Hitzak publikatu duenez “1.600 lezoarrek jaso dituzte dagoneko atez atekorako bitartekoak“

    Azpeitian jelkideek 2.100 sinadura bildu dituzte Atez Atekoaren kontra

    2013-04-23  //  Atez Atekoaren kontra, Politikariak  //  Iruzkinik ez

    Uztarriak bildu du albistea: “Hondakinen atez ateko bilketaren kontrako 2.100 sinadura bildu dituzte”. Eusko Alderdi Jeltzaleak berak bildu ditu, kazetari esan dionez.

    Legazpiko galdeketaren biharamunekoak

    2013-04-23  //  Atez atekoa, Atez Atekoaren alde, Atez Atekoaren kontra, Bost kontenedore, Gizarte eragileak, Politikariak, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Legazpin Atez Atekoaren kontrako plataformak antolatutako herri galdeketak albiste eta iritzi sorta eragin ditu biharamuneko orduetan. Hemen bildu ditugu. (gehiago…)

    Udaberrian martxan egongo da Atez Atekoa Sakana eskualdean

    2013-04-22  //  Atez atekoa, Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Mankomunitateak  //  Iruzkinik ez

    Udaberrirekin batera hondakinak biltzeko sistema berria jarriko da martxan Sakanan, eskualdeko Guaixe hedabideak zabaldu duenez.  Horrela burutuko da herritarrekin egindako 37 bileraz (2.175 herritarrek hartu omen dute parte) eta inkesta bidez egindako galdeketaz osatutako prozesua. (gehiago…)

    Auzokonposta egiteko guneak ‘txerritokiak’ ote dira?

    2013-04-22  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

    Gipuzkoako herri askotan (Europa osoan bezala) zabaldu dira herritarrek auzolanean beren hondakin organikoak konpost bihurtzeko guneak. Horietako bakar batzuek (Zumaiako batek, kasu) jasandako eraso fisikoez gain, egunotan bi eraso dialektiko nozitu dituzte auzokonpost guneok. Zumaiako jelkideen Pakea blogak apirileko sarreretako bat titulatu du: “¿Son legales los txerritokis que está colocando por Zumaia el gobierno municipal?“. Beste aldetik, Orereta-Errenteriako Beraungo auzo elkarteak adierazi du bertan auzokonposta egitearen kontra azalduko dela, Hitzak eta Diario Vascok jakinarazi dutenez.

    Murriztu, birziklatu, berrerabiltzeko konpromisoa Berdegara Egunean

    2013-04-22  //  Atez Atekoaren alde, Gizarte eragileak  //  Iruzkinik ez

    Goiena hedabideak “‘Murrizteko, birziklatzeko eta berrerabiltzeko’ konpromisoa berretsi dute Berdegara Egunean” kronikan kontatu du nola pasatu zen larunbatean, apirilak 20, “Berdegara Eguna” Bergarak.

    Legazpin 3.599 boto Atez Atekoaren kontra (eguneratua)

    2013-04-22  //  Atez Atekoaren kontra, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Atez Atekoaren kontrako plataformak Legazpin antolatutako herri galdeketan herrian boto eskubidea dutenen erdiak hartu du parte eta eman diren 3.683 botoetatik 3.599 boto kontrakoak izan dira. Udal agintariek hondakinen gaikako bilketa derrigortua ezartzeko asmoa azaldu duten herrietan banan bana luzatzen doan gatazkan (%70 zabor nahasietan botatzen duten herrietan ez da piztu gatazkarik) Legazpik hartu du protagonismo berezia asteotan,eta seguruenik hala edukiko du ondoko asteetan ere, Bergara, Lezo eta beste herrietakoena baino sona handiagoarekin. (gehiago…)

    Azken egunotako beste berri eta iritziak

    2013-04-20  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

    Azken egunetan hondakinen inguruan sortu diren beste hainbat albiste eta iritziren bilduma. (gehiago…)

    ‘Berdegara Eguna’ zapatuan

    2013-04-19  //  Atez Atekoaren alde, Udalak  //  Iruzkinik ez

    “Berdegara” herri ekimenak ospakizun eguna izango du zapatua. Hilabeteotan manifestua aurkeztu eta mosaiko erraldoia osatu eta gero, larunbaterako “Berdegara eguna” dauka antolatuta, 18:00etatik 22:00etara, Goienak Egitaraua albistean zehaztu duena. Hondakinen inguruko eztabaidarako “lasaitasunerako deia” izateaz gain “aldarrikapen koloretsua” izatea nahi dutela diote antolatzaileek, Goienari esan diotenez: “Normala da edozein aldaketaren aurrean ezinegona eta kezkak izatea, baina ziur gaude herritarren parte-hartze sendoa lortzen bada hondakinen banaketa eta bilketa tasa garrantzitsuak lortuko direla”.

    Hondakin mahaia abian Aretxabaletan

    2013-04-19  //  Atez atekoa, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Aretxabaletako udalak martxan jarri du hondakin mahaia. Taldetan jardungo du mahaiak, eta guztira 6 talde izango dira: Merkatariak, ostalariak eta elkarte gastronomikoak; Hezkuntza eta jubilatuak; Zero zaborraren eta 5. edukiontziaren aldekoak; Industria; Landagunea; eta azkenik, Herritarrak eta alderdi politikoak. Hala, izaera ezberdinetako taldeek osatuko dute mahaia. Lore  Martinez zinegotziak esan duenez, mahaiak zehaztuko du nola mamitu kudeaketa berriaren lau oinarriak: gaikako bilketa izango da derrigorrezkoa, pertsonalizatua, selektiboa eta %80ko birziklatzea bermatuko duena. (gehiago…)

    EHUko Bermejo, Bueno, Lozano eta Hoyos irakasleek Gipuzkoako hondakin ereduak alderatu dituzte

    2013-04-19  //  Aldundiak, Atez atekoa, Bost kontenedore, Errausketa, Plangintza  //  Iruzkin bat

    EHUko irakasle Gorka Bueno, Roberto Bermejo, David Hoyos eta Peio Lozanok Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz aztertu dituzte lurralde honetako hondakinak kudeatzeko dauden eredu ezberdinak, haien eraginkortasuna alderatzeko. Irakasleok ondorioztatu dutenez, errauste plantaren inguruan eraikitako hondakin sistema zaharra, Europako legedia ez betetzeaz gain, ekonomikoki garestiagoa da Atez Ateko bilketaren inguruan abiatu dena baino, baliabideen aldetik xahutzaileagoa eta bukaeran azken errefusetan askoz hondakin gehiago lagatzen du. (gehiago…)

    2 / 26«Aurrekoa12341020Hurrengoa»

    PUBLIZITATEA

  • Zero Zabor Twitterren

    Jarraitu @zero_zabor

    @zero_zabor(r)en Txioak

    Zero Zabor Facebooken

    Azken bidalketak

    • Portlandek atzeratu Olatzagutian hondakinak erretzen hastea
    • Oñati Atez Atekoaren kontrakoen jomugan (eguneratua)
    • Hondakinak eta herriak: sortutako zaborraren araberako sailkapena
    • PSEk eta Bilduk adostuta, Donostian 5. edukiontzi marroia 2014an
    • Patxi Amantegi: ‘Bilduk ez du Atez Atekoa ezarriko kostu politikoagatik’

    Iruzkin berriak

    • ibai --> Patxi Amantegi: ‘Bilduk ez du Atez Atekoa ezarriko kostu politikoagatik’
    • Zumaiako plataformak leihoetatik zabor-zorroak kentzeko deia egin du | Zero Zabor --> Zumaian adostu dute bide-orria, bideragarritasuna aztertzen hasteko
    • Zaborrak eta herriak (2): sailkapena zehaztuz | Xehe --> Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina
    • beinat --> Gipuzkoa Zero Zabor: Atez Ateko bilketaren kontrako sinaduren inguruan
    • Edurne Lizarazu --> Pasai San Juanen 600 herritarrek hartu dute parte Atez Atekoaren bileretan

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Abuztua 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Urtarrila 2008
    • Abendua 2007
    • Azaroa 2007
    • Urria 2007
    • Iraila 2007
    • Uztaila 2007
    • Ekaina 2007
    • Maiatza 2007
    • Apirila 2007
    • Martxoa 2007
    • Otsaila 2007
    • Urtarrila 2007
    • Iraila 201
    • Uztaila 201

    Atalak

    • Aldundiak
    • Araztegiko lohiak
    • Arriskutsuak / Toxikoak
    • Atez atekoa
    • Atez Atekoaren alde
    • Atez Atekoaren kontra
    • Aurkezpenak
    • Auto-konpostaketa
    • Auzolaneko konpostaketa
    • Bankuak
    • Batzar Nagusiak
    • Berdiseinatu
    • Berrerabilpena
    • Bideoak
    • Bilketa pneumatikoa
    • Biometanizazioa
    • Birziklajea
    • Bizkaia
    • Bost edukiontzi txipdunak
    • Bost kontenedore
    • Dokumentalak
    • Dokumentuak
    • Ekitaldia
    • Ekonomia
    • Erakundeak
    • Errausketa
    • Errefusategia
    • Estatu espainiarrean
    • Europa
    • Europakoak
    • Gaikako bilketa
    • Galdera-erantzunak
    • Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
    • Gipuzkoa
    • Gizarte eragileak
    • Hedabideen jarrera
    • Iparraldea
    • Iritziak / Adierazpenak
    • Jolasa
    • Konpostaketa
    • Lau kontenedore
    • Loturak
    • Mankomunitateak
    • Metanizazioa
    • Nabarmendua
    • Nafarroa
    • Oinarrizkoa
    • Ondakinak zenbakitan
    • Orendain eredua
    • Organikoa animaliei
    • Osasuna
    • Partzuergoa
    • Plangintza
    • Politikariak
    • Porlan fabriketan
    • Prebentzioa
    • Sabotajea
    • Sailkatugabeak
    • Sindikatuak
    • TMB
    • Txingudi
    • Udalak
    • Zabalgarbi
    • Zabortegia
    • Zubieta

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA