Hasiera »
Xabier Letona
Ez gara oraindik iritsi Telesforo Monzonek aipatzen zuen bide gurutzera, baina han kokatu naiz ni, Maltzagan, Euskal Herrian eta munduan diren hainbat bazterretara abiatzeko, bide gurutzea heldu eta abia leku delako. Eta bilgune.
@xletona Twitterren
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Atabala » Blog Archive » Leon-kastillo neutroez --> Euskal prentsaren etorkizuna, Zornotzako eskema
- Omotayo --> CiU-ERC, ezinbestean
- maialen --> Estatuaren indarra, soka luzean utzia
- xabier-letona --> Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko
- gauerdikoeztula --> Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko
Artxiboak
- Apirila 2013
- Urtarrila 2013
- Abendua 2012
- Azaroa 2012
- Iraila 2012
- Abuztua 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Apirila 2012
- Otsaila 2012
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Uztaila 2011
- Ekaina 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Otsaila 2011
- Urtarrila 2011
- Abendua 2010
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Abuztua 2010
- Uztaila 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Apirila 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Iraila 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Maiatza 2009
- Apirila 2009
- Martxoa 2009
- Otsaila 2009
- Urtarrila 2009
- Abendua 2008
- Azaroa 2008
- Urria 2008
- Iraila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Urtarrila 2007


Zerrenda bozkatuenean ez, koherentzian dago gakoa
2011-06-01 // Politika // Iruzkinik ez
Gipuzkoako Diputazioa
ZERRENDA bozkatuenaren argudioa kontuan hartzekoa da gobernuak osatzerakoan, zalantzarik gabe; besteak beste, gehiengo garrantzitsu batek zer uste duen kontuan hartzea beti izan behar duelako pisuzkoa demokrazian. Garrantzitsua bai, baina ez da erabakigarriena, beste gehiengo batek zerrenda bozkatuarena garaitzen badu, zilegi da eta kito. Aspergarria eta zentzu bakoa da hauteskundez hauteskunde bizi behar izaten dugun zerrenda bozkatuenaren eztabaida. (gehiago…)
Badira lau hankak, orain mahaia falta da
2011-05-23 // Politika // Iruzkinik ez
Bilduren hauteskundeak izan dira 2011ko hauek
Bilduren hauteskundeak izan dira hauek, edozeren gainetik eta Euskal Herriko egoera politikoari dagokionez, biondorio nagusi nabarmendu daitezke, biak normalizazio politikoari lotuak, bata bakearen eremukoa, bestea jarduera politiko-instituzionalari lotua. (gehiago…)
Kanpaina motela, baina baketsuena
2011-05-19 // Politika, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Bildu eta SNP, bi urrats normalizaziorantz
2011-05-09 // Nazioartea, Politika // Iruzkinik ez
Bilduko buruzagiak Bilboko Arenalean (Arg.: L. Arbelaitz).
PSOE-K Bildurekin egin duena ulertzea ez da samurra, eta operazioak ertz ugari izan badezake ere, bi hipotesi nabarmentzen dira gainerakoen artean. Zapateroren Gobernuak bultzatutako Bilduren inpugnazioa medio –gehi errepresioa, kartzela politika…–, pentsa liteke PSOEk ez duela euskal gatazkaren bukaera duinik gura, ez duela euskal gizartearen onerako izango den bake prozesurik bultzatu gura, ez duela prozesu hori 2012ko hauteskundeei begira erabili gura, ETArekin bukatzearena dagoeneko ez dela errentagarria Espainian… Espainian irabazteko Euskal Herrian galdu behar bada, hala egiten dela eta listo. Eta horrela ulertuko litzateke inpugnazioarena. (gehiago…)
Berriz lurra zapaltzeko aukera
2011-05-06 // Politika // Iruzkinik ez
Bildu hauteskundeetan izango da (Arg: Lander Arbelaitz)
Azken minutura arte bere parte hartzea debekatua izan ondoren, azkenean Bildurekin hasi da hauteskunde kanpaina. Euskal Herritarren gehiengoa poztu duen erabakia izan da Espainiako Konstituzio Auzitegiarena. Ozta-ozta izan bada ere, behin osoko bilkurara pasatu ondoren, 7 magistratu Bilduren alde eta 4 aurka izango zela pentsatzen zen, baina ez, estuagoa izan da: 6 alde eta 5 aurka. Progresisten taldean kokatzen ei den Manuel Aragónek –espainiar nazionalista sutsua ei da- azkenean bat egin du PPk hautatutako bost epaileekin. (gehiago…)
Zer erabakiko du Konstituzionalak?
2011-05-04 // Politika, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Atzo eta gaur irakurri eta entzundakoen arabera, hona hemen Auzitegi Konstituzionalak bihar erabaki beharrekoari buruzko zenbait iritzi:
- El Mundo, gaurko editorialean: “EAJko buruzagi Iñigo Urkulluk Zapatero eta Rubalcabarekin izandako telefono elkarrizketen ondoren, denak adierazten du Gobernuak Bilduren aldeko ebazpena espero duela”. (gehiago…)
Konstituzionalaren esperantza
2011-05-02 // Politika // Iruzkinik ez
ESPAINIAKO Auzitegi Gorenaren ustez Bildu legez kanpo uzteko gakoa honakoa da: Batasuna etengabe ari da hauteskundeetan aurkezteko ahaleginean 2003an legez kanpo geratu zenetik eta Bildu helburu horren ahalegin bat gehiago da. Kito. Onartzen du Alternatiba eta EA alderdi demokratikoak direla, baina uste du engainatzen utzi direla eta orain beren erabaki okerraren ondorioei aurre egin behar dietela (gehiago…)
Konstituzionalaren zain
2011-05-02 // Politika // Iruzkinik ez
EA eta Alternatiba engainatzen utzi direla, eta alderdi horiek erabiliz, Batasuna berriz ere lege iruzurra egiten saiatu dela erabaki zuen atzo Espainiako Auzitegi Gorenak. Ondorioz, datozen udal eta foru hauteskundeetan parte hartzea debekatu dio Bilduri. Aste batzuk lehenago Sortu legez kanpo utzi zuen martxoaren 23an, ezker abertzaleko alderdi berri honen sorrera ETAk berak diseinatu zuelakoan. (gehiago…)
Hazkundearen ekonomia? Ez, eskerrik asko
2011-04-20 // Ekonomia, Energia, Gizartea // Iruzkinik ez
Txernobylgo zentrala istripuaren ondoren
TXERNOBYLGO GUDUA dokumental handia ikusi berri dut Espainiako telebista publikoaren (La2) webgunean. Gazteleraz ikusi nahi duenak Interneten La Batalla de Chernobil bilatzea du; frantsesez, ordea, La bataille de Tchernobyl. Duela bizpahiru urte ez zen samurra irudikatzea “telebista kartara” nolakoa izango zen eta orain, apurka, Interneteko gero eta eskaintza zabalagoarekin eta gure hautu zehatzekin ia konturatu barik ari gara indarrean jartzen telebista ikusteko eredu berri hori. 2006an Bartzelonara egindako bidaia batean gogoan dut nola mintzo zitzaigun Vilaweb-eko zuzendari Vicent Partal Interneteko telebistaz: “Azken hamar urte hauetan komunikazioaren munduan Internetek batez ere prentsa idatziari eragin dio eta datozen hamar urteetan ikusentzunezko munduan eragingo du batez ere”. Bete-betean asmatu zuen, baina hauek hurrengorako hausnarketak dira. (gehiago…)
Bihotza eta jugularra, sorbaldatik oso gertu
2011-04-11 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Ezker abertzaleak halakorik errepika ez dadin neurriak har ditzan eskatu dio ETAri (Arg.: Ezkerrabertzalea.info)
FRANTZIAKO tiroketak berriz erakusten du suarekin ari dena… azkenean bera erretzeaz gain, bere inguru zabala ere kiskal dezakeela. Eta bizi dugun su-eten egoeran, alde bakoitza sua bere nahierara hauspotzen ari da. Areago hauteskunde bezperan izanik eta pertsonen iragana eta bizitza lupa, mikroskopio eta gisako tresneria finez behatuko denean. (gehiago…)