Aldundiak Partzuergoan proposatuko du errauste planta betirako baztertzea
Gipuzkoako Foru Aldundiak iniziatiba hartu du Zubietako errauste plantaren korapiloa askatzeko: Iñaki Errazkin ingurumen diputatuak Batzar Nagusietan adierazi du GHK partzuergoan proposatuko duela errauskailua betirako baztertzea. Gai honetan de facto azken hilabeteotan dagoen moratoria betiko ezin dela luzatu argitu du eta erabaki definitiboa hartzerakoan Partzuergoan erakunde horren kudeaketan %33ren jabe den Aldundiak, eta diputatuak berak pertsonalki ere bai, ezezko garbia emango diotela...
Read MoreEguzki, Ekologistak Martxan, GZZ, Greenpeace eta Koordinadoraren agiria
Eguzki, Ekologistak Martxan, Gipuzkoa Zero Zabor, Greenpeace eta Errausketaren aurkako plataformen Koordinadorak Zubietako errauskailuaren finantziazioaz ezagutu diren informazio berriez agiri bateratua ezagutarazi dute Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzaren atarian. GZZ “Greenpeace, Errausketaren aurkako koordinadora, Eguzki, Ekologistak Martxan eta GZZren prentsaurrekoa swap, angulak eta enpresen adierazpenen aurrean” eta “Rueda de prensa de los agentes sociales, sobre swaps,...
Read MoreErrauskailuaren eztabaida Batzar Nagusietan
EAJ, PSE eta PPko ordezkariek Gipuzkoako Batzar Nagusietan Bilduk agintzen duen Aldundiari eskatu diote Zubietako errauskailua eraikitzeko erabil ditzala aurrekoentuetako 17 milioi euro. Berria “Zubietako errauste planta pagatzeko eskatu diote EAJ, PSE-EE eta PPk aldundiari” Gara “La oposición exige a Bildu que ejecute la partida de la incineradora” EAJ “Hondakinen kudeaketaren gainean demokraziaren alde bateko ikuspegia izatea egotzi dio EAJ-PNVk...
Read MoreGipuzkoako aurrekontuen negoziaketen erdian, Zubietako errauste planta
Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2013rako aurrekontuen negoziaketetan mugimendu nabarmenak ari dira gertatzen azken hamabost egunotan. Duela astebete EAJk iragarri zuen Martin Garitanoren gobernuari ez ziola osoko zuzenketarik aurkeztuko, ordu gutxiren bueltan proposatzeko Zubietako errauskailuaren obrak berehala hasteko emendakin bat: 17 milioi euro, Diputazioak Partzuergoari ematen dion dirua zehazki errauste plantari loturik egotea. Egun gutxiren bueltan jakin da PSEk deusezean utzi duela...
Read MoreGipuzkoako EAJk 2013rako 17 milioi lotu nahi dizkio zehazki errauskailuari
Eusko Alderdi Jeltzaleak PSE eta PPrekin negoziatu nahi du Gipuzkoako 2013ko aurrekontuen emendakin bat zeinaren bidez 17 milioi euro espreski loturik geldituko zaizkion Zubietan errauste planta eraikitzeko proiektuari. Albistea asteburuan Diario Vascok aurreratu zuen EAJk Bilduren aurrekontuei osoko emendakinik aurkeztuko ez ziela zioen iragarpen berean. Gaur Diario Vascok paperean “El PNV busca introducir en las cuentas de Bildu 17 millones para la incineradora” kronikan...
Read MoreEAJren emendakin berezia Gipuzkoan errauskailua finantziatzeko
Gipuzkoako EAJk ez die osoko emendakinik aurkeztuko Foru Aldundiaren aurrekontuei. Ordainetan 91 emendakin partzial defendituko ditu. Horietako batean eskatzen du espreski aurrekontuetan onar dadila Foru Aldundiak Hondakinen Partzuergoari ematen dion dirua Zubietan errauskailua eraikitzeko dela. Diario Vasco “El PNV presentará 91 enmiendas parciales centradas en medidas anticrisis y el impulso a la incineradora“ Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen...
Read More

Iruzkin berriak