Hasiera »
Xabier Letona
Ez gara oraindik iritsi Telesforo Monzonek aipatzen zuen bide gurutzera, baina han kokatu naiz ni, Maltzagan, Euskal Herrian eta munduan diren hainbat bazterretara abiatzeko, bide gurutzea heldu eta abia leku delako. Eta bilgune.
@xletona Twitterren
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Atabala » Blog Archive » Leon-kastillo neutroez --> Euskal prentsaren etorkizuna, Zornotzako eskema
- Omotayo --> CiU-ERC, ezinbestean
- maialen --> Estatuaren indarra, soka luzean utzia
- xabier-letona --> Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko
- gauerdikoeztula --> Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko
Artxiboak
- Apirila 2013
- Urtarrila 2013
- Abendua 2012
- Azaroa 2012
- Iraila 2012
- Abuztua 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Apirila 2012
- Otsaila 2012
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Uztaila 2011
- Ekaina 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Otsaila 2011
- Urtarrila 2011
- Abendua 2010
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Abuztua 2010
- Uztaila 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Apirila 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Iraila 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Maiatza 2009
- Apirila 2009
- Martxoa 2009
- Otsaila 2009
- Urtarrila 2009
- Abendua 2008
- Azaroa 2008
- Urria 2008
- Iraila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Urtarrila 2007


54 milioi euro, edo 10.000, edo…
2012-05-08 // Ekonomia, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gertatzen ari denarekiko aski adierazgarria da irudia.
Ez dakit zenbat diru kobratuko duen Jose Ignacio Goirigolzarrik hartu berri duen Bankiako lehendakari karguan. Badakit, aldiz, 2009ko urrian ia 69 milioi euro eskuratu zuela BBVA utzi eta 55 urterekin aurrejubilatu zenean: urteko 3 milioi euroko bizitza osorako pentsioa adostu zuen bankuarekin, lanean ari zenean baino pixka bat gutxiago (orduan urteko 4,2 milioi euro). Erabakiaren etikotasunaz asko hitz egin zen bere garaian, bideo honetan ikusi daitekeen moduan (gehiago…)
Estatuaren indarra, soka luzean utzia
2012-04-11 // Politika // Iruzkin bat
Autopsiak esan du gomazko pilota batek eragin duela Iñigo Cabacasen heriotza. Hau da, Ertzaintzak jaurtitako pilota batek. Zehatzago, ertzain batek. Eta pilota bota zuenak, seguruenik badaki bera dela Cabacas hil zuena, hiltzailea. Ez du gozoa izan behar, behintzat ez badu pentsatzen aginduak besterik ez zituela jaso, edo hori irakatsi diotela, edo bere lana besterik ez zuela egin, edo istripu tamalgarri bat besterik ez zela izan, edo… Denetik pasa liteke ertzain horren burutik. (gehiago…)
Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko
2012-02-02 // Ekonomia, Sailkatugabeak // 3 iruzkin
Lau bloke eta bi erronka: krisia eta bakea
2011-11-21 // Politika, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Euskal Herria desberdina izan da oraingoan ere eta Espainian, aurreikusi moduan, PPk inoizko garaipenik handiena lortu badu, Hego Euskal Herrian emaitza historikoa Amaiurren eskutik etorri da bere 7 diputatuekin.
Bilduk iragan maiatzean erakutsitako arrakasta Euskal Herriko garai berrien adierazle esanguratsuena izan zen eta oraingo emaitzek joera bera adierazten dute: lau bloke handi, eta lehia estua EAJ, Amaiur, UPN-PP eta PSEren artean.
Alderdi abertzaleek halako hauteskunde mota batean inoizko emaitza onenak lortu dituzte: EAEn EAJk eta Amaiurrek PPk eta PSEk baino diputatu eta boto gehiago lortu dituzte, eta ez zen horrelakorik gertatzen 1977tik. Eta Nafarroan abertzaletasunak emaitza historikoa lortu du, 5etik 2 diputatu lortuz. Baikorrenak ere ez luke horrelakorik sinetsiko duela hilabete, baina Geroa Baik azkenean diputatua lortu du UPN-PPrekin lehia estuan ibili ondoren. Diputatua da garrantzitsuena Uxue Barkosen koalizioarentzat, baina baita boto kopurua ere, inork gutxik pentsatu baino gertuago jarri baitzaio Amaiurri. Garai berrien haizeek bultzatuta, elkarren arteko lehia gogorrerako baino, elkarlanerako baliatu beharko liratekeen emaitza onak zalantzarik gabe.
UPN-PP eta PSE ezin dira pozik egon hemengo emaitzekin, euskal lurraldeetan atzera egin baitute oro har eta abertzaletasunak aurrera. PPko Espainiako haizeak ez die eragin onik ekarri UPN-PPri, batasunak ez die onik egin eta behera egin dute botoetan. PSE eta PSNk azken udal eta foru hauteskundeekiko emaitzak hobetu badituzte ere, atzerakada itzela jasan dute 2008ko emaitzekiko. PSNren kasuan, egoera larria da abertzaleek berak baino diputatu gehiago lortu baitituzte lehenbiziz.
Patxi Lopezek bere koalizio gobernuari eutsiko dio, baina zer ordezkatzen duen argi ikusten da orain. Zilegitasunaren eztabaidaz aparte, argi dagoena da ez duela errealitatea islatzen. Orain galdera ezinbestekoa da: kontrakoak dituzten hauteskunde batzuetan alderdi abertzaleek nagusitasuna erakutsi badute, zer gertatuko da aldekoak zaizkien hurrengo Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan?
Ez dut analisirik idazteko gogorik
2011-10-21 // Politika // 2 iruzkin
Orain behintzat ez, bihar biharkoak. Bizikletan harrapatu nau ETAren agiriak, kalean, umeekin, eta kasketa eta “gose naiz” eta arrautza eta txorizo artean, haserre etxeko txikiarekin, eta jogurra, zerealak…
Eta telefonoa erredakziotik, Lander da: “Heldu da, 7etan… lasai, ari gara…”. Eta nik “bihar arte bai, akaso gauen idatziko dut; akaso ez, seguru…”. Eta lapikoa eta xaboiarekin jarraitu dut, erreakzionatu ezinik. “Gogoratu neskak, urriak 20 –etxeko gazteei–, hau egun haundixe izengo da Euskal Herrixendako”. Tertuliak irratian, PPko Iñaki Oyarzabalen balorazioa, txukun… Eta estropajoari eraginez hunkitu naiz. Malkoak. Bai, azkenean iritsi da, hau da luzaroan horrenbeste desio izan dugun eguna!
Tira, erreakzionatu mutil. Eta hasi naiz: lankideekin berba egin, irratia jarraitu, telebista, internet, Twitter… listo irakurri ditut guztiak. Eta orain idaztera, baina ez dut analisirako gogorik. Allakuidaus, hori biharko. Goza momentua eta utzi arrastoa blogean, gaurko marka hau, betirako marka. Analisirik ez, baina oroitzapenen jarioari ezin eutsi: zein pozik leudekeen aita-ama, zenbat milaka kilometro ipar-hego, zenbat eztabaida, zenbat liskar, zenbat hildakoren kronika, zenbat sufrimendu, zenbat… eta ostera ere malkoak masailetik behera. Listo, honekin nahiko, bukatu da eguna, egunoff idazten dute Twitterren. Egun on irakurle, egun on Euskal Herria.
Elkarrizketa publikorako inflexio puntua
2011-10-14 // Politika, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Denok gaude asteleheneko Donostiako Nazioarteko Konferentziak eskainiko duenaren zain. Eta zerbait handia dela irudikatzen dugu, potoloa, erabakigarria. Zenbatetan esan dugun berdintsua! Baina ez dugu halakorik inoiz bizi izan. (gehiago…)
Txokolatezko gezurrak, hobeto irensteko
2011-09-09 // Ekonomia, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Eusko Jaurlaritzako Carlos Agirre sailburuak behin baino gehiagotan egin ditu krisitik ateratzeko aurreikuspen onak, eta zuhurra ei da, baina 2010eko otsailean honako adierazpenak egin zituen elkarrizketa batean: “Euskadik jakin izan du Europatik datorren berpizte olatuarekin bat egiten eta, gainera, abiadura itzelean egin du hori, eta horrexegaitik naiz baikorra”. Gaudenean ikusita… (gehiago…)
ETAren aitortza garrantzitsuak
2011-07-13 // Politika // 3 iruzkin
Zer, noiz eta nola. Beste askoren artean horiek behintzat jorratu daitezke ETAren azken agirian eta azterketaren ondorioak onak direla esan liteke, bere hausnarketa bat datorrela su-etena indarrean jarri zuenetik emandako distentsio urratsekin. Eta bide horretan jarraitzeko asmoa agertzen du. (gehiago…)
Nafarroako Legebiltzarra: gaurko goizarekiko begirada bat
2011-06-23 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Nafarroako Legebiltzarreko gaur goizekoa -lehendakari hautaketaren saioa- kazetaritzaren laborategi gisa hartu dut apur bat, ohitu gabe halakoak zuzenean jarraitzen eta eskaintzen, sarerako zer egin zitekeen frogatzea da gaurko helburuetakoa. Eta jakina, jarraitzaileari zer ari den gertatzen molde desberdinez kontatzea. (gehiago…)
PSE-PSN, zer behar dute giro berrian murgiltzeko?
2011-06-06 // Politika // Iruzkinik ez