Xuban Zubiria Elexpe
1992 Aginaga. Kazetaritza maite duen historia ikaslea. Idatzi irakurri eta hausnartu.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
Kolpe “suabeak” estatu kolpeen ordez
Atalak: Sailkatugabeak
Azken hilabeteak nazioarteko gatazkez betetako hilabeteak izaten ari dira. Ukrainia ekialdean istiluak okerrera doaz, Sirian berriz gerra zibilak ez du etenik. Al Assaden gobernuak oposiziaren gotorleku izan den Homs hiria berreskuratu du. Adituen arabera gerraren amaiera laster etorri daiteke.
Venezuelan egoera nabarmen lasaitu da. 15 urteren ostean gobernua eta oposizioa lehen aldiz negoziazio mahai batean eseri dira herrialdeak bizi duen krisi politikoari soluzio bat emateko. Azken hilabeetako istiluetan 40 pertsona hil dira. Protesten atzean Etxe Zuria dagoela salatu du Maduroren gobernuak. Kieven ez bezala protestek ez dute lortu gobernua boteretik kentzea. Apirilaren 29an Eliécer Otaiza buruzagi chavista tirokatua izan ostean Madurok argi utzi zuen erasoek ez dutela iraultza bolivartarra geldituko. Venezuelako presidenteak gogor salatu du herrialdearen aurkako kriminalizazio kanpaina.
Eliécer Otaiza buruzagi chavista tirokatua izan zen aprilaren 29an.
Venezuelako ikasleek herrialdeak bizi duen egoera larria historiari begiradatxo bat emanez azaldu dute, hemen beraiek eginiko bideoa.