PUBLIZITATEA
Zero Zabor Twitterren
Zero Zabor Facebooken
Azken bidalketak
- Mundumob asteburuan Mutrikun, Pasai Donibanen eta Elgetan
- Eusko Legebiltzarrak errauskailua babestu eta Atez Atekoa salatu ditu
- Zapatuan Oñatin Atez Atekoari ongi etorria
- ‘Zero Waste Europe’k Hernaniko herria eredugarri izendatu du
- Ormaiztegin Atez Atekoaren kontrako plataformak ez du galdeketarik egingo
Iruzkin berriak
- Jose Maria Tallon Aviles --> Txingudiko hondakin eredua: zaborra esportatu eta agian erraustu
- ibai --> Patxi Amantegi: ‘Bilduk ez du Atez Atekoa ezarriko kostu politikoagatik’
- Zumaiako plataformak leihoetatik zabor-zorroak kentzeko deia egin du | Zero Zabor --> Zumaian adostu dute bide-orria, bideragarritasuna aztertzen hasteko
- Zaborrak eta herriak (2): sailkapena zehaztuz | Xehe --> Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina
- beinat --> Gipuzkoa Zero Zabor: Atez Ateko bilketaren kontrako sinaduren inguruan
Artxiboak
- Maiatza 2013
- Apirila 2013
- Martxoa 2013
- Otsaila 2013
- Urtarrila 2013
- Abendua 2012
- Azaroa 2012
- Urria 2012
- Iraila 2012
- Abuztua 2012
- Uztaila 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Apirila 2012
- Martxoa 2012
- Otsaila 2012
- Urtarrila 2012
- Abendua 2011
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Otsaila 2011
- Urtarrila 2011
- Abendua 2010
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Abuztua 2010
- Uztaila 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Martxoa 2009
- Otsaila 2009
- Abendua 2008
- Azaroa 2008
- Urria 2008
- Iraila 2008
- Abuztua 2008
- Uztaila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Abendua 2007
- Azaroa 2007
- Urria 2007
- Iraila 2007
- Uztaila 2007
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Apirila 2007
- Martxoa 2007
- Otsaila 2007
- Urtarrila 2007
- Iraila 201
- Uztaila 201
Atalak
- Aldundiak
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Ekonomia
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusategia
- Estatu espainiarrean
- Europa
- Europakoak
- Gaikako bilketa
- Galdera-erantzunak
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Jolasa
- Konpostaketa
- Lau kontenedore
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Partzuergoa
- Plangintza
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Sindikatuak
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zubieta


Debagoieneko hondakinek egunotan erakutsi digutena
Atalak: Sailkatugabeak
ARGIA.comen Pello Zubiria Kamino saiatu da laburbiltzen Gipuzkoako Debagoienan hondakinen gatazkak azken egun eta asteetan eman dituzten albisteak eta ateratzen aurrera begirako ondorio batzuk.
Debagoieneko hondakinek egunotan erakutsi digutena
Hondakinen kudeaketan Gipuzkoa egiten ari den paradigma aldaketa luze eta gatazkatsuan Debagoienak dauka asteotan protagonismoa. Bailara honetatik zabaldutako albisteetatik atera ote daiteke ondorioren bat? Gai honetan neutrala ez dela aitortzen duen kazetari honi bururatzen zaizkio batzuk.
- Atez Ateko bilketaren kontrako erreakzioetan Debagoienako plataformek jausi handia lortu dute, herritarren inplikazioan bezala ikusgarritasunean: firma bilketa gainditu eta zabor boltsak balkoietan eskegitzeko kanpaina Bergaran hasita bailaratik haratago ere heldu da, Donostiako Astigarragaraino esaterako. Marketin aldetik, kolpe ona.
- Debagoienan aste honetan eztabaidaren epizentroa Bergaratik Oñatira pasatu da, hemengo plataformak desegiteko erabakia plazaratu duenean. Oñatin sortutako 24 orduko lurrikaratxoan zer egon da egiatik eta zer manipulaziotik? Neurria hartu nahi dion irakurleak on luke argitaratu diren albisteei gainbegiradatxo bat ematea. Aurkitu ditugun guztiak ARGIAN hemen eta hemen bildu ditugu. Irakurketa on baterako pista: ondo begiratu Goienak publikatuei. Agiri guztiak bildu dituzte osorik.
- Oñatin Atez Atekoaren alde 300 herritarretik gora egindako agerpen publikoa ere nabarmentzekoa da. “Eman aukera bat Atez Atekoari” manifestuaren bultzatzaileek eztabaida politikaren lerroetatik atera eta hondakinetan zentratzeko dei bat izan da, ondorengo lubiziak hein batean estali duena, geroak esanen zenbateraino.
- Atez Atekoaren kontra egoteko motibo ugari egon daitezkeen moduan, erreakzio horiek biltzeko plataformetan ere tonu ezberdinak egon dira eta daude. Debagoienetik kanpo, Legazpian esaterako sistema berria ezartzeko prozesua boikotatzea sustatu zuten. Aldiz, Oñatikoak desegiten dela iragarri duen oharrean bezala ondoren udal ordezkariekin egindako bileran eta adostutako idatzian bestelako tonua erakutsi du. Bailara berean, Arrasaten oso bestela joango dira gauzak bertako plataformak egun berean azaldutako jarreraren arabera.
- Alderdi politikoen artean Atez Atekoaren kontrako protagonismoa azken bi urteotan bere gain hartu badu Eusko Alderdi Jeltzaleak, Gipuzkoan ugaritu diren plataformak sustatuz beti, sortuz askotan eta ordezkatuz zenbaitetan, eta bide batez horrekin botoak bilduz, ondoko asteetan (EH)Bildurekiko talka ez dela gozatuko aurreratu du Maria Eugenia Arrizabalagak Berrian publikatutako artikuluan: “Atez Ate… irabazi arte“. Ordainetan, PSEk gai honetan oina azeleragailutik zerbait altxatzea erabaki duela dirudi. Aste honek eman du honetaz beste zantzu bat, ez ibarraren goienean baina Debabarrenean: mankomunitateko lehendakari sozialistak adierazi du ontzat emango dutela hala nahi duten udalek Atez Atekoa ezartzea.
- EAE mailako (eta Espainiako) jokaldi politikoek zenbat eragingo ote dute Gipuzkoako hondakinetan?
- Bilduko udalak eta aldundia lortzen ari dira gai hau nahikoa kontrolpean eramatea jasaten duten erasoaren erdian. Urrats berria honetan ere asteotan: EHBildu bezala funtzionatzen dute gero eta gehiago. Bergarako agerraldian erakutsi zuten, Maite Aristegi diputatua buru, eta are nabarmenago Oñatiko trumoialdian, EHBilduko lau alderdiak Donostian prentsaren aurrean aurkezturik. Argudioaren ardatz nagusietan nabarmendu zaizkie hauek: gaia liskar politikotik atera eta neurgai teknikoetan aztertzea, errauste plantarik ez egitea eta gaikako bilketaren emaitzak %80raino eramateko gai den edozein sistema edo aldagai kontutan hartzea.
- Oñatiko sikulusaltsaren egun berean eman dio Nafarroako Gobernuak Portland Valderrivasi Olatzagutian hondakinak erretzeko baimena. Donostialdean askok pentsa dezaketen baino eragin handiagoa edukiko du eztabaidak Gipuzkoan: Hitzak publikatu duenez “Birziklatu ezin diren hondakinak Goierritik 15 kilometrora erraustea onartu du Nafarroako Gobernuak”. Oñatitik askoz hurbilago dago Olatzagutia Zubieta baino.
- Asteotan aldatu ez eta ondokoetan ere kanbiatuko ez dena da nork erabakitzen duen Gipuzkoan bai gainerako hedabideen eta bai politikari guztien agendaren egun bakoitzari zein kanta dagokion: Diario Vascok. Honen doinuan egiten dugu dantza gainerako guztiok.