PSEk eta Bilduk adostuta, Donostian 5. edukiontzi marroia 2014an
Donostiako udal gobernuaren jabe den Bilduk eta PSEk adostu dute 2016rako honakinen %60 birziklatzea eta 2014an hiriburu osora zabaltzea 5. edukiontzi txipduna organikoarentzako. Oraindik akordioaren xehetasu gehiagoren faltan, Berriak “Donostian bosgarren edukiontzia jartzea hitzartu dute PSE eta Bilduk” eta Diario Vascok “San Sebastián implantará el quinto contenedor con chip y no habrá recogida puerta a puerta” kroniketan aurreratu dituztenetik ulertzen da gaikako...
Read MoreZaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina
Pello Zubiria Kamino kazetariak ARGIAren Xehe blogean plazaratu du herriak beren hondakinen kudeaketaren arabera sailkatzeko proposamena: “Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina (1)“. Irizpide nagusitzat harturik honakoak: jadanik lortzen den birziklapen tasa; lortu nahi den birziklatze tasa; lortzeko ezarritako epea; bilketaren orokortasuna; planaren zehaztasuna. Zubiriaren arabera sailkapen posible batek honako herri multzoak bilduko lituzke: A.- Zero Zabor herriak B.- Zero...
Read MoreOrmaiztegik ere uko Atez Atekoari
Ormaiztegiko udal gobernuak (Bildu) bando batez jakinarazi du uko egiten diola herrian Atez Ateko bilketa ezartzeari eta edukiontzi bidez %73ko birziklapen tasara iristen ahaleginduko dela. Asteazkenean egingo duen udal batzarrean emango omen ditu xehetasun gehiago. Albistea oraingoz jaso dute Hitzak (“Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio“) eta Noticias de Gipuzkoak (“El Consistorio de Ormaiztegi también renuncia a implantar el ‘puerta a...
Read MoreAzpeitiko akordioaz balorazioak
[Pello Zubiria Kamino] Azpeitiko udalean (Bilduk agintzen du gehiengo osoz) hondakinen kudeaketan Bilduk, H1!ek eta EAJk lortu duten akordioaren ondoren lehenbiziko balorazioak irakur daitezke. Azpeitiko EHBilduk bere webgunean dauka osorik “Lortu dugun akordioa urrats handia izateaz gain, urrats atzeraezina da” agiria. Berria egunkariak plazaratu “Hondakinei buruz lortu duten akordioa ‘pauso handia’ da, Azpeitiko EH Bilduren ustez” kronikan zenbait iritzi...
Read MoreAzpeitian Atez Aterik gabeko bidea onartu Bilduk, EAJk eta H1!ek
Azpeitian, urtarrilean udalak iragarri zuenaren alderantziz, ez da atez ateko hondakinen bilketa ezarriko, gaur egungo edukiontzien sistemarekin jarraitzea erabaki du Azpeitiko Udalak plenoan, aho batez. Baina, sortzen den hondakinen %70 birziklatzeko tasa lortzeko helburuarekin, gaika birziklatzea kontrolatuko duen edukiontzien sistema jarriko dute martxan. Oraingoz proposamen orokor bat denaren kronika osoena Uztarriak eskaini du, adostutako testuaz gain sinatzaileen iritziak bilduz:...
Read MoreElgoibarko bosgarren edukiontziaren emaitzak eta aldaketak
Elgoibarko udalak erabaki du hondakin organikoa borondatez lagatzeko bosgarren edukiontziak udatik aurrera txiparekin funtzionatuko duela, Diario Vascok “El contenedor con chip se acerca” albistean zabaldu duenez. Gipuzkoa Zero Zaborrek bere blogean komentatu du: “La enésima noticia acerca del fracaso del quinto contenedor“. Biak leituta ulertu daitekeenez, Elgoibarko 4.000tik gora familiatatik 2.193 dira kontainer marroia erabiltzeko izena emanak, hauek beren...
Read More

Iruzkin berriak