Zero Zabor
    Hasiera »

    Oñati Atez Atekoaren kontrakoen jomugan

    2013-05-18  //  Atez atekoa, Gizarte eragileak, Politikariak, Udalak  //  Iruzkinik ez

    [Pello Zubiria Kamino]Atez Atekoaren kontrako Gipuzkoako plataformek, Patxi Amantegi buru, Oñatiko herritarrei dei egin diete maiatzaren 22tik aurrera udaletxera joan ez daitezen hondakinak gaika biltzeko kuboak jasotzera. Kuborik hartzen ez duten herritarrek hondakinekin egunak pasa ahala zer egin behar duten ez zuten argitu. Oñatin EAJren plataformen bozeramaileak erakutsi duen agresibitateak hoztu dizkie Zumaiako plataformak herritarrei leihoetatik zabor-zorroak kentzeko deiagatik Gipuzkoan eztabaida gozatuko zela esperantza zutenei.
    (gehiago…)

    Hondakinak eta herriak: sortutako zaborraren araberako sailkapena

    2013-05-18  //  Iritziak / Adierazpenak  //  Iruzkinik ez

    Pello Zubiria Kamino ARGIAko kazetariak Xehe blogean proposatu du Gipuzkoako herriak hondakinen kudeaketaren arabera sailkatzea, Euskal Herriko udal ororentzako balio lezakeen klasifikazioan. Horretarako kontutan hartu behar direla uste du honako irizpideak: jadanik lortzen den birziklapen tasa; lortu nahi den birziklatze tasa; lortzeko ezarritako epea; bilketaren orokortasuna; planaren zehaztasuna. Hondakinak eta herriak izen generikoa daraman proposamena hiru ataletan eskaini du: (1) Sailkapen ahalegina, (2) Sailkapena zehaztuz eta (3) 2014ko errefus mendiak.

     

    PSEk eta Bilduk adostuta, Donostian 5. edukiontzi marroia 2014an

    2013-05-17  //  Bost kontenedore, Sailkatugabeak, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Donostiako udal gobernuaren jabe den Bilduk eta PSEk adostu dute 2016rako honakinen %60 birziklatzea eta 2014an hiriburu osora zabaltzea 5. edukiontzi txipduna organikoarentzako. Oraindik akordioaren xehetasu gehiagoren faltan, Berriak “Donostian bosgarren edukiontzia jartzea hitzartu dute PSE eta Bilduk” eta Diario Vascok “San Sebastián implantará el quinto contenedor con chip y no habrá recogida puerta a puerta” kroniketan aurreratu dituztenetik ulertzen da gaikako bilketa borondatezkoa izatngo dela eta 2016an ez bada lortu %60 birziklatzean hala ere ez dela Atez Atekorik ezarriko.

    Patxi Amantegi: ‘Bilduk ez du Atez Atekoa ezarriko kostu politikoagatik’

    2013-05-17  //  Atez Atekoaren kontra, Iritziak / Adierazpenak  //  Iruzkin bat

    Gipuzkoan EAJk bultzatutako (Garak ezagutarazi du GBBren bulegoetatik zabaltzen dituztela bere prentsa oharrak) plataformen bozeramale Patxi Amantegik iragarri duenez,  Bilduk ez du Atez Atekoa ezartzen segituko” kostu politiko handiagatik”. Tolosan ere udalak Atez Atekoa ez duela ezarriko aurreratu du Amantegik: “Amantegi ha criticado que en Tolosa ‘se esté tomando una deriva hacia el quinto contenedor’, y no en otros municipios como Legorreta, Villabona, Anoeta o Irura.” Berriak bildu du “Plataformen ustez, Bilduk ez du atez atekoarekin jarraituko, ‘”kostu politikoagatik’” albistean eta Diario Vascok “Las plataformas creen que Bildu no pondrá el PaP por su ‘coste político’” berrian.

    Bilduk ohartarazi du Txingudiko errauskailua berriro mahaian dagoela

    2013-05-17  //  Errausketa, Mankomunitateak, Txingudi, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Hitzak zabaldu duenez, hondakinez mintzatzeko kazetariak deitu dituzte Hondarribiako eta Irungo Bilduren zinegotziek, hasiera batean bosgarren edukiontziari nolabaiteko babesa emateko eta gizarteari gaikako bilketa sustatzeko, baina “asteartean Txingudiko Zerbitzuen batzarrean Juana Bengoetxea ordezkari popularrak Bidasorako errauskailu bat proposatu izanak euren asmoa aldarazi du”. Asier Perez Karkamok sinatu du “Bidasorako errauskailua berriro mahai gainean jarri dutela ohartarazi du Bilduk” kronika.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Astigarragan Atez Ate hondakinen %85 gaika sailkaturik bildu dute

    2013-05-16  //  Atez atekoa, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Astigarragako udalak jakinarazi du apirilean, Atez Atekoa ezarrita lehenbiziko hilabetean, hondakinen %85 ondo sailkaturik biltzea lortu dutela. Kontainer “betikoak” erabili dituzten azken hilabetean, martxoan, %28ra ez zen iritsi gaikako bilketa. Bestela esanda, apirilean 16.250 kilo errefus bildu dira aurreko hilabetean 150.420 kilo biltzen ziren herri berean.

    (gehiago…)

    Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez %73ra iristea

    2013-05-16  //  Bost edukiontzi txipdunak, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Ormaiztegiko udalak erabaki ondoren Atez Ateko bilketarik ez duela ezarriko, herrian giroa arras lasaitu dela adierazi dio Hitzari bertako alkate Rosa Mari Urkiak. Orain Sasietako teknikariek aztertuko dute nola antolatu sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontzi bidezko bilketa derrigorrezkoarekin. Hitzak “Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran” albistea (bideoz hornitua) eskaini dio eta Noticias de Gipuzkoak “Ormaiztegi estudiará con técnicos de Sasieta cómo implantar el sistema de contenedores“.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Bergara, Eskoriatza eta Oñatin 210 familia auzokonposta egiten

    2013-05-16  //  Auzolaneko konpostaketa, Mankomunitateak, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Goienak “Hiru herritako 210 familia auzo-konposta egiten dabiltza” kronikan zabaldu duenez, Debagoienako Bergara, Eskoriatza eta Oñatin dagoenekoz 210 dira auzokonposta egiten duten familiak. Oñatin beste asko daude udalak noiz gune berriak irekiko zain eta Arrasaten lehenbiziko gunea laster abiaraziko dute.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Zumaiako plataformak leihoetatik zabor-zorroak kentzeko deia egin du

    2013-05-16  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

    Baleike hedabideak “Atez atekoaren aurkako plataforma: ‘Pozik gaude emaitzarekin, helburuak lortu ditugu eta’” kronikan azaldu duenez, Zumaiako Atez Atekoaren kontrako  plataformak bilera publikoan ontzat eman ditu herrian hondakin sistema berria ezartzeko lortutako adostasunak eta hor aurreikusitako bilketa sistema, bere helburuak betetzat jo eta herritarrei eskatu die leihoetatik kentzeko zintzilikatutako zabor-zorroak. (gehiago…)

    Joxean Agirrek argitu nahi izan ditu EHBilduren erabakiak

    2013-05-16  //  Iritziak / Adierazpenak, Politikariak  //  Iruzkinik ez

    Pasarte batzuetan (tituluaz gain) zehazki Iñaki Petxarromanek Berrian plazaratutako “Ontzia, nora ezean” analisiari erantzuten diola emanez aditzera, Sorturen Gipuzkoako koordinatzailea den Joxean Agirrek “Lemari handiak” artikuluan argitu nahi izan ditu bere alderdia barne den EHBilduk hondakinen aferan azaldutako jarreraren nondik norakoak.

    Joxe Juan Ugalde Lezotik hondakin sistemaren aldaketaz

    2013-05-15  //  Iritziak / Adierazpenak  //  Iruzkinik ez

    Euskadi Irratiko ahots ezagunetakoa den Joxe Juan Ugaldek maiatzaren 10eko Hitzan plazaratu du “Eta orain Lezo” izeneko iritzi artikulua, Lezoko herritar gisa hondakin sistemaren aldaketa eta inguruko eztabaidak nola bizi izan dituen azalduz. Alde askotatik interes handiko analisi-ardatzak garatu ditu Ugaldek.
    (gehiago…)

    Aretxabaletan hondakinez lehen hitzaldiak egin dira

    2013-05-15  //  Atez atekoa, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Aretxabaletako udalak burutu ditu hondakinen inguruko lehen azalpenak herritarrei azaltzeko bilerak. Parte hartze prozesua irailetik landa abiatuko dute, bertako ordezkariek  Goienari azaldu diotenez (bideoa).

    Julio Bareak esplikatu du Mallorcako errauskailu ‘blindatuaren’ eskandalua

    2013-05-15  //  Errausketa, Estatu espainiarrean  //  Iruzkinik ez

    Ecoticias albiste agentzian (guk Gipuzkoa Zero Zabor taldearen blogetik ezagutu dugu) Greenpeaceko Julio  Bareak plazaratu duen “La incineradora de Mallorca: cuando lo irracional se vuelve cotidiano” artikuluan azaldu du Mallorcan eraiki duten errauskailuak hasieratik (Gipuzkoan eraikitzekotan zirenak bezala) zeukan kontratu blindatuaren zertzeladak. Honela hasten da Barearen artikulua: “Parece lógico que si alguien no usa un servicio (prestado por una empresa privada) no pague por ello, y si lo hace, sea en función de lo utilizado. Pues bien en Mallorca esto no es así. Desde 2013, todos los hogares de la isla pagarán la misma tasa de incineración (que no es otra cosa que quemar basura),en función de su valor, claro está, que ya es la más alta de España. Esto implica que abonarán el mismo dinero los vecinos de ayuntamientos que incineran el 80% de sus residuos, que los de municipios que han conseguido reducir hasta el 30% lo que llevan a incinerar. ¿Pero cómo se ha llegado a esta situación?”

    Txingudiko hondakin eredua: zaborra esportatu eta agian erraustu

    2013-05-15  //  Mankomunitateak, Politikariak, Txingudi  //  Iruzkinik ez

    Txingudiko mankomunitateko presidente Jose Antonio Santanok (PSE) eta bere ondoko Aitor Kerejetak (EAJ) prentsaurrekoan azaldu dituzte Txingudiko hondakinen zenbait ezaugarri. Alde batetik, gaikako borondatezko bilketaren barruan eskualdeko familien %24ek eman dute izena organikoa edukiontzi marroietan uzteko, eta, beraz, familien %76k ez du organikorik bereiziko. Bestetik, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan ez dagoen Txingudi aztertzen ari da Gipuzkoatik kanpoko zabortegiren batera eramatea bere hondakinak, erabat baztertu gabe eskualdean bertan errauskailu bat egitea. Diario Vascok honela azaldu ditu prentsaurrekoan esanak: “El presidente de Servicios Txingudi ha precisado que cuando hablan de alternativas a corto y medio plazo están pensando ‘en vertederos fuera del territorio guipuzcoano a los que enviar los residuos’, mientras se estudia una solución a largo plazo para esta cuestión. ‘No estamos descubriendo nada revolucionario. Va a haber un porcentaje de basura a la que hay que buscar un depósito en vertedero. Y habrá que decidir, en el caso de que haya una alternativa, si se opta por ella’, ha dicho Santano, quien ha negado que, a día de hoy, piensen en una incineradora para la comarca“.

    Gara “El 76% de las familias de Txingudi no se ha apuntado al contenedor para orgánics”
    Diario Vasco “La mancomunidad de Txingudi estudia alternativas para enviar su basura“

    Zumaian adostu dute bide-orria, bideragarritasuna aztertzen hasteko

    2013-05-15  //  Bost edukiontzi txipdunak, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Zumaiako udalean dauden alderdi guztiek adostu dute hondakinen kudeaketa berria antolatzeko bide-orria, edukiontzi txipdunetan oinarritua. Adostasuneko puntuetan aipatzen den sistema bideragarria den aztertu behar dute orain. Aztertuko den sistema, oraingoz inon instalatu gabea, izango omen da: herritarrek barra kode pertsonalizatuak daramatzaten boltsatan lagako dituzte beren txip pertsonalizatua usatuz kalean egongo diren edukiontzietan, ordutegi mugarik gabe. Helburutzat hondakinen %80 birziklatzea aurrikusten da testuak zehazten ez duen “epe motzean”, eta azken ohar hau dakar: “Helburu horretara ez bagara iristen, neurri zuzentzaileak jarri beharko dira”. Albistea oraingoz hedabideok eman dute:

    Baleike “Edukiontzi txipdunak erabiltzeko akordioa sinatu dute hondakinen mahaiko eragile guztiek“, “Hau da hondakinak biltzeko adostutako sistema“, “Atez atekoaren aurkako plataformak bileria irekia egingo du, bihar, Alondegian”
    Berria “Edukiontziak txiparekin eta barra kodea duten poltsak, Zumaian”
    Naiz-Gara “Zumaia: Acuerdo sobre los residuos”
    Diario Vasco “Zumaia se descuelga del puerta a puerta ”

     

    ‘Eskoriatza Garbia’k birziklatu nahi du

    2013-05-14  //  Atez Atekoaren kontra, Gizarte eragileak  //  Iruzkinik ez

    Atez Atekoaren kontrako ekintza nobedosoa estreinatuko dute Eskoriatzako plataformakoek: herritarrei eskatuko diete hiru egunez etxeetan organikoa gordetzea hirugarrenean udaletxe aurrean kontainer marroietan lagatzeko. Horrela erakutsi nahi dute derrigortasunez lortu daitekeela Atez Atekoarekin bezain emaitza ona… kontutan harturik Atez Atekoa egiten den herrietan jendeak organikoaren erdia turismo moduan kanpora eramaten duela. Diario Vascok kontatu du “El quinto contenedor de ‘Eskoriatza Garbia’” albistean.

    Arrasate Zero Zabor taldearen hitzaldi eta ekintzak

    2013-05-14  //  Gizarte eragileak  //  Iruzkinik ez

    Datozen egunotan hitzaldi eta ekitaldi saila burutuko du Arrasateko Zero Zabor taldea, Goienak jakinarazi duenez.

    Ordizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa

    2013-05-14  //  Atez atekoa, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Ordiziako (9.817 biztanle) udalak maiatzerako programatu ditu Atez Atekoa ezarri aurretik herritarren iritziak eta proposamenak jasotzeko bilerak. Udaletxeko bulegoetan edo telefonoz ere utzi ahal izango dituzte ordiziarrek maiatzaren 27a baino lehen. Orain arteko bileretan 400 pertsonak parte hartu dutela adierazi du Igor Eguren alkateak. Albistea eman dutenak:

    Hitza “Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean”
    Sasieta mankomunitatea “Lehen astean 400 lagun baino gehiago”
    Diario Vasco “Prosigue el calendario de reuniones informativas sobre el puerta a puerta“

    Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina

    2013-05-14  //  Atez atekoa, Birziklajea, Bost edukiontzi txipdunak, Bost kontenedore, Galdera-erantzunak, Lau kontenedore, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Pello Zubiria Kamino kazetariak ARGIAren Xehe blogean plazaratu du herriak beren hondakinen kudeaketaren arabera sailkatzeko proposamena: “Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina (1)“. Irizpide nagusitzat harturik honakoak: jadanik lortzen den birziklapen tasa; lortu nahi den birziklatze tasa; lortzeko ezarritako epea; bilketaren orokortasuna; planaren zehaztasuna. Zubiriaren arabera sailkapen posible batek honako herri multzoak bilduko lituzke:

    A.- Zero Zabor herriak
    B.- Zero Zabor izatea erabakia duten herriak
    C.- Eredu berri bila dabiltzanak B atalean sartzeko
    D.- % 65 helburu, borondatezko bilketaz eta epe laburretan konprometitua (Urnieta)
    E.- % 60 edo %70 helburu, baina bermerik gabeko epeekin eta zehaztapenik gabe
    F.- Helburu finkorik eta eperik gabe oraingoa hobetzea erabakita dutenak

    Ormaiztegik ere uko Atez Atekoari

    2013-05-14  //  Bost kontenedore, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Ormaiztegiko udal gobernuak (Bildu) bando batez jakinarazi du uko egiten diola herrian Atez Ateko bilketa ezartzeari eta edukiontzi bidez %73ko birziklapen tasara iristen ahaleginduko dela. Asteazkenean egingo duen udal batzarrean emango omen ditu xehetasun gehiago. Albistea oraingoz jaso dute Hitzak (“Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio“) eta Noticias de Gipuzkoak (“El Consistorio de Ormaiztegi también renuncia a implantar el ‘puerta a puerta’“).

    ‘Birziklagarriak gara’ kanpaina abiatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

    2013-05-13  //  Aldundiak, Birziklajea, Prebentzioa  //  Iruzkinik ez

    Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez Gorka Otxoa aktoreak, Pirritx pailazoak, Edurne Pasaban mendizaleak eta Mikel Aranburu Realeko futbolari ohiak birziklapenaren aldeko mezu garbia helaraziko diote hilabete eta erdiz gipuzkoar jendarteari, ‘Birziklagarriak gara‘ lelopean. Hain zuzen ere, 2016rako hondakinen % 60 birziklatzea lortzeko deia egingo dute.

    YouTube Preview Image

    Berria “2016rako hondakinen %60 birziklatzera deitu du Gipuzkoako Foru Aldundiak”
    Diario Vasco “La Diputación señala que no rebajará la tasa de reciclado del 60% para 2016”
    Gara “Otxoa, Pirritx, Pasaban y Aranburu, protagonistas de una campaña a favor del reciclaje”

     

    ‘Mundumob’ aurrea doa Gipuzkoan

    2013-05-13  //  Ekitaldia, Gizarte eragileak, Jolasa  //  Iruzkinik ez

    Gipuzkoa Zero Zaborrek “Eman hartu nahi duzun mundua” lelopean antolatutako ‘Mundumob’ ekimena aurrera doa. Asteburuan Lezo, Lasarte, Astigarraga, Alegia eta Usurbilen izan da azken egunotan, GZZek argitaratutako argazki eta bideoetan ikus daitekeenez.

    Azpeitiko akordioaz balorazioak

    2013-05-13  //  Bost kontenedore, Udalak  //  Iruzkinik ez

    [Pello Zubiria Kamino] Azpeitiko udalean (Bilduk agintzen du gehiengo osoz) hondakinen kudeaketan Bilduk, H1!ek eta EAJk lortu duten akordioaren ondoren lehenbiziko balorazioak irakur daitezke. Azpeitiko EHBilduk bere webgunean dauka osorik “Lortu dugun akordioa urrats handia izateaz gain, urrats atzeraezina da” agiria. Berria egunkariak plazaratu “Hondakinei buruz lortu duten akordioa ‘pauso handia’ da, Azpeitiko EH Bilduren ustez” kronikan zenbait iritzi bildu ditu Ainara Arratibel Gasconek. Horrela, “‘denok irabazten aterako garen konpromiso baten aurrean gaude, eta adostasun politikotik sozialera salto eginda, herri eredugarri bat izatea lortuko dugu’, adierazi zuen atzo Eneko Etxeberria alkateak. Ziur da gauzak ondo eginez %70eko birziklatze tasa lortuko dutela  (…) Etxeberriak aitortu du ‘inbidiaz’ begiratzen dietela atez ateko sistema duten herrietan lortu diren emaitza ‘ikusgarriei’ (…) ‘Datuek esango digute [dio alkateak] martxan jarritako politika berriak norabide egokian doazen edo ez. Emaitzek epaituko gaituzte. Baina hondakinen alorrean, herri honek beste norabide bat hartu du konpromiso honekin’”. (gehiago…)

    Aitor Karasatorrek esplikatu ditu Sakanako Atez Atekoaren ezaugarriak

    2013-05-12  //  Atez atekoa, Mankomunitateak, Politikariak  //  Iruzkinik ez

    Aitor Karasatorre Etxarriko zinegotzi eta Sakana mankomunitateko lehendakariak (Bildu) ARGIAko Urko Apaolazari azaldu dizkio Sakanan hondakinen gaikako bilketa orokortuak edukiko dituen ezaugarriak: “Atez atekoak jendeari konfiantza emango dio gauza berriak egiteko“. Intereseko anitz gauza esan du, adibidez honakoa: “Auzokonposta bosgarren edukiontzia da, organikoa edozein unetan bota daiteke”.

    Azpeitian Atez Aterik gabeko bidea onartu Bilduk, EAJk eta H1!ek

    2013-05-11  //  Bost kontenedore, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Azpeitian, urtarrilean udalak iragarri zuenaren alderantziz, ez da atez ateko hondakinen bilketa ezarriko, gaur egungo edukiontzien sistemarekin jarraitzea erabaki du Azpeitiko Udalak plenoan, aho batez. Baina, sortzen den hondakinen %70 birziklatzeko tasa lortzeko helburuarekin, gaika birziklatzea kontrolatuko duen edukiontzien sistema jarriko dute martxan. Oraingoz proposamen orokor bat denaren kronika osoena Uztarriak eskaini du, adostutako testuaz gain sinatzaileen iritziak bilduz: “Hondakinen bilketa edukiontzi bidez, baina kontrolatuta egingo da Azpeitian“. Aurretik hedabide berean Azpeitia Zero Zaborrek bere iritzia azaldua zuen “Azpeitia eta hondakinen inguruko gogoeta” gutunean.

    Ikusi albistea beste hedabideetan:
    Hitza “Azpeitian hondakinen bilketa edukiontzien bidez, baina kontrolatuta”
    Berria “Atez ateko bilketa baztertu eta hondakinen %70 birziklatzea erabaki du Azpeitiko Udalak”
    Diario Vasco “Azpeitia rechaza el PaP y mantiene los contenedores”
    Noticias de Gipuzkoa “El Pleno de Azpeitia, con mayoría de Bildu, descarta implantar el ‘puerta a puerta’”

    [2013-05-10eko eguneraketa] Azpeitiako Zero Zaborren oharra Uztarrian “Udalbatzak onartutako mozioaren balorazioa“

    Gipuzkoako sozialistak herriz herri Atez Atekoaren kontra

    2013-05-11  //  Atez Atekoaren kontra, Politikariak  //  Iruzkinik ez

    Gipuzkoako PSE alderdiak herri askotan sustatu ditu ekimenak hondakinen gaikako Atez Ateko bilketaren kontra. Hona bildutako batzuk:

    Gipuzkoako PSE “El PSE compara el debate de los residuos con el surgido con la Autovía de Leitzaran” (Noticias de Gipuzkoa) eta “El PSE-EE pide a la izquierda abertzale que complete la ciaboga hacia el sistema de contenedores y evite más confusión” (Socialistas Guipuzcoanos)
    Andoain “El PSE-EE pedirá al Pleno que rechace la recogida del PAP” (Diario Vasco).
    Pasaia “El PSE registra una moción para que se rechace el PaP en favor del quinto contenedor” (Diario Vasco).
    Hernani “El PSE afirma que el quinto contenedor ‘no es más costoso’ que el PaP”

    El PSE compara el debate de los residuos con el surgido con la Autovía de Leitzaran

    Pasai San Juango alkateordearen etxea bigarren aldiz eraso dute

    2013-05-10  //  Atez Atekoaren kontra, Gizarte eragileak, Politikariak, Sabotajea, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Oihane Oronoz Donibaneko alkateordeak (Bildu) bigarrenez jasan duen erasoaren ondoren erreakzioak izan dira herrian. Ikusi publikatu direnak:

    Hitza “Bigarrenez erasotu dute Donibaneko alkateordearen etxea“, “Agerraldia egingo dute bihar Donibaneko alkateordeari egindako erasoa salatzeko“, “Pasaiako EAJk Donibaneko alkateordeari egindako erasoa salatu du”
    Pasaia Ezkerretik “Oihane Oronozi elkartasuna helarazi diote herritarrek”
    Diario Vasco “Atacan por segunda vez la vivienda de Oihane Oronoz”
    Noticias de Gipuzkoa “Rechazan el ataque a la concejala de Pasaia“

    Elgoibarko bosgarren edukiontziaren emaitzak eta aldaketak

    2013-05-10  //  Bost kontenedore, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Elgoibarko udalak erabaki du hondakin organikoa borondatez lagatzeko bosgarren edukiontziak udatik aurrera txiparekin funtzionatuko duela, Diario Vascok “El contenedor con chip se acerca” albistean zabaldu duenez. Gipuzkoa Zero Zaborrek bere blogean komentatu du: “La enésima noticia acerca del fracaso del quinto contenedor“. Biak leituta ulertu daitekeenez, Elgoibarko 4.000tik gora familiatatik  2.193 dira kontainer marroia erabiltzeko izena emanak, hauek beren hondakin organikoen %62a baizik ez dute lagatzen edukiontziotan gainerakoa nahastuta jaurtiz, eta ororen buru Elgoibarren sortutako organikoaren %30 baino ez da biltzen bereizirik. Bestalde, Barren hedabideak argitaratu duenez, herriko “EHBilduk ‘hondakinen kudeaketa egokian’ pausuak emateko proposamena egin dio EAJri”

    Bilduk hondakinez azaldu duen jarrera berria analizatu du Petxarromanek

    2013-05-10  //  Iritziak / Adierazpenak, Politikariak  //  Iruzkinik ez

    Besteren artean Lurra zorua bailitzan eta Su haietatik ke hauek liburuen egile den Iñaki Petxarroman Berriako kazetariak “Ontzia, nora ezean” artikulu gordinean analizatu du  azken asteotan Gipuzkoako Bildu koalizioak hondakinen kudeaketaren aldaketarako bidean azaldu duen jarrera. (gehiago…)

    Madrilgo sozialistak porlan-fabrikan hondakinak erraustearen kontra

    2013-05-09  //  Errausketa, Estatu espainiarrean, Politikariak, Porlan fabriketan  //  Iruzkinik ez

    Madrilgo Alderdi Sozialistak publikoki adierazi du ez duela nahi Morata de Tajuñako porlan-fabrikan hiri hondakinik kiskaltzerik, alderdiak bere webgunean azaldu eta Antonio Fernandez Gordillo parlamentariak hitzez grabaketa honetan eta honetan argitu duenez.

    Hernanin hiru urtez Atez Ate

    2013-05-09  //  Atez atekoa, Politikariak, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Hernaniko udal gobernu taldeak, Luix Intxauspe alkatea buru, prentsaren aurrean azaldu du hondakinen gaikako bilketarako Atez Ateko sistemarekin hiru urtean lortutako emaitza. Orain artean hedabideok bildu dute albistea:

    Hernaniko Kronika “Hernaniko udal gobernua Atez Atekoaren hirugarren urteurrenean:‘Hernaniarrok ardura erakutsi dugu, kutsatzea ez delako eskubide bat‘”
    Berria “Hiru urte bete ditu atez atekoak Hernanin, eta hobetzeko neurriak abiaraziko dituzte“, Luix Intxauspe (alkatea, BIldu) “Hernani, herri arduratsua”
    EITB “Ayuntamiento de Hernani: ‘El PaP está totalmente normalizado’” (bideoa)
    Diario Vasco “El gobierno local destaca que el quinto contenedor es ‘más costoso’ que el PaP”
    Noticias de Gipuzkoa “Hernani mejorará el seguimiento de la recogida de residuos”

    N

    Oñatiko berriak

    2013-05-09  //  Atez atekoa, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Oñatiko udalak ekainean abiaraziko du Atez Ateko bilkea. Egunotan bertan sortu diren zenbait albiste hona hemen bildurik:

    Goiena “Oñatin maiatzaren 22an hasiko dira kuboak banatzen” (bideoa), “2013an sei edukiontzi erre dituzte Oñatin“, “Atez atekoaren kontrako pintadak Oñatin”
    Diario Vasco “Los cubos del puerta a puerta comenzarán a repartirse el 22 de mayo“, “Pintadas contra el PaP coincidiendo con la nueva ronda informativa“

    Ormaiztegiko plataformak ere herri galdeketa antolatu du

    2013-05-08  //  Atez Atekoaren kontra, Gizarte eragileak  //  Iruzkinik ez

    Atez Atekoaren kontrako Ormaiztegi Garbia plataformak jakinarazi du Legazpikoa bezalako herri galdeketa antolatuko duela laster herrian. Iturriak:

    Diario Vasco “Ormaiztegi votará el próximo mes si quiere el PaP o el quinto contenedor”
    EITB “Ormaiztegi Garbia también convocará una consulta sobre el PaP”
    Deia “Ormaiztegi seguirá los pasos de Legazpi y también consultará sobre el ‘Puerta a Puerta’“

    Tolosaldean, ‘Birziklapen bira’

    2013-05-08  //  Mankomunitateak, Prebentzioa  //  Iruzkinik ez

    Tolosaldeko mankomunitateak “Birziklapen Bira” jarri du abian. Herriz herri ibiliko den erakusketarekin herritarrak bultzatu nahi dira beren kontsumo ohiturak hobetzera, eskualdean orain artean daukan birziklapen tasa kaxkarra hobetzeko. Ikusi albistea hedabideotan:

    Hitza “Mankomunitatetik %25eko birziklatze tasa irauli nahi dute ‘Birziklapen Bira’-rekin” (bideoa)
    Diario Vasco “Tres años para lograr el objetivo de reciclar el 60% en los domicilios“, “La Birziklapen Bira enseñó a reciclar en Anoeta“

    EHBilduk onartuko du %70-%80ko birziklajea bermatzen duen sistema oro

    2013-05-08  //  Atez atekoa, Bost edukiontzi txipdunak, Politikariak  //  Iruzkinik ez

    EHBildu koalizioak prentsaurrean azaldu du hondakinen kudeaketa sistemak hautatzerakoan Atez Ateko bilketaz gain onartuko dituela %70-%80ko birziklatze tasak bermatuko dituzten besteak ere. Ikus albistea hedabideotan:

    Berria “EH Bildu beste bilketa moduak babesteko prest, gaika %70etik gora jasoz gero”
    Gara “EH Bildu apoyará cualquier sistema de residuos que alcance el 70-80%”
    Diario Vasco “EH Bildu apoyará sistemas distintos al PaP si garantiza el 70-80% de reciclaje”

    http://www.cochrane.dk/screening/mamografia-es.pdf

    Bergara Garbia ere auzokonpostaren kontra

    2013-05-07  //  Atez Atekoaren kontra, Auzolaneko konpostaketa  //  Iruzkinik ez

    Diario Vascon Juan A. Aperribaik argitaratutako “El compostaje comunitario de Bildu en Bergara” gutunaren bidez Atez Atekoaren kontrako Bergara Garbia plataformak, autokonpostaren alde bai baina jakirik nahastu gabekoaren alde daudela argitu ostean, salatu du Bergarako udalak auzokonposta hiri barruan egiteko abiarazitako plana. Besteren artean dio: “Además, la planta será un atractivo para roedores e insectos que merodearan por el entorno atraídos en verano por el olor de la mezcla inadecuada de residuos en la planta. Consideramos una irresponsabilidad el proceder de nuestros dirigentes.”

    Bergara baino lehen, Zumaiako EAJk bere Pakea blogean salatu zuen auzokonposteko guneok zerrikeria galanta direla ““¿Son legales los txerritokis que está colocando por Zumaia el gobierno municipal?” artikuluan

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Lezo Atez Atekoa ezarrita biharamunean

    2013-05-07  //  Atez atekoa, Politikariak, Udalak  //  Iruzkinik ez

    Lezon Atez Atekoa hasi dela honela azaldu dute hedabideek biharamunean:

    Hitza “Atez atekoak gaur hasi du bidea Lezon” (bideoa)

    Berria “Gipuzkoako 52.000 herritarri hondakinak atez ate batzen dizkiete”

    Diario Vasco “Zabalo felicita a los vecinos por su adaptación al PaP” (bideoa)

    Nocias de Gipuzkoa “Lezo estrena el sistema de recogida ‘puerta a puerta’”

    El Pais “Lezo es el noveno municipio que implanta el ‘puerta a puerta’“

    Pasai San Juanen 600 herritarrek hartu dute parte Atez Atekoaren bileretan

    2013-05-07  //  Atez atekoa, Udalak  //  Iruzkin bat

    Pasaiako Donibane auzoan uda honetan hondakinen gaikako Atez Ateko bilketa abiarazteko bileretan orain artean 600 herritarrek hartu dute parte. (gehiago…)

    5. edukiontziaren zifrak Beasainen

    2013-05-07  //  Bost kontenedore  //  Iruzkinik ez

    Beasaingo alkate Koldo Agirrek (Bildu) eta Sasieta mankomunitateko buruek prentsaurrekoan azaldu dituzte Beasainen organikoaren borondatezko bilketak (5. edukiontziak, txipduna herri honetan) eskaintzen dituen emaitzak. Funtsezkoenak hauek dira: Beasaingo 5.100 familien artean 2.743k daukate izena emanda 5. edukiontzi txipduna usatzeko, horietatik 1.905k baizik (izena emandakoen 10etik 7k) ez du inoiz erabiltzen, urte betean 346 familia gehiagok eman dute izena baina bildutako organiko kopurua ez da igo. Laburbilduz, Beasaingo familien %37,3k parte hartzen du gaikako bilketa borondatezkoan; ez da aipatzen Beasainek sortzen duen organiko guztiaren zein portzentai birziklatzea lortzen duten. Kronika osorik euskaraz Hitzaren “Edukiontzi marroia jende gehiagok erabil dezan kanpaina berria“n leitu daiteke eta gazteleraz Diario Vascoren “Arranca una campaña para incrementar el reciclaje, especialmente el orgánico” eta Noticias de Gipuzkoaren “Beasain da un impulso a la utilización del contenedor marrón con chip“en.

     

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Legazpiko alkateak ‘Hitza’n azaldu ditu herriko egoera eta udalaren asmoak

    2013-05-07  //  Politikariak  //  Iruzkinik ez

    Legazpiko alkate Kepa Urzelaik Hitzari eskanitako elkarrizketan zehaztu du nola dagoen hondakinen gatazka bere herrian eta udalak herri galdeketaren ondoren hartutako erabakiak nola eramango dituen aurrera.Hitza

    (gehiago…)

    1 / 2612341020Hurrengoa»

    PUBLIZITATEA

  • Zero Zabor Twitterren

    Jarraitu @zero_zabor

    @zero_zabor(r)en Txioak

    Zero Zabor Facebooken

    Azken bidalketak

    • Oñati Atez Atekoaren kontrakoen jomugan
    • Hondakinak eta herriak: sortutako zaborraren araberako sailkapena
    • PSEk eta Bilduk adostuta, Donostian 5. edukiontzi marroia 2014an
    • Patxi Amantegi: ‘Bilduk ez du Atez Atekoa ezarriko kostu politikoagatik’
    • Bilduk ohartarazi du Txingudiko errauskailua berriro mahaian dagoela

    Iruzkin berriak

    • ibai --> Patxi Amantegi: ‘Bilduk ez du Atez Atekoa ezarriko kostu politikoagatik’
    • Zumaiako plataformak leihoetatik zabor-zorroak kentzeko deia egin du | Zero Zabor --> Zumaian adostu dute bide-orria, bideragarritasuna aztertzen hasteko
    • Zaborrak eta herriak (2): sailkapena zehaztuz | Xehe --> Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina
    • beinat --> Gipuzkoa Zero Zabor: Atez Ateko bilketaren kontrako sinaduren inguruan
    • Edurne Lizarazu --> Pasai San Juanen 600 herritarrek hartu dute parte Atez Atekoaren bileretan

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Abuztua 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Urtarrila 2008
    • Abendua 2007
    • Azaroa 2007
    • Urria 2007
    • Iraila 2007
    • Uztaila 2007
    • Ekaina 2007
    • Maiatza 2007
    • Apirila 2007
    • Martxoa 2007
    • Otsaila 2007
    • Urtarrila 2007
    • Iraila 201
    • Uztaila 201

    Atalak

    • Aldundiak
    • Araztegiko lohiak
    • Arriskutsuak / Toxikoak
    • Atez atekoa
    • Atez Atekoaren alde
    • Atez Atekoaren kontra
    • Aurkezpenak
    • Auto-konpostaketa
    • Auzolaneko konpostaketa
    • Bankuak
    • Batzar Nagusiak
    • Berdiseinatu
    • Berrerabilpena
    • Bideoak
    • Bilketa pneumatikoa
    • Biometanizazioa
    • Birziklajea
    • Bizkaia
    • Bost edukiontzi txipdunak
    • Bost kontenedore
    • Dokumentalak
    • Dokumentuak
    • Ekitaldia
    • Ekonomia
    • Erakundeak
    • Errausketa
    • Errefusategia
    • Estatu espainiarrean
    • Europa
    • Europakoak
    • Gaikako bilketa
    • Galdera-erantzunak
    • Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
    • Gipuzkoa
    • Gizarte eragileak
    • Hedabideen jarrera
    • Iparraldea
    • Iritziak / Adierazpenak
    • Jolasa
    • Konpostaketa
    • Lau kontenedore
    • Loturak
    • Mankomunitateak
    • Metanizazioa
    • Nabarmendua
    • Nafarroa
    • Oinarrizkoa
    • Ondakinak zenbakitan
    • Orendain eredua
    • Organikoa animaliei
    • Osasuna
    • Partzuergoa
    • Plangintza
    • Politikariak
    • Porlan fabriketan
    • Prebentzioa
    • Sabotajea
    • Sailkatugabeak
    • Sindikatuak
    • TMB
    • Txingudi
    • Udalak
    • Zabalgarbi
    • Zabortegia
    • Zubieta

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA