Oñati Atez Atekoaren kontrakoen jomugan
[Pello Zubiria Kamino]Atez Atekoaren kontrako Gipuzkoako plataformek, Patxi Amantegi buru, Oñatiko herritarrei dei egin diete maiatzaren 22tik aurrera udaletxera joan ez daitezen hondakinak gaika biltzeko kuboak jasotzera. Kuborik hartzen ez duten herritarrek hondakinekin egunak pasa ahala zer egin behar duten ez zuten argitu. Oñatin EAJren plataformen bozeramaileak erakutsi duen agresibitateak hoztu dizkie Zumaiako plataformak herritarrei leihoetatik zabor-zorroak kentzeko deiagatik...
Read MoreAstigarragan Atez Ate hondakinen %85 gaika sailkaturik bildu dute
Astigarragako udalak jakinarazi du apirilean, Atez Atekoa ezarrita lehenbiziko hilabetean, hondakinen %85 ondo sailkaturik biltzea lortu dutela. Kontainer “betikoak” erabili dituzten azken hilabetean, martxoan, %28ra ez zen iritsi gaikako bilketa. Bestela esanda, apirilean 16.250 kilo errefus bildu dira aurreko hilabetean 150.420 kilo biltzen ziren herri berean. Aldaketa nabarmenena, errefusaren murrizketarekin batera, hondakin organikoaren bilketan ikusi da. Martxoan 4.110 kilo...
Read MoreAretxabaletan hondakinez lehen hitzaldiak egin dira
Aretxabaletako udalak burutu ditu hondakinen inguruko lehen azalpenak herritarrei azaltzeko bilerak. Parte hartze prozesua irailetik landa abiatuko dute, bertako ordezkariek Goienari azaldu diotenez (bideoa).
Read MoreOrdizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa
Ordiziako (9.817 biztanle) udalak maiatzerako programatu ditu Atez Atekoa ezarri aurretik herritarren iritziak eta proposamenak jasotzeko bilerak. Udaletxeko bulegoetan edo telefonoz ere utzi ahal izango dituzte ordiziarrek maiatzaren 27a baino lehen. Orain arteko bileretan 400 pertsonak parte hartu dutela adierazi du Igor Eguren alkateak. Albistea eman dutenak: Hitza “Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean” Sasieta...
Read MoreZaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina
Pello Zubiria Kamino kazetariak ARGIAren Xehe blogean plazaratu du herriak beren hondakinen kudeaketaren arabera sailkatzeko proposamena: “Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina (1)“. Irizpide nagusitzat harturik honakoak: jadanik lortzen den birziklapen tasa; lortu nahi den birziklatze tasa; lortzeko ezarritako epea; bilketaren orokortasuna; planaren zehaztasuna. Zubiriaren arabera sailkapen posible batek honako herri multzoak bilduko lituzke: A.- Zero Zabor herriak B.- Zero...
Read MoreAitor Karasatorrek esplikatu ditu Sakanako Atez Atekoaren ezaugarriak
Aitor Karasatorre Etxarriko zinegotzi eta Sakana mankomunitateko lehendakariak (Bildu) ARGIAko Urko Apaolazari azaldu dizkio Sakanan hondakinen gaikako bilketa orokortuak edukiko dituen ezaugarriak: “Atez atekoak jendeari konfiantza emango dio gauza berriak egiteko“. Intereseko anitz gauza esan du, adibidez honakoa: “Auzokonposta bosgarren edukiontzia da, organikoa edozein unetan bota daiteke”.
Read More

Iruzkin berriak