Zero Zabor
    Hasiera »

    Tolosa Zero Zaborrek Patxi Amantegiri elkarrizketa publikorako deia egin dio

    2013-05-25  //  Atez atekoa, Bost edukiontzi txipdunak, Bost kontenedore  //  Iruzkinik ez

    Tolosa Zero Zaborren izenean Itzea Urkizuk Gipuzkoako Atez Atekoaren kontrako plataformen buru Patxi Amantegiri elkarrizketa publiko bateako deia egin dio Hitzak argitaratu duen “Tolosa Zero Zaborrek batzen gaituzten puntuak azpimarratzea garrantzitsutzat du” gutunean. Honela bukatzen da gutuna: “Gure ustez gehiago dira batzen gaituzten puntuak, banatzen gaituztenak baino, beraz, eskain diezaiogun Tolosako herriari aukera paregabea. Honegatik guztiagatik, Tolosa Zero Zaborrek elkarrizketa publiko batera gonbidatu nahi zaitu. Elkarrizketa bat, non bi aldeak elkartzen gaituzten puntu hauez hitz egingo dugun, eta hondakinen murrizte, berrerabiltze eta birziklatze politiketan herritarrekin komunikatu eta elkar hezteko moduak bilatuko ditugun”

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Mundumob asteburuan Mutrikun, Pasai Donibanen eta Elgetan

    2013-05-24  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

    Gipuzkoa Zero Zabor koordinakundeak plazaratu duenez “Mundumob. Asteburuko ekitaldiak. Mutrikun, Pasai Donibanen eta Elgetan” albistean, Mundumob ekimena aurrera doa, herriz herri Gipuzkoa zeharkatu eta “Eman hartu nahi duzun mundua” leloan laburtutako aldarrikapena zabaltzen. Hainbat herritan egingo diren entseguz gain, ekitaldi nagusia eta grabaketak egingo dira Mutrikun, Pasai Donibanen eta Elgetan.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Eusko Legebiltzarrak errauskailua babestu eta Atez Atekoa salatu ditu

    2013-05-24  //  Atez Atekoaren kontra, Ekitaldia, Errausketa  //  Iruzkinik ez

    Eusko Legebiltzarrak osoko bilkuran Bildu ez beste alderdi guztien botoz errasketa sustatu du honakinen kudeaketarako eta “Atez Atekoaren inposizioa” salatu. Honela kontatu du Gasteizen esana prentsak:

    Berria “Atez atekoa ez inposatzeko eskatu du legebiltzarrak”
    Gara “PNV, PSE, PP y UPyD suman sus votos contra el PaP y en favor de la incineración”
    Noticias de Gipuzkoa “El Parlamento Vasco pide a Bildu que deje de “imponer” el ‘puerta a puerta’ en Gipuzkoa”

     

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Zapatuan Oñatin Atez Atekoari ongi etorria

    2013-05-23  //  Atez atekoa, Ekitaldia, Gizarte eragileak, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Oñatiko Zero Zabor taldeak larunbaterako antolatu du Atez Atekoari ongietorria emateko ekitaldia. Udalak bere aldetik adierazi du normaltasun osoz doala kuboak eta bestelako materialak banatzeko lana. Oñati izango da Gipuzkoan hondakinen gaikako bilketa orokortua ezarriko duen hamargarren herria.

     

    Oñati Zero Zaborren afixa

    Oñati Zero Zaborren afixa

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    ‘Zero Waste Europe’k Hernaniko herria eredugarri izendatu du

    2013-05-23  //  Atez atekoa, Prebentzioa, Sailkatugabeak, Udalak  //  Iruzkinik ez

    [Pello Zubiria Kamino] Europako Zero Zabor mugimenduak biltzen dituen Zero Waste Europek aipamen berezia egin dio Hernaniko herriak hiru urteotan lortutakoari, “ZW Best practices: Hernani” artikuluan irakur daitekeenez. Donostiako Kontxako estropadetan egindako argazki batez ederturik, honela hasten da ZWEren idatzia: “Hernani da Gipuzkoan bere burua Zero Zabor izendatu duten lehen herrietakoa. Ondorioz, hondakinen birziklapena ia lau halakotu egin da 2009tik, eta hondakinen sorrera nabarmenki murriztu”. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Ormaiztegin Atez Atekoaren kontrako plataformak ez du galdeketarik egingo

    2013-05-23  //  Atez Atekoaren kontra  //  Iruzkinik ez

    Hala zabaldu du Hitzak bere “Ormaiztegiko bosgarren edukiontziaren aldeko plataformak ez du herri galdeketa egingo” kronikan.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    EAJk Bilduri esijitu dio azkar ixteko zabortegiak eta kaosa aurpegiratu

    2013-05-22  //  Politikariak  //  Iruzkinik ez

    Noticias de Gipuzkoak zabaldu duenez “El PNV pide a Bildu ‘medidas urgentes’ para cerrarlos vertederos” albistean, EAJk Gipuzkoako Batzar Nagusietan errejistratu du galdera sorta bat lurralde honen hondakinen plan nagusia zein neurritan bete den jakiteko. Xabier Ezeizabarrena bozeramaileak kritikatu du Bilduk daukan kaosa eta hondakinak nola kudeatu ez jakitea.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Oñatiko herritarrak gaur hasi dira Atez Atekorako materiala jasotzen

    2013-05-22  //  Atez atekoa, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Laster hondakinak Atez Ate bilduko dituen Oñatin, udala hasi da herritarrei materialak banatzen. Goienak “Oñatiarrek hondakinen bilketako materiala jaso dezakete gaurtik” eta “Hondakinak gaika biltzeko kuboak eta materiala banatzen hasi dira gaur Oñatin” albisteetan azaldu duenez, hiztegi, gida eta bestelako osagai txikiagoez gain, familiako launa ontzi jasoko dituzte: marroi koloreko bi organikoarendako; gris koloreko bat errefusarendako; eta urdin koloreko bat, papera eta kartoiarendako. Azken horiek, era komunitarioan jasotzea erabaki duten atariek –guztira, 98–, ontzi handia jasoko dute. Bestalde, familia bakoitzak hori koloreko 60 poltsa izango ditu. Ekainetik abendura arte, astean bitan, plastikoak eta ontzi arinak ateratzeko adina poltsa. Diario Vascok “El reparto de cubos del PaP arranca hoy en Eteo convocando a San Martín y Ugarkalde” kronikan azaldu du.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Eguzkik gogor kritikatu du Donostian 5. edukiontzia zabaltzeko adostasuna

    2013-05-22  //  Atez Atekoaren alde, Bost kontenedore, Gizarte eragileak  //  Iruzkinik ez

    Eguzki ezker abertzaleko talde ekologistak gogor kritikatu du Donostian Bilduko udal gobernuak eta PSE alderdiak hiri osora bosgarren edukiontzi txipduna zabaltzeko adostutako erabakia: “El acuerdo Bildu-PSE, un brindis al sol” agirian: “El “fraude” de este acuerdo reside en que la participación en la separación de los residuos seguirá siendo voluntaria. No hay ningún sistema que demuestre suficiente eficacia basado en el voluntarismo. Anunciar el objetivo de recoger selectivamente el 60% de los residuos con este sistema, es un “brindis al sol”, pues los actores de este acuerdo, saben a priori que jamás alcanzarán ese objetivo de esta manera“. Garak “Eguzki critica el acuerdo sobre residuos en Donostia entre Bildu y PSE” lerroburuz eman du albistea.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Cavalloren ’100 kilo baino gutxiago’ filma: zaborra nola murriztu %20ra

    2013-05-22  //  Atez atekoa, Bideoak, Dokumentalak, Europa, Prebentzioa  //  Iruzkinik ez

    Italian hondakinen kudeaketa plangitzak antolatzen berezitutako ERICA kooperatibak plazaratu berri du Meno 100 chili (100 kilo baino gutxiago) dokumentala, hainbat festibal eta biltzarretan aurkezten ari dena. Titulu berarekin Roberto Cavallo hondakinetan adituak 2011an argitaratutako liburuan oinarritua, “Gure zakarrontzia errejimenean jartzeko errezetak” darama lelo. Pello Zubiria Kaminok aurkeztu ditu egilea eta filma ARGIAko Xehe blogean: “Roberto Cavallo (1): ’100 kilo baino gutxiago’“

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    ‘Peoples Design Lab’: gaizki edo ondo diseinatutako produktuen sariketa

    2013-05-21  //  Berdiseinatu, Europa  //  Iruzkinik ez

    Thinking our Waste (Gure hondakinak aztertuz) leloa daraman The People’s Design Lab guneak sariketa berezia antolatu du hondakinen kudeaketa aldetik ondo edo gaizki osatuta dauden produktuak omentzeko. Italiako Capannori hirian hondakinen ikerketarako antolatutako zentroaren ildotik, Britainia handiko zenbait boluntariok sortu dute kontsumitzen ditugun gaien diseinuan arakatzeko taldea, eta orain herritarrei eskatzen die proposamenak egitea lau sariotako bat merezi duten produktuentzako:

    -  The Weakest Link Award iraupen murritzegia dutenentzako.
    - The Bin Again Award astebete baino lehen zakarrontzira bota behar dituzunentzako.
    - The Russian Doll Award pakete eta azal gehiegitan bildurik datozenentzat.
    -  Best Zero Waste Design, ondo diseinaturik egoteagatik zabaltzea merezi dutenak saritzeko.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Idurre Ekisalbelek ‘Erretratua’ idatzi du Atez Atekoaren kontrako gurutzadaz

    2013-05-21  //  Iritziak / Adierazpenak  //  Iruzkinik ez

    Berria egunkarian Idurre Eskisabelek “Erretratua” idatzi du, honela hasten dena: “Atez ateko zabor bilketaren aurkako gurutzadan dabiltzanei aitortu behar zaie oso abilak direla jendeon barne mamu eta zaborrak zeintzuk diren atzeman eta aztoratzen —eta gurutzada diot, bultzatu dutena ez delako eztabaida, ustezko etsaiaren gaiztakeria ñabarduragabean bermatutako birkonkista baizik—.” Berrian artikulua osorik.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Mundumob ekimenak aurrera darrai

    2013-05-21  //  Ekitaldia  //  Iruzkinik ez

    Gipuzkoa Zero Zabor koordinadorak maiatzaren 4an Oreindainen hasi zuen Mundumob ekimenak aurrera darrai herriz herri antolatutako entseguekin. Mundumoben orri berezian eskaintzen dira, helburuen zehaztapenaz gain, entseguetarako deialdiak, musikak, koreografiak, eta beste. Ekainaren 8an Donostiako ekitaldi nagusiarekin bukatuko da.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Sakana: auzokonpostaren abantailak 5. edukiontziaren aldean

    2013-05-20  //  Auzolaneko konpostaketa, Mankomunitateak  //  Iruzkinik ez

    Sakanako mankomunitateak “Hilabete luze auzokonposta egiten” erreportaje mamitsuan alderatu ditu hondakin organikoa kudeatzeko bi sistema: auzokonposta eta 5. edukiontzia. Alde batera utziz (azken aldian Gipuzkoan Atez Atekoaren kontrako plataformek ere onartu baitute) derrigortasunari lotutako diferentziak, bai bildutako organikoaren kantitatearen aldetik eta bai horren purutasunaren aldetik, Sakanako arduradunak seguru daude eskualde osoan orokortu duten auzokonpostak emaitza hobeak eskaintzen dituela. Dagoenekoz auzokonposta egiten duten zenbait sakandarrek ere ematen du iritzia, azpimarratuz besteren artean oso erosoa dela herritarrarentzako. Sakana osoan, oraingoz erabaki ez duen Altsasu eta aldaketa sei hilabeterako atzeratu duen Irurtzunez landa, ekainean ezarriko da Atez Ateko bilketan eta auzokonpostean oinarritutako sistema berria. Hau da: Ziordia, Olazti, Urdiain, Iturmendi, Baikaiku, Etxarri-Aranaz, Arbizu, Ergoiena, Lakuntza, Arruazu, Uharte Arakin, Irañeta eta Arakilen. Herriok 11.000 biztanle biltzen dituzte.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Portlandek atzeratu Olatzagutian hondakinak erretzen hastea

    2013-05-20  //  Errausketa, Nafarroa, Porlan fabriketan  //  Iruzkinik ez

    Noticias de Navarrak zabaldu duenez, Portland Valderrivas konpainiaren presidente José Luis Saénz de Mierak Olatzagutiara egindako bisitan jakinarazi dio enpresa batzordeari oraingoz atzeratu egingo dutela bertako zementu-usinan hondakinak erretzen hasteko eguna, “aurrekonturik ezagatik”, kontatu denez “Portland retrasa la obra para quemar residuos no peligrosos en Olazti“  kronikan. Hori bai, garbi utzi du hondakinen errausketa hil ala bizikoa dela Olatzagutiako fabrikaren bideragarritasunarentzako. Albistea Guaixek ere kontatu du: “Aurrekontu faltak porlandegiaren balioztatze egitasmoa atzeratu du”

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Oñati Atez Atekoaren kontrakoen jomugan (eguneratua)

    2013-05-20  //  Atez atekoa, Gizarte eragileak, Politikariak, Udalak  //  Iruzkinik ez

    [Pello Zubiria Kamino]Atez Atekoaren kontrako Gipuzkoako plataformek, Patxi Amantegi buru, Oñatiko herritarrei dei egin diete maiatzaren 22tik aurrera udaletxera joan ez daitezen hondakinak gaika biltzeko kuboak jasotzera. Kuborik hartzen ez duten herritarrek hondakinekin egunak pasa ahala zer egin behar duten ez zuten argitu. Oñatin EAJren plataformen bozeramaileak erakutsi duen agresibitateak hoztu dizkie Zumaiako plataformak herritarrei leihoetatik zabor-zorroak kentzeko deiagatik Gipuzkoan eztabaida gozatuko zela esperantza zutenei.
    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Hondakinak eta herriak: sortutako zaborraren araberako sailkapena

    2013-05-18  //  Iritziak / Adierazpenak  //  Iruzkinik ez

    Pello Zubiria Kamino ARGIAko kazetariak Xehe blogean proposatu du Gipuzkoako herriak hondakinen kudeaketaren arabera sailkatzea, Euskal Herriko udal ororentzako balio lezakeen klasifikazioan. Horretarako kontutan hartu behar direla uste du honako irizpideak: jadanik lortzen den birziklapen tasa; lortu nahi den birziklatze tasa; lortzeko ezarritako epea; bilketaren orokortasuna; planaren zehaztasuna. Hondakinak eta herriak izen generikoa daraman proposamena hiru ataletan eskaini du: (1) Sailkapen ahalegina, (2) Sailkapena zehaztuz eta (3) 2014ko errefus mendiak.

     

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    PSEk eta Bilduk adostuta, Donostian 5. edukiontzi marroia 2014an

    2013-05-17  //  Bost kontenedore, Sailkatugabeak, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Donostiako udal gobernuaren jabe den Bilduk eta PSEk adostu dute 2016rako honakinen %60 birziklatzea eta 2014an hiriburu osora zabaltzea 5. edukiontzi txipduna organikoarentzako. Oraindik akordioaren xehetasu gehiagoren faltan, Berriak “Donostian bosgarren edukiontzia jartzea hitzartu dute PSE eta Bilduk” eta Diario Vascok “San Sebastián implantará el quinto contenedor con chip y no habrá recogida puerta a puerta” kroniketan aurreratu dituztenetik ulertzen da gaikako bilketa borondatezkoa izatngo dela eta 2016an ez bada lortu %60 birziklatzean hala ere ez dela Atez Atekorik ezarriko.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Patxi Amantegi: ‘Bilduk ez du Atez Atekoa ezarriko kostu politikoagatik’

    2013-05-17  //  Atez Atekoaren kontra, Iritziak / Adierazpenak  //  Iruzkin bat

    Gipuzkoan EAJk bultzatutako (Garak ezagutarazi du GBBren bulegoetatik zabaltzen dituztela bere prentsa oharrak) plataformen bozeramale Patxi Amantegik iragarri duenez,  Bilduk ez du Atez Atekoa ezartzen segituko” kostu politiko handiagatik”. Tolosan ere udalak Atez Atekoa ez duela ezarriko aurreratu du Amantegik: “Amantegi ha criticado que en Tolosa ‘se esté tomando una deriva hacia el quinto contenedor’, y no en otros municipios como Legorreta, Villabona, Anoeta o Irura.” Berriak bildu du “Plataformen ustez, Bilduk ez du atez atekoarekin jarraituko, ‘”kostu politikoagatik’” albistean eta Diario Vascok “Las plataformas creen que Bildu no pondrá el PaP por su ‘coste político’” berrian.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Bilduk ohartarazi du Txingudiko errauskailua berriro mahaian dagoela

    2013-05-17  //  Errausketa, Mankomunitateak, Txingudi, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Hitzak zabaldu duenez, hondakinez mintzatzeko kazetariak deitu dituzte Hondarribiako eta Irungo Bilduren zinegotziek, hasiera batean bosgarren edukiontziari nolabaiteko babesa emateko eta gizarteari gaikako bilketa sustatzeko, baina “asteartean Txingudiko Zerbitzuen batzarrean Juana Bengoetxea ordezkari popularrak Bidasorako errauskailu bat proposatu izanak euren asmoa aldarazi du”. Asier Perez Karkamok sinatu du “Bidasorako errauskailua berriro mahai gainean jarri dutela ohartarazi du Bilduk” kronika.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Astigarragan Atez Ate hondakinen %85 gaika sailkaturik bildu dute

    2013-05-16  //  Atez atekoa, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Astigarragako udalak jakinarazi du apirilean, Atez Atekoa ezarrita lehenbiziko hilabetean, hondakinen %85 ondo sailkaturik biltzea lortu dutela. Kontainer “betikoak” erabili dituzten azken hilabetean, martxoan, %28ra ez zen iritsi gaikako bilketa. Bestela esanda, apirilean 16.250 kilo errefus bildu dira aurreko hilabetean 150.420 kilo biltzen ziren herri berean.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez %73ra iristea

    2013-05-16  //  Bost edukiontzi txipdunak, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Ormaiztegiko udalak erabaki ondoren Atez Ateko bilketarik ez duela ezarriko, herrian giroa arras lasaitu dela adierazi dio Hitzari bertako alkate Rosa Mari Urkiak. Orain Sasietako teknikariek aztertuko dute nola antolatu sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontzi bidezko bilketa derrigorrezkoarekin. Hitzak “Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran” albistea (bideoz hornitua) eskaini dio eta Noticias de Gipuzkoak “Ormaiztegi estudiará con técnicos de Sasieta cómo implantar el sistema de contenedores“.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Bergara, Eskoriatza eta Oñatin 210 familia auzokonposta egiten

    2013-05-16  //  Auzolaneko konpostaketa, Mankomunitateak, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Goienak “Hiru herritako 210 familia auzo-konposta egiten dabiltza” kronikan zabaldu duenez, Debagoienako Bergara, Eskoriatza eta Oñatin dagoenekoz 210 dira auzokonposta egiten duten familiak. Oñatin beste asko daude udalak noiz gune berriak irekiko zain eta Arrasaten lehenbiziko gunea laster abiaraziko dute.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Zumaiako plataformak leihoetatik zabor-zorroak kentzeko deia egin du

    2013-05-16  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

    Baleike hedabideak “Atez atekoaren aurkako plataforma: ‘Pozik gaude emaitzarekin, helburuak lortu ditugu eta’” kronikan azaldu duenez, Zumaiako Atez Atekoaren kontrako  plataformak bilera publikoan ontzat eman ditu herrian hondakin sistema berria ezartzeko lortutako adostasunak eta hor aurreikusitako bilketa sistema, bere helburuak betetzat jo eta herritarrei eskatu die leihoetatik kentzeko zintzilikatutako zabor-zorroak. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Joxean Agirrek argitu nahi izan ditu EHBilduren erabakiak

    2013-05-16  //  Iritziak / Adierazpenak, Politikariak  //  Iruzkinik ez

    Pasarte batzuetan (tituluaz gain) zehazki Iñaki Petxarromanek Berrian plazaratutako “Ontzia, nora ezean” analisiari erantzuten diola emanez aditzera, Sorturen Gipuzkoako koordinatzailea den Joxean Agirrek “Lemari handiak” artikuluan argitu nahi izan ditu bere alderdia barne den EHBilduk hondakinen aferan azaldutako jarreraren nondik norakoak.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Joxe Juan Ugalde Lezotik hondakin sistemaren aldaketaz

    2013-05-15  //  Iritziak / Adierazpenak  //  Iruzkinik ez

    Euskadi Irratiko ahots ezagunetakoa den Joxe Juan Ugaldek maiatzaren 10eko Hitzan plazaratu du “Eta orain Lezo” izeneko iritzi artikulua, Lezoko herritar gisa hondakin sistemaren aldaketa eta inguruko eztabaidak nola bizi izan dituen azalduz. Alde askotatik interes handiko analisi-ardatzak garatu ditu Ugaldek.
    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Aretxabaletan hondakinez lehen hitzaldiak egin dira

    2013-05-15  //  Atez atekoa, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Aretxabaletako udalak burutu ditu hondakinen inguruko lehen azalpenak herritarrei azaltzeko bilerak. Parte hartze prozesua irailetik landa abiatuko dute, bertako ordezkariek  Goienari azaldu diotenez (bideoa).

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Julio Bareak esplikatu du Mallorcako errauskailu ‘blindatuaren’ eskandalua

    2013-05-15  //  Errausketa, Estatu espainiarrean  //  Iruzkinik ez

    Ecoticias albiste agentzian (guk Gipuzkoa Zero Zabor taldearen blogetik ezagutu dugu) Greenpeaceko Julio  Bareak plazaratu duen “La incineradora de Mallorca: cuando lo irracional se vuelve cotidiano” artikuluan azaldu du Mallorcan eraiki duten errauskailuak hasieratik (Gipuzkoan eraikitzekotan zirenak bezala) zeukan kontratu blindatuaren zertzeladak. Honela hasten da Barearen artikulua: “Parece lógico que si alguien no usa un servicio (prestado por una empresa privada) no pague por ello, y si lo hace, sea en función de lo utilizado. Pues bien en Mallorca esto no es así. Desde 2013, todos los hogares de la isla pagarán la misma tasa de incineración (que no es otra cosa que quemar basura),en función de su valor, claro está, que ya es la más alta de España. Esto implica que abonarán el mismo dinero los vecinos de ayuntamientos que incineran el 80% de sus residuos, que los de municipios que han conseguido reducir hasta el 30% lo que llevan a incinerar. ¿Pero cómo se ha llegado a esta situación?”

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Txingudiko hondakin eredua: zaborra esportatu eta agian erraustu

    2013-05-15  //  Mankomunitateak, Politikariak, Txingudi  //  Iruzkin bat

    Txingudiko mankomunitateko presidente Jose Antonio Santanok (PSE) eta bere ondoko Aitor Kerejetak (EAJ) prentsaurrekoan azaldu dituzte Txingudiko hondakinen zenbait ezaugarri. Alde batetik, gaikako borondatezko bilketaren barruan eskualdeko familien %24ek eman dute izena organikoa edukiontzi marroietan uzteko, eta, beraz, familien %76k ez du organikorik bereiziko. Bestetik, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan ez dagoen Txingudi aztertzen ari da Gipuzkoatik kanpoko zabortegiren batera eramatea bere hondakinak, erabat baztertu gabe eskualdean bertan errauskailu bat egitea. Diario Vascok honela azaldu ditu prentsaurrekoan esanak: “El presidente de Servicios Txingudi ha precisado que cuando hablan de alternativas a corto y medio plazo están pensando ‘en vertederos fuera del territorio guipuzcoano a los que enviar los residuos’, mientras se estudia una solución a largo plazo para esta cuestión. ‘No estamos descubriendo nada revolucionario. Va a haber un porcentaje de basura a la que hay que buscar un depósito en vertedero. Y habrá que decidir, en el caso de que haya una alternativa, si se opta por ella’, ha dicho Santano, quien ha negado que, a día de hoy, piensen en una incineradora para la comarca“.

    Gara “El 76% de las familias de Txingudi no se ha apuntado al contenedor para orgánics”
    Diario Vasco “La mancomunidad de Txingudi estudia alternativas para enviar su basura“

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Zumaian adostu dute bide-orria, bideragarritasuna aztertzen hasteko

    2013-05-15  //  Bost edukiontzi txipdunak, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Zumaiako udalean dauden alderdi guztiek adostu dute hondakinen kudeaketa berria antolatzeko bide-orria, edukiontzi txipdunetan oinarritua. Adostasuneko puntuetan aipatzen den sistema bideragarria den aztertu behar dute orain. Aztertuko den sistema, oraingoz inon instalatu gabea, izango omen da: herritarrek barra kode pertsonalizatuak daramatzaten boltsatan lagako dituzte beren txip pertsonalizatua usatuz kalean egongo diren edukiontzietan, ordutegi mugarik gabe. Helburutzat hondakinen %80 birziklatzea aurrikusten da testuak zehazten ez duen “epe motzean”, eta azken ohar hau dakar: “Helburu horretara ez bagara iristen, neurri zuzentzaileak jarri beharko dira”. Albistea oraingoz hedabideok eman dute:

    Baleike “Edukiontzi txipdunak erabiltzeko akordioa sinatu dute hondakinen mahaiko eragile guztiek“, “Hau da hondakinak biltzeko adostutako sistema“, “Atez atekoaren aurkako plataformak bileria irekia egingo du, bihar, Alondegian”
    Berria “Edukiontziak txiparekin eta barra kodea duten poltsak, Zumaian”
    Naiz-Gara “Zumaia: Acuerdo sobre los residuos”
    Diario Vasco “Zumaia se descuelga del puerta a puerta ”

     

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    ‘Eskoriatza Garbia’k birziklatu nahi du

    2013-05-14  //  Atez Atekoaren kontra, Gizarte eragileak  //  Iruzkinik ez

    Atez Atekoaren kontrako ekintza nobedosoa estreinatuko dute Eskoriatzako plataformakoek: herritarrei eskatuko diete hiru egunez etxeetan organikoa gordetzea hirugarrenean udaletxe aurrean kontainer marroietan lagatzeko. Horrela erakutsi nahi dute derrigortasunez lortu daitekeela Atez Atekoarekin bezain emaitza ona… kontutan harturik Atez Atekoa egiten den herrietan jendeak organikoaren erdia turismo moduan kanpora eramaten duela. Diario Vascok kontatu du “El quinto contenedor de ‘Eskoriatza Garbia’” albistean.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Arrasate Zero Zabor taldearen hitzaldi eta ekintzak

    2013-05-14  //  Gizarte eragileak  //  Iruzkinik ez

    Datozen egunotan hitzaldi eta ekitaldi saila burutuko du Arrasateko Zero Zabor taldea, Goienak jakinarazi duenez.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Ordizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa

    2013-05-14  //  Atez atekoa, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Ordiziako (9.817 biztanle) udalak maiatzerako programatu ditu Atez Atekoa ezarri aurretik herritarren iritziak eta proposamenak jasotzeko bilerak. Udaletxeko bulegoetan edo telefonoz ere utzi ahal izango dituzte ordiziarrek maiatzaren 27a baino lehen. Orain arteko bileretan 400 pertsonak parte hartu dutela adierazi du Igor Eguren alkateak. Albistea eman dutenak:

    Hitza “Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean”
    Sasieta mankomunitatea “Lehen astean 400 lagun baino gehiago”
    Diario Vasco “Prosigue el calendario de reuniones informativas sobre el puerta a puerta“

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina

    2013-05-14  //  Atez atekoa, Birziklajea, Bost edukiontzi txipdunak, Bost kontenedore, Galdera-erantzunak, Lau kontenedore, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Pello Zubiria Kamino kazetariak ARGIAren Xehe blogean plazaratu du herriak beren hondakinen kudeaketaren arabera sailkatzeko proposamena: “Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina (1)“. Irizpide nagusitzat harturik honakoak: jadanik lortzen den birziklapen tasa; lortu nahi den birziklatze tasa; lortzeko ezarritako epea; bilketaren orokortasuna; planaren zehaztasuna. Zubiriaren arabera sailkapen posible batek honako herri multzoak bilduko lituzke:

    A.- Zero Zabor herriak
    B.- Zero Zabor izatea erabakia duten herriak
    C.- Eredu berri bila dabiltzanak B atalean sartzeko
    D.- % 65 helburu, borondatezko bilketaz eta epe laburretan konprometitua (Urnieta)
    E.- % 60 edo %70 helburu, baina bermerik gabeko epeekin eta zehaztapenik gabe
    F.- Helburu finkorik eta eperik gabe oraingoa hobetzea erabakita dutenak

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Ormaiztegik ere uko Atez Atekoari

    2013-05-14  //  Bost kontenedore, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Ormaiztegiko udal gobernuak (Bildu) bando batez jakinarazi du uko egiten diola herrian Atez Ateko bilketa ezartzeari eta edukiontzi bidez %73ko birziklapen tasara iristen ahaleginduko dela. Asteazkenean egingo duen udal batzarrean emango omen ditu xehetasun gehiago. Albistea oraingoz jaso dute Hitzak (“Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio“) eta Noticias de Gipuzkoak (“El Consistorio de Ormaiztegi también renuncia a implantar el ‘puerta a puerta’“).

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    ‘Birziklagarriak gara’ kanpaina abiatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

    2013-05-13  //  Aldundiak, Birziklajea, Prebentzioa  //  Iruzkinik ez

    Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez Gorka Otxoa aktoreak, Pirritx pailazoak, Edurne Pasaban mendizaleak eta Mikel Aranburu Realeko futbolari ohiak birziklapenaren aldeko mezu garbia helaraziko diote hilabete eta erdiz gipuzkoar jendarteari, ‘Birziklagarriak gara‘ lelopean. Hain zuzen ere, 2016rako hondakinen % 60 birziklatzea lortzeko deia egingo dute.

    YouTube Preview Image

    Berria “2016rako hondakinen %60 birziklatzera deitu du Gipuzkoako Foru Aldundiak”
    Diario Vasco “La Diputación señala que no rebajará la tasa de reciclado del 60% para 2016”
    Gara “Otxoa, Pirritx, Pasaban y Aranburu, protagonistas de una campaña a favor del reciclaje”

     

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    ‘Mundumob’ aurrea doa Gipuzkoan

    2013-05-13  //  Ekitaldia, Gizarte eragileak, Jolasa  //  Iruzkinik ez

    Gipuzkoa Zero Zaborrek “Eman hartu nahi duzun mundua” lelopean antolatutako ‘Mundumob’ ekimena aurrera doa. Asteburuan Lezo, Lasarte, Astigarraga, Alegia eta Usurbilen izan da azken egunotan, GZZek argitaratutako argazki eta bideoetan ikus daitekeenez.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Azpeitiko akordioaz balorazioak

    2013-05-13  //  Bost kontenedore, Udalak  //  Iruzkinik ez

    [Pello Zubiria Kamino] Azpeitiko udalean (Bilduk agintzen du gehiengo osoz) hondakinen kudeaketan Bilduk, H1!ek eta EAJk lortu duten akordioaren ondoren lehenbiziko balorazioak irakur daitezke. Azpeitiko EHBilduk bere webgunean dauka osorik “Lortu dugun akordioa urrats handia izateaz gain, urrats atzeraezina da” agiria. Berria egunkariak plazaratu “Hondakinei buruz lortu duten akordioa ‘pauso handia’ da, Azpeitiko EH Bilduren ustez” kronikan zenbait iritzi bildu ditu Ainara Arratibel Gasconek. Horrela, “‘denok irabazten aterako garen konpromiso baten aurrean gaude, eta adostasun politikotik sozialera salto eginda, herri eredugarri bat izatea lortuko dugu’, adierazi zuen atzo Eneko Etxeberria alkateak. Ziur da gauzak ondo eginez %70eko birziklatze tasa lortuko dutela  (…) Etxeberriak aitortu du ‘inbidiaz’ begiratzen dietela atez ateko sistema duten herrietan lortu diren emaitza ‘ikusgarriei’ (…) ‘Datuek esango digute [dio alkateak] martxan jarritako politika berriak norabide egokian doazen edo ez. Emaitzek epaituko gaituzte. Baina hondakinen alorrean, herri honek beste norabide bat hartu du konpromiso honekin’”. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Aitor Karasatorrek esplikatu ditu Sakanako Atez Atekoaren ezaugarriak

    2013-05-12  //  Atez atekoa, Mankomunitateak, Politikariak  //  Iruzkinik ez

    Aitor Karasatorre Etxarriko zinegotzi eta Sakana mankomunitateko lehendakariak (Bildu) ARGIAko Urko Apaolazari azaldu dizkio Sakanan hondakinen gaikako bilketa orokortuak edukiko dituen ezaugarriak: “Atez atekoak jendeari konfiantza emango dio gauza berriak egiteko“. Intereseko anitz gauza esan du, adibidez honakoa: “Auzokonposta bosgarren edukiontzia da, organikoa edozein unetan bota daiteke”.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Azpeitian Atez Aterik gabeko bidea onartu Bilduk, EAJk eta H1!ek

    2013-05-11  //  Bost kontenedore, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Azpeitian, urtarrilean udalak iragarri zuenaren alderantziz, ez da atez ateko hondakinen bilketa ezarriko, gaur egungo edukiontzien sistemarekin jarraitzea erabaki du Azpeitiko Udalak plenoan, aho batez. Baina, sortzen den hondakinen %70 birziklatzeko tasa lortzeko helburuarekin, gaika birziklatzea kontrolatuko duen edukiontzien sistema jarriko dute martxan. Oraingoz proposamen orokor bat denaren kronika osoena Uztarriak eskaini du, adostutako testuaz gain sinatzaileen iritziak bilduz: “Hondakinen bilketa edukiontzi bidez, baina kontrolatuta egingo da Azpeitian“. Aurretik hedabide berean Azpeitia Zero Zaborrek bere iritzia azaldua zuen “Azpeitia eta hondakinen inguruko gogoeta” gutunean.

    Ikusi albistea beste hedabideetan:
    Hitza “Azpeitian hondakinen bilketa edukiontzien bidez, baina kontrolatuta”
    Berria “Atez ateko bilketa baztertu eta hondakinen %70 birziklatzea erabaki du Azpeitiko Udalak”
    Diario Vasco “Azpeitia rechaza el PaP y mantiene los contenedores”
    Noticias de Gipuzkoa “El Pleno de Azpeitia, con mayoría de Bildu, descarta implantar el ‘puerta a puerta’”

    [2013-05-10eko eguneraketa] Azpeitiako Zero Zaborren oharra Uztarrian “Udalbatzak onartutako mozioaren balorazioa“

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    1 / 2612341020Hurrengoa»

    PUBLIZITATEA

  • Zero Zabor Twitterren

    Jarraitu @zero_zabor

    @zero_zabor(r)en Txioak

    Zero Zabor Facebooken

    Azken bidalketak

    • Tolosa Zero Zaborrek Patxi Amantegiri elkarrizketa publikorako deia egin dio
    • Mundumob asteburuan Mutrikun, Pasai Donibanen eta Elgetan
    • Eusko Legebiltzarrak errauskailua babestu eta Atez Atekoa salatu ditu
    • Zapatuan Oñatin Atez Atekoari ongi etorria
    • ‘Zero Waste Europe’k Hernaniko herria eredugarri izendatu du

    Iruzkin berriak

    • Jose Maria Tallon Aviles --> Txingudiko hondakin eredua: zaborra esportatu eta agian erraustu
    • ibai --> Patxi Amantegi: ‘Bilduk ez du Atez Atekoa ezarriko kostu politikoagatik’
    • Zumaiako plataformak leihoetatik zabor-zorroak kentzeko deia egin du | Zero Zabor --> Zumaian adostu dute bide-orria, bideragarritasuna aztertzen hasteko
    • Zaborrak eta herriak (2): sailkapena zehaztuz | Xehe --> Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina
    • beinat --> Gipuzkoa Zero Zabor: Atez Ateko bilketaren kontrako sinaduren inguruan

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Abuztua 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Urtarrila 2008
    • Abendua 2007
    • Azaroa 2007
    • Urria 2007
    • Iraila 2007
    • Uztaila 2007
    • Ekaina 2007
    • Maiatza 2007
    • Apirila 2007
    • Martxoa 2007
    • Otsaila 2007
    • Urtarrila 2007
    • Iraila 201
    • Uztaila 201

    Atalak

    • Aldundiak
    • Araztegiko lohiak
    • Arriskutsuak / Toxikoak
    • Atez atekoa
    • Atez Atekoaren alde
    • Atez Atekoaren kontra
    • Aurkezpenak
    • Auto-konpostaketa
    • Auzolaneko konpostaketa
    • Bankuak
    • Batzar Nagusiak
    • Berdiseinatu
    • Berrerabilpena
    • Bideoak
    • Bilketa pneumatikoa
    • Biometanizazioa
    • Birziklajea
    • Bizkaia
    • Bost edukiontzi txipdunak
    • Bost kontenedore
    • Dokumentalak
    • Dokumentuak
    • Ekitaldia
    • Ekonomia
    • Erakundeak
    • Errausketa
    • Errefusategia
    • Estatu espainiarrean
    • Europa
    • Europakoak
    • Gaikako bilketa
    • Galdera-erantzunak
    • Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
    • Gipuzkoa
    • Gizarte eragileak
    • Hedabideen jarrera
    • Iparraldea
    • Iritziak / Adierazpenak
    • Jolasa
    • Konpostaketa
    • Lau kontenedore
    • Loturak
    • Mankomunitateak
    • Metanizazioa
    • Nabarmendua
    • Nafarroa
    • Oinarrizkoa
    • Ondakinak zenbakitan
    • Orendain eredua
    • Organikoa animaliei
    • Osasuna
    • Partzuergoa
    • Plangintza
    • Politikariak
    • Porlan fabriketan
    • Prebentzioa
    • Sabotajea
    • Sailkatugabeak
    • Sindikatuak
    • TMB
    • Txingudi
    • Udalak
    • Zabalgarbi
    • Zabortegia
    • Zubieta

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA