Hasiera »
PUBLIZITATEA
Zero Zabor Twitterren
Zero Zabor Facebooken
Azken bidalketak
- Oñatiko herritarrak gaur hasi dira Atez Atekorako materiala jasotzen
- Eguzkik gogor kritikatu du Donostian 5. edukiontzia zabaltzeko adostasuna
- Cavalloren ’100 kilo baino gutxiago’ filma: zaborra nola murriztu %20ra
- ‘Peoples Design Lab’: gaizki edo ondo diseinatutako produktuen sariketa
- Idurre Ekisalbelek ‘Erretratua’ idatzi du Atez Atekoaren kontrako gurutzadaz
Iruzkin berriak
- Jose Maria Tallon Aviles --> Txingudiko hondakin eredua: zaborra esportatu eta agian erraustu
- ibai --> Patxi Amantegi: ‘Bilduk ez du Atez Atekoa ezarriko kostu politikoagatik’
- Zumaiako plataformak leihoetatik zabor-zorroak kentzeko deia egin du | Zero Zabor --> Zumaian adostu dute bide-orria, bideragarritasuna aztertzen hasteko
- Zaborrak eta herriak (2): sailkapena zehaztuz | Xehe --> Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina
- beinat --> Gipuzkoa Zero Zabor: Atez Ateko bilketaren kontrako sinaduren inguruan
Artxiboak
- Maiatza 2013
- Apirila 2013
- Martxoa 2013
- Otsaila 2013
- Urtarrila 2013
- Abendua 2012
- Azaroa 2012
- Urria 2012
- Iraila 2012
- Abuztua 2012
- Uztaila 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Apirila 2012
- Martxoa 2012
- Otsaila 2012
- Urtarrila 2012
- Abendua 2011
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Otsaila 2011
- Urtarrila 2011
- Abendua 2010
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Abuztua 2010
- Uztaila 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Martxoa 2009
- Otsaila 2009
- Abendua 2008
- Azaroa 2008
- Urria 2008
- Iraila 2008
- Abuztua 2008
- Uztaila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Abendua 2007
- Azaroa 2007
- Urria 2007
- Iraila 2007
- Uztaila 2007
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Apirila 2007
- Martxoa 2007
- Otsaila 2007
- Urtarrila 2007
- Iraila 201
- Uztaila 201
Atalak
- Aldundiak
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Ekonomia
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusategia
- Estatu espainiarrean
- Europa
- Europakoak
- Gaikako bilketa
- Galdera-erantzunak
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Jolasa
- Konpostaketa
- Lau kontenedore
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Partzuergoa
- Plangintza
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Sindikatuak
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zubieta


‘Granel’, ‘En vrac’… ontzi eta azalik gabe erosteko ohitura zabaltzen ari da
2012-12-10 // Berdiseinatu, Berrerabilpena, Prebentzioa // Iruzkinik ez
Zero Waste Europa koalizioak azaldu du nola ari diren hedatzen munduan produktuak granelean saltzen dituzten komertzioak, upeletik edo aleka edo pisura saltzen dituztenak inolako ontzi, azal edo oskolik gabe. (gehiago…)
Donostialdeko industriaren hondakin guztiak gaika bilduko dira apiriletik
2012-12-10 // Atez atekoa, Gaikako bilketa, Mankomunitateak, Udalak // Iruzkinik ez
San Marko mankomunitatean bildutako 2.600 lantokiek gaikako bilketa sistema berria edukiko dute apiriletik aurrera, %75tik gora birziklatzen dela bermatzeko. Denis Itxasok aurkeztu du aurreko Bilduko zuzendaritzak prestatu eta orain aldaketa txiki batzuekin partidu politiko guztien ordezkariek onartutako sistema. (gehiago…)
EAJren emendakin berezia Gipuzkoan errauskailua finantziatzeko
2012-12-08 // Aldundiak, Batzar Nagusiak, Errausketa, Gipuzkoa // Iruzkinik ez
Gipuzkoako EAJk ez die osoko emendakinik aurkeztuko Foru Aldundiaren aurrekontuei. Ordainetan 91 emendakin partzial defendituko ditu. Horietako batean eskatzen du espreski aurrekontuetan onar dadila Foru Aldundiak Hondakinen Partzuergoari ematen dion dirua Zubietan errauskailua eraikitzeko dela. (gehiago…)
Nafarroako hondakin organikoen bidai luzea aztertu du Lurrak
2012-12-08 // Atez atekoa, Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Bost kontenedore, Gaikako bilketa, Gizarte eragileak, Nafarroa // Iruzkinik ez
Navarra Verde – Nafarroa Berdea buletina argitaratzen duen Lurra talde nafartarrak analisi batean laburbildu ditu herrialde honetako bailara eta udaletan etxeetako hondakin organikoari ematen zaizkion aterabide ezberdinak. (gehiago…)
Legazpiko alkateak eskatu du atez atekoari aukera bat ematea
2012-12-07 // Atez atekoa, Atez Atekoaren kontra, Bost kontenedore, Gizarte eragileak, Mankomunitateak, Politikariak, Udalak // Iruzkinik ez
Legazpiko alkate Kepa Urzelaik euskaraz eta gaztelaniaz prentsa idatzian plazaratu duen “Polemika? Ez, emaitzak eta ekonomia” iritzi artikuluarekin eskatu du herrian hondakinen gaia polemika politikoetatik atera, sistema ezberdinen emaitzak eta kosteak alderatu eta atez ateko bilketari aukera bat ematea. (gehiago…)
700 pertsona atez atekoaren bileretan Zaldibian, Itsasondon eta Legorretan
2012-12-07 // Atez atekoa, Mankomunitateak, Udalak // Iruzkinik ez
Sasieta Mankomunitateak hainbat bilera egin ditu, zona eta sektoreka, Legorreta, Zaldibia eta Itsasondoko bizilagunekin, Atez Ateko hondakin-bilketa sistemaren inguruan. Hurrenez hurren, 240, 340 eta 120 lagun inguru elkartu dira bileretan. (gehiago…)
ARGIAk plazaratu du ‘Bizi-Birzi’ jolasa
2012-12-05 // Birziklajea, Gaikako bilketa, Galdera-erantzunak, Jolasa, Prebentzioa // Iruzkinik ez
ARGIAk Durangoko azokan aurkezten du hondakinen kudeaketa burutsuaren inguruan sortu duen mahai-jolas berria, Bizi-Birzi deritzana.
Gutxienez bi eta gehienez 5 pertsonak jokatzea baimenduz, Bizi-Birziren helburua da haur eta gazteak birziklapenaren mundura inguratzea modu atseginean. Galdera-erantzunetan, hondakinen hainbat arlo lantzen ditu kontsumo arduratsuaren inguruko azalpen txiki batzuk emanez: gai bakoitza ondo biltzeko nola sailkatu, materia organikoaren balioa, materialen berrabilpenaren garrantzia, hondakinak gutxitzearena eta abar. (gehiago…)
Apiriletik atez atekoa Bergaran eta Oñatin, eta Orendaingo eredua Leintz Gatzagan
2012-12-05 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Hiru herrietako alkateek prentsaurrean aurkeztu dutenez, apirilean Bergaran eta Oñatin hondakinen gaikako atez ateko bilketari ekingo diote eta Leintz Gatzagako hondakinak Oreindainen berrikitan hasitako eredua erabiliko dute. (gehiago…)
Ontzien berreskurapena eta gehiegizko erabilerari buruzko bideoa euskaraz
2012-12-03 // Prebentzioa // Iruzkinik ez
Retorna elkartearek ontzi berrerabilgarriez plazaratutako bideo argigarria euskaraz ere ipini dute sarean. (gehiago…)
Astigarragak ere ireki du atez ateko bulegoa
2012-12-03 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Astigarragako udalak ireki du hondakinen atez ateko bulegoa. Herritarrek bertan dauzkate ikusgai udalak hondakinak lagatzeko proposatzen dituen guneak, aldaketa eskaerak jasotzeko. Urtarrilean finkatuko dira guneak eta atez ateko bilketa martxoan hasiko. (gehiago…)
“Mallorca, sun & waste” kanpaina, zaborrak erretzeko inportatu ez ditzaten
2012-12-02 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
“No volem ser el fermer d’Europa” (Ez dugu Europako simaurtegia izan nahi) dio Mallorcako errauste plantan erretzera Europako beste lekuetatik zaborrak eramatea eragotzi nahi duen taldeak. Honen ekintzetako bat izan da “Mallorca, sun & waste” (Mallorca, eguzkia eta zaborrak) performancea. (gehiago…)
Hondakinak eztabaidagai Legazpin
2012-12-01 // Atez Atekoaren kontra, Udalak // Iruzkinik ez
Atez atekoaren kontrako manifestazioaren, Sasietan emandako argibideen eta Tarradelleko alkateak eskaini hitzaldiaren ondotik, eztabaidak segitzen du Legazpin. (gehiago…)
Debabarrenan konpost kanpaina berria
2012-11-30 // Auto-konpostaketa, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Debabarrenako mankomunitateak bere udaletan baserri eta etxe bakarretan bizi diren herritarrak gonbidatu ditu konposta egin dezaten, argituz aurten ez dituela 300 ontzi besterik banatuko. (gehiago…)
Auzokonposta sustatzeko deialdia egin du Tolosa Zero Zaborrek
2012-11-30 // Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Larunbatean, abenduak 1, Tolosan Auzokonposaketaz hitzaldia, erakusketa eta egin nahi duten herritarren izen ematea antolatu ditu Tolosa Zero Zabor taldeak. (gehiago…)
Igorren hitzaldia porlan fabriketan errausteaz
2012-11-29 // Bizkaia, Errausketa, Gizarte eragileak, Porlan fabriketan // Iruzkinik ez
Igorre Bizirik herri plataformak antolatuta, barikuan –hilak 30– hitzaldia Bizkaiko Arratiako herri horretan: “Hondakinen negozio itzela. Errauste plantak eta zementerak”. Ekologistak Martxaneko Sagarrak kolektibokoak hizlari. (gehiago…)
Lizarrerrian ere aztertzen ari dira auzokonposta egiten hastea
2012-11-29 // Auzolaneko konpostaketa, Nabarmendua // Iruzkinik ez
Lizarrerriko biztanleen zerbitzuak segurtatzen dituen Jurramendiko mankomunitatea aztertzen ari da herrietan auzokonposta abiatzea. Bere aurretik, Nafarroan, Iruñerrian martxan daude esperientzia batzuk eta laster hastekotan dira Sakanan. (gehiago…)
Lluis Verdaguer (CiU): «Atez atekoa kenduko banu, herritarrek alkatetzatik kenduko nindukete»
2012-11-28 // Atez atekoa, Mankomunitateak, Politikariak, Udalak // Iruzkinik ez
Bartzelonako Tarradel herriko alkateak hitzaldia eskaini du Legazpin hondakinen atez ateko bilketaz. CiUko auzapeza den Lluis Verdaguerren iritzian, Euskal Herrian “gehiago kostako da liskar politikoa gainditzea, jendea atez atekora ohitzea baino”. (gehiago…)
Zaldibian atez atekoa antolatzen (bideoa)
2012-11-28 // Atez atekoa, Mankomunitateak, Udalak // Iruzkinik ez
Zaldibiako udalak hondakinen atez ateko bilketa antolatzeko bileren deialdiak eta laburpenak eskaintzeaz gain, gaiari buruz herrian egindako lehenbiziko aurkezpen orokorraren bideoa ipini du sarean. (gehiago…)
Ormaiztegin auzolanean konposta (bideoa)
2012-11-27 // Auzolaneko konpostaketa, Bideoak // Iruzkinik ez
Goierri Telebistak hiru minutuko bideoan erakutsi du nola ari diren kaletarren hondakin organikoak ongarri bihurtzen auzokonposta eginez: “Ormaiztegin konposta auzolanean“
Beste zenbait albiste (02/11/05-02/11/26)
2012-11-27 // Atez Atekoaren kontra, Aurkezpenak, Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Bideoak, Erakundeak, Gizarte eragileak, Mankomunitateak, Politikariak, Prebentzioa, Udalak // Iruzkinik ez
Zarautz (Hitza) “Zarautzen errefusa gutxitu denez, ez dute bilduko datozen hiru asteazkenetan“, “Hondakinen kudeaketaren inguruko aurkezpen sorta antolatu du Zarautz Zero Zaborrek” (gehiago…)
Emaus fundazioak jaso du Gipuzkoako aldundiaren lehen Zero Zabor saria
2012-11-26 // Aldundiak, Politikariak, Prebentzioa // Iruzkinik ez
Gipuzkoako Foru Aldundiak lehen Zero Zabor Saria eman du Hondakinak Prebenitzeko Europar Astearen haritik. Saria Emaus Gizarte Fundazioak jaso du, Gipuzkoa garbiagoa eta iraunkorragoa egiten laguntzeagatik. (gehiago…)
Legazpin atez atekoaz hitz egiten Kataluniako Taradelleko alkate Lluis Verdaguer (CiU)
2012-11-26 // Atez atekoa, Europa, Mankomunitateak, Politikariak, Udalak // Iruzkinik ez
Sasietako Mankomunitateak Legazpiko Udalarekin elkarlanean antolatuta, hitzaldia egingo da azaroaren 27an, 19:00etan, Legazpiko Latxartegi zineman Kataluniako atez ateko bilketaren inguruko esperientzia ezagutzeko. Taradelleko alkate Lluis Verdaguer-ek (CIU) eta Bartzelonako Diputazioko teknikari Enric Coll-ek emango dute Katalunian atez atekoa egiten duten herrien esperientziaren berri. (gehiago…)
Aduna ere ari da Zero Zabor ereduan
2012-11-26 // Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa // Iruzkinik ez
Gipuzkoako Aduna herri txikiak aurkeztu du azken bi hilabeteotan martxan daukan jarduera: auzokonpostean kudeatzea herriko hondakin organikoa. (gehiago…)
Donostia finalista Udalsarea21 sarietan, haurren pixoihal garbigarriak sustatzeagatik
2012-11-24 // Prebentzioa, Udalak // Iruzkinik ez
Udalsarea21ek antolatzen dituen Tokiko Praktika Hoberenei Udalsarea 21 Sarietan Ekoberrikuntza atalean finalista geratu da Donostiako udalak aurkeztutako Donostiako haurrek, zero zabor proiektua, Gipuzkoako hiriburuko haurren artean pixoihal berrerabilgarriak sustatzen dituena. (gehiago…)
Errausketaren Aurkako II. Eguna Usurbilen larunbatean, Itaya gaztetxeak antolatuta
2012-11-23 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Udalak antolaturiko Hondakinen Prebentzio Astearen amaieran, Errausketaren Aurkako II. Eguna antolatu du Itaya Gazte Asanbladak. (gehiago…)
Bergarako EAJk atez atekoaz informazio falta salatu eta bilkura monografikoa eskatu du
2012-11-22 // Atez Atekoaren kontra, Politikariak // Iruzkinik ez
Bergarako Eusko Alderdi Jeltzaleak udalari eskatu dio hondakinen gaikako atez ateko bilketaz batzar monografiko bat egitea, gai honetan alkatetzak aski informazio ez ematea salatuz. (gehiago…)
Aretxabaletako udalak hondakinen kudeaketa on baterako ideiak eskatu dizkie herritarrei
2012-11-22 // Atez atekoa, Bost kontenedore, Plangintza, Prebentzioa // Iruzkin bat
Aretxabaletako udalak herritarrak konbidatu ditu abenduaren 20a baino lehen aurkeztu ditzaten herriko hondakinen kudeaketa hobetzeko ideiak, honako baldintzok harturik kontutan: hondakinen bilketa gaika egiten dela, derrigorrez biztanleriaren %100ak parte hartuko duela, bilketa pertsonalizatua dela, jarraipena izan dezan eta gutxienez %80ko birziklatze-tasak lortzen dituela. (gehiago…)
Usurbilen urtebetez egindako konposta egunotan opari eskaintzen dute
2012-11-21 // Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Gizarte eragileak, Udalak // Iruzkinik ez
Lehendik nork bere etxeko baratze edo jardinean egiten zuten 525ez gain, urte bete daramate Usurbilen taldeka bildurik 170 familiak etxeko hondakin organikoekin konposta egiten. Birziklaketa lan horren emaitza egunotan herritar guztiei eskaintzen diete, hondakinen prebentziorako astea dela baliatuz. (gehiago…)
Gipuzkoan hondakinak errausteko asmoaren 10 urteak laburbildu ditu Petxarromanek
2012-11-21 // Aldundiak, Batzar Nagusiak, Errausketa, Gipuzkoa, Gizarte eragileak, Politikariak, Txingudi, Udalak, Zubieta // Iruzkinik ez
PIGRUG 2002-2016 planaren hamargarren urteurrena dela eta, “Hamar urte kea botatzen” kronikarekin laburbildu du Berria egunkarian Iñaki Petxarromanek Gipuzkoan hondakinak errauskailu berri batean kiskaltzeko asmoen orain arteko historia.
Kafe makinetan plastikoa murrizteko
2012-11-20 // Prebentzioa // Iruzkinik ez
Kafe makinetan ipinitako afixa txiki honekin lortu nahi da horietan plastikozko ontziak murriztea. Usurbilgoek prestatu dute eta Interneten Hernanin Zero Zaborrekoek jarri. (gehiago…)
Katalunian atez atekoa egiten duten herrien elkarteak salatu du hondakinen politizazioa
2012-11-20 // Atez atekoa, Atez Atekoaren kontra, Europa, Politikariak // Iruzkinik ez
Associació de Municipis Catalans per a la Recollida Selectiva Porta a Porta federazioak “Contra el uso partidista de la gestión de residuos” izeneko agirian salatu du Euskal Herrian hondakinen kudeaketaren inguruko eztabaidak nozitzen duen politizazioa. “Harrituta gaude Euskal Herrian hondakinen kudeaketa zein muturretaraino politizatu den ikusita. Sekula ez litzaioke kolorerik jarri behar emaitza hain nabarmenki onak erakutsi dituen bilketa sistema honi”. (gehiago…)
Orendainek ireki du hondakin organiko guztia herrian bertan konpostatuko dituzten herrien zerrenda
2012-11-19 // Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Prebentzioa // Iruzkinik ez
Orendain bihurtu da Gipuzkoako lehen Zero Zabor herria, gaikako bilketa orokortzeaz gain organikoa tratatzera herritik aterako ez duten lehenbizikoa. (gehiago…)
Sakanan abiatzera doa hondakinak konpostatzez eta atez ateko bilketaz antolatzeko prozesua
2012-11-19 // Atez atekoa, Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Sakanako mankomunitatatek hondakinen kudeaketarako antolatuko duen sistema berriak bi ardatz nagusi izanen ditu: batetik, atez ateko bilketa ezarriko dute eta bestetik materia organikoa konpost bilakatzeko ereduaren aldeko apustua eginen. (gehiago…)
“Auzokonposta” bloga dauka Urola Kostak
2012-11-19 // Auzolaneko konpostaketa, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Urola Kostako mankomunitateak abiarazi du Auzokonposta bloga, konposta auzolanean egin nahi duten herritarrentzako informazio ugarirekin. Mankomunitateak garrantzia handia ematen dio aukera honi: “Kanpainaren abiapuntu bezala, Urola kostako bost herrietan konpostguneak egiteko egokiak diren guneak identifikatuko dira, eta bost konpostgune abian jarri esperientzia pilotu gisan. Gainera, eskaerak jasotzeko aukera emango da bost herrietan, herritarren eskaeren arabera konpostgune berriak egiteko bidea errazte arren”
Hondakinen prebentzio astea da
2012-11-18 // Aldundiak, Prebentzioa, Udalak // Iruzkinik ez
Europan Hondakinen Prebentzio Astea burutzen da egunotan. Hori dela eta zenbait egitarau daude antolatuta Gipuzkoan. (gehiago…)
Atez Atekoaren kontrako manifestazioa Legazpin
2012-11-17 // Atez Atekoaren kontra, Gizarte eragileak, Politikariak // Iruzkinik ez
Atez Ateko bilketaren kontrako Gipuzkoako plataformak bildu dira Legazpin manifestazio jendetsua osatuz. Antolatzaileek Legazpiko herritarrei eskatu diete ez parte hartzeko sistema berria martxan jartzeko bileretan. (gehiago…)
Usurbilen auzokonpostarien I. batzarra eta hondakinen prebentzio astea
2012-11-16 // Auzolaneko konpostaketa, Gizarte eragileak, Udalak // Iruzkinik ez
Usurbilen udalak eta bertako Zero Zabor taldeak antolatuta azaroaren 17tik 24ra Hondakinen Prebentzio Astea burutuko dute “Hondakin-Ongizate+” lelopean. Beste ekitaldien artean, taldeka hondakin organikoak kudeatzen dituzten Auzokonpostarien I. batzarra egingo dute. (gehiago…)
Gipuzkoako Aldundiak hondakinen prebentzio astean Orendain izendatu du lehen Zero Zabor herri
2012-11-16 // Aldundiak, Auzolaneko konpostaketa, Prebentzioa, Udalak // Iruzkinik ez
Gipuzkoako Foru Aldundiak Europa mailan ospatzen den hondakinen prebentziorako asterako ekitaldiak aurkeztu ditu prentsaurrean. Tartean, Orendain deklaratu du Euskal Herriko lehen Zero Zabor herri, larunbatetik aurrera herriko organiko guztia lekuan bertan birziklatuko duelako. (gehiago…)
Nafarroako gobernua Sakanan hondakinak atez ate biltzearen kontra dago
2012-11-16 // Atez Atekoaren kontra, Nafarroa, Politikariak // Iruzkinik ez
Nafarroako gobernuko Jose Javier Esparzak parlamentuan gogor gaitzetsi du Sakanako mankomunitateak hondakinak gaika atez ate biltzeko hartu duen erabakia. (gehiago…)
Sasietako presidentea Legazpian egon da atez atekoaz xehetasunak ematen
2012-11-15 // Atez atekoa, Mankomunitateak, Politikariak, Udalak // Iruzkinik ez
Legazpiko alkatearekin batera Sasietako mankomunitateko presidenteak prentsaurrekoan eskaini ditu herri horretan hondakinen gaikako bilketa ezartzeko emango diren urratsen xehetasunak. Bitartean, ostiralerako (16) deituta dago “No al puerta a puerta/ Atez atekoari, ez” manifestazioa. (gehiago…)