Tolosaldeko mankomunitateak azaldu ditu hondakinen koste ezkutuak
Tolosaldeko mankomunitatearen arduradunek prentsaurrean aipatu dute eskualdeko herri bakoitzak bere gain hartu beharra daukala hondakinen kudeaketaren benetako kostea. Hitzak “Tolosaldeko Mankomunitatea: ‘Herriak euren posibilitateen gainetik bizi izan dira’” titulatutako kronikak dio, besteren artean: “Udalek jasotzen duten zerbitzua bere osotasunean ordain dezatela nahi du eskualdeko hondakinen mankomunitateak, Eneko Maioz eta Amaia Azkueren esanetan. Tolosaldeko...
Read MoreEkainaren 27tik Sakanako herri gehienak Zero Zabor estrategian
Ekainaren 27an aldatuko dira Sakanako herri gehienak hondakinen kudeaketarako sistema berrira, hala jakinarazi dute prentsaurrean mankomunitateko lehendakari Aitor Karasatorrek eta kudeatzaile Adolfo Araizek. Egun horretan bilakatuko da Sakana Zero Zabor estrategian abiatu den lehen mankomunitatea. Oraingoz sistema berritik at geratu dira Altsasu eta Irurtzun. Sakanako gainerako herrietan hondakinen gaikako bilketa orokortua izango da. Garrantzia handia eman diote sakandarrek familen bakarkako...
Read MoreOrdizian zehaztu dute Atez Atekoa
Hondakinen atez ateko bilketa diseinatzeko prozesua eta oinarria jada adostuta,sistema martxan jartzeko urratsak emango dira jarraian. Hala adierazi dute gaur Ordiziako alkate Igor Egurenek eta Sasieta Mankomunitateko presidente Azeari Andonegik Ordiziako Udalean egindako prentsaurrekoan. Guztira, 1.200 herritarrek baino gehiagok hartu dute parte-hartze prozesuan: “Benetan harro gaude lortu ditugun emaitzekin. Herritarrak zoriondu nahi ditugu erakutsi duten inplikazioagatik. Foru...
Read MoreAlegian aurreratuta, 7an eta 8an kubo banaketak Anoeta, Irura eta Zizurkilen
Tolosaldeko mankomunitateak jakinarazi du ekainaren 7an eta 8an banatuko direla Atez Ateko bilketarako kuboak Anoetan (1.830 biztanle), Iruran (1.640 b.) eta Zizurkilen (2.910 b.). Aurreko asteburuan hasita egunotan ari dira lan bera burutzen Alegian (1.771 b.). Mankomunitateak bere webgunean ipinitako “Alegian gehiena banatuta, kubo banaketak asteburuan jaraituko du Anoeta, Irura eta Zizurkilen” azaldu duenez, Amasa-Villabonan (5.872 biztanle) ekain bukaeran egingo da kubo...
Read MoreSakanan hasi dira bilketa sistema berrirako materiala banatzen
Mankomunitateak bere webgunean “Hondakin sistema bilketa berria hasi baino lehen… material banaketa!” albistean jakinarazi duenez, ekainaren 3an hasi eta 17a bitartean banatuko dizkie herritarrei Sakanako Mankomunitateak hondakinak etxez etxe biltzeko materialak. Sakanako herri guztietan, erabaki gabe segitzen duten Altsasu eta Irurtzunen ezik, hondakin guztien bilketa gaika egingo da, organikoarentzako eskaintzen den bi aldagaiotako bat hautatuta: edo nork berea konpostatuz...
Read MoreSakana: auzokonpostaren abantailak 5. edukiontziaren aldean
Sakanako mankomunitateak “Hilabete luze auzokonposta egiten” erreportaje mamitsuan alderatu ditu hondakin organikoa kudeatzeko bi sistema: auzokonposta eta 5. edukiontzia. Alde batera utziz (azken aldian Gipuzkoan Atez Atekoaren kontrako plataformek ere onartu baitute) derrigortasunari lotutako diferentziak, bai bildutako organikoaren kantitatearen aldetik eta bai horren purutasunaren aldetik, Sakanako arduradunak seguru daude eskualde osoan orokortu duten auzokonpostak emaitza...
Read More

Iruzkin berriak