Maltzagatik
    Hasiera »

    Labankada garaian, argi bihotzarekin

    2011-04-04  //  Politika  //  Iruzkinik ez

    Bilduk bere aurkezpen ekitaldia egin zuen Kursaalen apirilaren 9an

    Bilduk bere aurkezpen ekitaldia egin zuen Kursaalen apirilaren 9an

    SORTURI bidea itxi ondoren, urak aurreikusitako beste ubidetik hartu du beheranzkoa, ezker abertzalea, EA eta Alternatibaren indarrak bilduz. Polo soberanistaren eremutik gidoia betetzen ari da eta orain ikusi beharko da PSOEren gobernuak nola jokatuko duen 9an Bilduk aurkeztuko dituen zerrendekin. Orain arte Sorturen inguruan ikusi dugunarekin, denak adierazten du PSOEk bere burua gorde beharko duela PPren erasoetatik eta Estatuko fiskaltzak zerrenda hauetako batzuen aurka joko duela. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Nazioarteko eragileak, lekuko deserosoak

    2011-03-25  //  Politika  //  Iruzkinik ez

    ETA-K isilik jarraitu izan balu, bere isiltasuna susmagarria zatekeela adierazi da zenbait hedabidetan. Hitz egiten badu, aldiz, “publizitatea da” edo “bere bizitzako une gaitzenean nabarmendu beharra”. Edo hitz egitekotan, diote hainbatek “bere desagerpena iragartzeko” beharko luke. Edo esaten duena baino “esaten ez duena da garrantzitsuena”. Era denetako adierazpenetarako ematen du ETAren azken agiriak. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Sortu legeztatzea edo zerua buru gainera erortzea

    2011-03-24  //  Politika  //  Iruzkinik ez

    Egon daiteke ulertu ezina, desadostasuna, harridura, amorrua… nahi dena, baina ezustekorik ez: Espainiako Auzitegi Goreneko 61 aretoko magistratuek ez dute Sortu legezko alderdi gisa onartu eta hori espero zen. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Petrolio gosea demokraziaz mozorrotzen denean

    2011-03-22  //  Energia, Nazioartea  //  Iruzkinik ez

    Tomahawk misil suntsitzailearen erasoetako bat

    Tomahawk misil suntsitzailearen erasoetako bat

    Petrolioa Libiari egindako erasoaren muinean dagoela pentsatzeko arrazoiak ugariak dira, erasoaren arrazoi nagusia zibilen defentsa dela pentsatzeko baino askoz gehiago. NBEko 1973 ebazpena, zibilen babesean oinarritzen da, baina orain arte Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek gidatutako koalizioaren armek ez dela hala erakusten dute, Gaddafiren kontrolpeko era guztietako azpiegiturak suntsitzen ari dira eta. Horren ondorioz, Gaddafiren aurkako operazioari babesa eman zion Liga Arabiarrak adibidez, erasoen izaerarekiko desadostasuna erakutsi du. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Nuklearra? Eztabaida berriz etxean

    2011-03-15  //  Energia, Gizartea, Politika  //  Iruzkinik ez

    Fukushimako zentral nuklearreko leherketetako bat

    Fukushimako zentral nuklearreko leherketetako bat

    Fukushima-ko zentral nuklearraren leherketen ondorioak oso larriak izango dira etorkizunari begira, tankera horretako istripuetako ondorioek erakutsi izan duten moduan. Larritasuna mailakatzean, zentral honetako lehen erreaktoreko istripuari 4ko puntuazioa eman diote (7ko eskalan), baina denak adierazten du denborarekin laster irabaziko duela 5. puntua: Harrisburgekoak (AEB) 5. puntua jaso zuen 1979ko istripuan eta adituek dagoeneko argi dute hau larriagoa dela. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Azpeitiko Udalak ‘¡Que se vayan!’ esan du

    2011-03-07  //  Politika  //  Iruzkinik ez

    ATXILOKETA, tortura eta espetxea. Horiek dira hondarreko asteak utzitako bigarren mailako hiru argazkiak. Argazki nagusian Estatuko abokatua ageri zen, Sortu legeztatzearen aurkako arrazoiak eskuan. Giro horretan, Sortu ETArekin, Batasunarekin edo legez kanpo utzitako ezker abertzaleko beste erakunde batzuekin lotzeko ahalegin mediatikoa nagusitu da. Eta berdin jarraitzen du aste honetan ere. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    EPPK eta Gernikako Ituna elkarri keinuka

    2011-03-07  //  Politika  //  Iruzkinik ez

    Presoen aldeko mobilizazio bat

    Presoen aldeko mobilizazio bat

    ESPAINIAKO fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak aste honen bukaeran edo hurrengoaren hasieran jarriko dituzte Sortu legeztatzearen aurkako helegiteak Auzitegi Gorenean. Eta orduan hasiko dira eztabaida juridiko-politikoan Goreneko 61. Salako epaileak. Legeei buruz ari diren neurrian argudio juridikoak ere erabiliko dituzte, zalantza barik, baina inozoenak ere badaki funtsean erabaki politikoa dagoela atzean. Funtsean, dagoeneko ezagun da ezker abertzalea berandu baino lehen legezkoa izango dela –hala diotenen itogin ofiziala  etengabea da– eta orain kontua da ea noiz komeni den urrats hori gauzatzea. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Sortu da esperantza

    2011-02-17  //  Politika  //  Iruzkinik ez

    Sorturen logoa

    Sorturen logoa

    ESPERANTZA sortu da. Eta esperantza Sortu da. Esaldi biek dute zentzurik biziena azken hamar egunetan euskal gizartean gertatzen ari dena ikusita. Bai bake prozesua azkenean euskal gizarte osora barreiatu delako; eta baita Sorturen biziraupenak eta arrakastak gatazkaren atea ixten duelako, normalizazio politikoarena parez pare zabalduz. Eta hauteskunde bezperan indar politiko zehatz bati arrakasta desio izatea oso politikoki zuzena ez bada ere, oraingoan merezi du Sortu-ri arrakasta hori opa izatea, alderdien lehiatik harago, Sortu une honetan bakearen simila ere badelako, alderdi berriak aurrera egiten duen neurrian, bakeak ere aurrera egingo duelako. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Publikoan emandako urratsik ausartena

    2011-02-08  //  Politika  //  Iruzkinik ez

    EZKER ABERTZALEAK badu alderdi berria eta orain ikusi beharko da Espainiako agintaritza maila desberdinek nola erantzuten duten. Bilbon egindako agerpenak ez du inor hotz utzi eta ezker abertzalearen azken bi urteetako bidean hartutako erabaki sendo eta ausartenetakoa da. Gero eta gehiago ari da bistaratzen ezker abertzalearen prozesu honek ez duela atzera bueltarik. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Berriz ere talka Nafarroan

    2011-01-31  //  Politika  //  Iruzkinik ez

    EUSKO ALKARTASUNAK erabaki gaitz asko hartu ditu azken urteetan, baina NaBai-rekiko hartu behar izan duena horietako korapilotsuenetakoa izan da seguruenik, hau era batekoa hala bestekoa izan (kronika hau idatzi denean erabaki hori hartu gabe zegoen artean). (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    4 / 18«Aurrekoa345610Hurrengoa»

    Xabier Letona

    Ez gara oraindik iritsi Telesforo Monzonek aipatzen zuen bide gurutzera, baina han kokatu naiz ni, Maltzagan, Euskal Herrian eta munduan diren hainbat bazterretara abiatzeko, bide gurutzea heldu eta abia leku delako. Eta bilgune.

    @xletona Twitterren

    Jarraitu @xletona

    @xletona(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Barcina baino, PSN helburu
    • Akatsak zuzenduz
    • Euskal prentsaren etorkizuna, Zornotzako eskema
    • CiU-ERC, ezinbestean
    • Euskalerria conection

    Iruzkin berriak

    • Atabala » Blog Archive » Leon-kastillo neutroez --> Euskal prentsaren etorkizuna, Zornotzako eskema
    • Omotayo --> CiU-ERC, ezinbestean
    • maialen --> Estatuaren indarra, soka luzean utzia
    • xabier-letona --> Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko
    • gauerdikoeztula --> Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko

    Artxiboak

    • Apirila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Otsaila 2012
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Urtarrila 2008
    • Ekaina 2007
    • Maiatza 2007
    • Urtarrila 2007

    Atalak

    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Historia
    • Kulturgintza
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Sailkatugabeak

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA