Hasiera »
Xabier Letona
Ez gara oraindik iritsi Telesforo Monzonek aipatzen zuen bide gurutzera, baina han kokatu naiz ni, Maltzagan, Euskal Herrian eta munduan diren hainbat bazterretara abiatzeko, bide gurutzea heldu eta abia leku delako. Eta bilgune.
@xletona Twitterren
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Atabala » Blog Archive » Leon-kastillo neutroez --> Euskal prentsaren etorkizuna, Zornotzako eskema
- Omotayo --> CiU-ERC, ezinbestean
- maialen --> Estatuaren indarra, soka luzean utzia
- xabier-letona --> Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko
- gauerdikoeztula --> Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko
Artxiboak
- Apirila 2013
- Urtarrila 2013
- Abendua 2012
- Azaroa 2012
- Iraila 2012
- Abuztua 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Apirila 2012
- Otsaila 2012
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Uztaila 2011
- Ekaina 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Otsaila 2011
- Urtarrila 2011
- Abendua 2010
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Abuztua 2010
- Uztaila 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Apirila 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Iraila 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Maiatza 2009
- Apirila 2009
- Martxoa 2009
- Otsaila 2009
- Urtarrila 2009
- Abendua 2008
- Azaroa 2008
- Urria 2008
- Iraila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Urtarrila 2007


Juanjo Ansoategi, Fagorreko lehendakaria: “Gizarte hau aldatzea zaila izango da, baina guk kanpokoa aldatzea ezinezkoa”
2010-03-10 // Ekonomia, Gizartea // Iruzkinik ez
Bagara prozesuaz ARGIArako egindako erreportaian, Juanjo Ansoategi eta Txaro Iraeta elkarrizketatu nituen, Fagorreko lehendakaria eta Arizmendi ikastolako zuzendaria, hurrenez hurren. Ansoategiri egin nion azken galdera, baina leku faltan ez zitzaidan paperean sartu. Honakoa zen:
Bagarako asmo ederrak hor daude, baina, batez ere Fagorren internazionalizazio prozesua aintzat hartuta, batek baino gehiagok pentsa dezake ea gizarte hau aldatzeko ez ote den etxetik hasi beharko. (gehiago…)
Zer eremutan jardungo dute Bagarakoek?
2010-03-09 // Ekonomia, Gizartea, Kulturgintza, Sailkatugabeak // 3 iruzkin
Bagara elkartekoek –denborarekin fundazio moduan eratuko dira– hasierako fase honetan kooperatibak eta hezkuntza arloa bereziki landuko dituzte. Baina horiekin batera, badira gizartean lehentasunez sustatu nahi dituzten hainbat arlo. ARGIAko erreportaian sartu nahi nituen infograma batean, baina leku barik geratu nintzen. Blogera ekarri ditut pentsatuz sarri gauza zehatzez jarduteak teoria ugarik baino pista gehiago ematen dutela. Gizarte esparruak dira eta bakoitzerako aurreikusita dituzten egitasmo potentzialak. Esparruetako lan taldeak osatuta dituzte eta orain bakoitzaren diagnostiko bat egiten ari dira, aurrera begirako zein urratsei ekin erabakitzeko. (gehiago…)
Jose Maria Ormaetxea eszeptiko Jon Sarasuaren aurrean
2010-03-08 // Ekonomia, Gizartea // Iruzkinik ez
ARGIAren martxoaren 7ko zenbakian Debagoieneko Bagara proiektuaz jardun genuen eta bertan elkarte honek kooperatibismoaren baloreetatik herrigintzan aritzeko dituen asmoak azaldu genituen. Datozen egunotan, erreportai hartan sartu ez nituen zenbait ezpal jorratuko ditut blogean. (gehiago…)
Nafarroa Bai-ko korapiloa
2010-03-08 // Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAko 2222 zenbakian argitaratua)
Martxoaren 15EAN bukatuko da Aralarrek NaBai-ko beste alderdiei emandako epea. Egun horretarako EAk, EAJk eta Batzarrek erantzun beharko diote Aralarri honek koalizioaren egitasmoei buruz egindako proposamenari buruz. Gainerako alderdiek protagonismoa leporatu diote Aralarri, bereziki EAk. Aralarrek, ostera, NaBai-ren programa politikoa orain arte baliagarria izan dela, baina aurrerantzean zehaztu egin behar dela dio, batez ere ezkerreko zutoinak finkatuz, bestela koalizioa edukiz ustuta geratuko dela. (gehiago…)
Bultzada Hernani eta Oiartzuni
2010-03-01 // Gizartea, Osasuna // Iruzkinik ez
(ARGIAko 2221. zenbakian argitaratua)
Usurbilgo herritarek bultzada ederra eman diote zaborren birziklapenari joan den asteburuko erreferendumean atez ateko bilketa sistemari emandako baietzarekin. 4.915 herritarreko erroldaren %70,23ko partehartzearekin, %55,82 atez atekoaren alde agertu zen, eta %42,64 zabor organikoa biltzeko bosgarren edukiontziaren alde. (gehiago…)
Konstituzionalismoa bere gotorlekuan
2010-02-22 // Politika // Iruzkin bat
(ARGIAko 2220. zenbakian argitaratua)
“Zutik Euskal Herria” kaleratu ondorengo zalaparta, funtsean, egungo une politikoan espero zitekeena da: alderdi eta indar abertzaleek oro har ondo hartu dute, denak era positiboagoan, baina EAk –batez ere– eta ELAk prozesuari konfiantza gehiago eskainiz eta elkar lanerako ateak garbiago zabalduz. EAJk eta Aralarrek ere norabide egokian ikusi dute agiria, baina orain arteko uzkurtasuna ageri da ezker abertzale historikoak egiten dizkien proposamenen aurrean, batez ere EAJren aldetik. Aralarrek ez dio autodeterminazioaren aldekoen indar metaketari uko egiten, baina orain arte mesfidati ikusten ditu polo soberanistarekikoak. (gehiago…)
Sinn Fein eta IRAren lorratzean
2010-02-16 // Politika // 3 iruzkin
Batasunak berretsi egin ditu orain arteko eztabaida prozesuan argitaratutako ideia nagusiak, funtsean “Fase politikoaren eta estrategiaren argipena” eta Altsasuko Adierazpenean kaleratutakoak. Honakoak dira lau ideia nagusiak: bat, badira baldintzak burujabetzaren aldeko indarrak biltzeko; bi, zeregin horretan bide politikoak eta demokratikoak bakarrik erabiliko dira; hiru, Mitchell printzipioen metodologia jarraituko da; eta lau, hau guztia ezker abertzale historikoaren mugimendu aldebakarrekoa da.
(gehiago…)
Pentsioak: neoliberalismoaren gezurrak
2010-02-15 // Ekonomia, Gizartea, Hedabideak, Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAko 2219. zenbakian argitaratua)
Erretiro adina atzeratzeko proposamena, funtsean, datu demografiko batean oinarritzen da, hau da, gazte eta adineko pertsonen proportzio aldaketa: demografiak behera egin du, beraz, gero eta urriagoa izango den gazte taldeak gero eta ugariagoa den adineko taldearen pentsioak mantendu beharko ditu, eta pentsio sistema hori bideraezina da. (gehiago…)
2010, benetako krisiaren hasiera
2010-02-08 // Ekonomia // 2 iruzkin
(ARGIAko 2218. zenbakian argitaratua)
Pedro Solbes Espainiako Gobernuko Ekonomia lehendakariordea 2008ko irailaren bukaeran, hau da, duela urte t’erdi: “Espainiako ekonomiaren indarrari esker eta Gobernuak hartu dituen neurriei esker, datorren urtearen erdialdera hasiko da gainditzen krisia Espainia”. Espainiako administrazioen zor publikoa bi puntu hasiko zela iragarri zuen Solbesek, horrela BPGaren %38,8ra iritsiz, baina horregatik lasai egoteko gaineratu zuen, Europako beste herrialde batzuen aldera, Espainia oso eroso zegoela.
2009ko maiatzaren 2an, esate batera, Espainiako egunkari gehienen titulu eta albiste garrantzitsuena izan zen langabezia datuen beherakadari buruzkoa. El Diario Vascoren paragrafo batek honakoa zioen, adibidez: “Epe ertainera, honek ez du ekarriko enpleguaren hazkundea, baina krisiaren larriena iragan da, zenbait adituren esanetan”.
Jose Luis Rodriguez Zapaterok 2009ko azken Ministro Kontseiluko bileraren ondoren: “2010ean langabeziak jarraituko duela aurreikusten du Gobernuak, baina enplegu galera jaitsi egingo da eta urtearen amaieran ekonomia suspertzen hasiko da, geldo baina suspertzen”.
AEBetako 2008ko finantza krisiaren ondoren zenbatetan entzun behar izan genuen lasai egoteko Espainiako ekonomia sendo zegoela eta krisiak eragina zuela, baina beste estatu askotan baino askoz gutxiago. Hemeroteka gisa hauetako adierazpenez josia dago.
Eta gauetik goizera, Davoseko bilkuraren ondoren, 2010eko hasieran Espainiako egoera ekonomikoa porrotaren atarian agertu zaio iritzi publikoari: urtarrilaren amaieran %18,8ko langabezi tasa eta 2010 eta 2011n langabeziak 1994ko %25a gaindi dezakeen iragarpena. Europako Batasunaren 2009ko bukaerako langabezi tasa %9,6koa zen.
Luze jarrai liteke Espainiako egungo egoera ekonomiko larriaren inguruko datuekin, baina gainera egoera asko larrituko bide da. Lehenxeago ikusi dugu agintariek iragarpen baikorretarako duten joera automatikoa, noizean behin ezinbestekoa da irudia hobetu eta boto iragarpenean eragiteko. Ondoren dator errealitatea, denon begien aurrean ikusgai, eta orduan, egoera txarraz gain, ekonomia neurri gogorrak iragartzen dira.
Hemeroteka agintarien halako jokaldiez josia badago, ekonomialari asko aspalditik ari dira iragartzen orain gertatzen ari dena eta, gainera, etorkizuna askoz laino beltzagoez marrazten dute. Santiago Ñiño Becerra da ekonomialari horietakoa: 2010eko ‘crash’a. Krisiari buruzko egia osoa. Oraintsu elkarrizketa bat egin diote Espainiako Diagonal aldizkarian eta hara zer dioen datorrenaz: “Krisiaren latzena, nire ustez, 2010aren erdialdera gertatuko da, une horretan hasiko da mundu mailako ekonomiaren benetako gainbehera –2011 estrukturalki 1930aren gisakoa izango da–. Erorketa honek 2012ra arte iraun dezake eta une horretan hiru bat urte iraun dezakeen geldialdia hasi daiteke; garai honetan estrategia berriak zehaztu beharko dira. 2015etik aurrera suspertze geldoa, 2020ra arte. Gaurtik hasita hamar urte, Depresio Handian bezala”.
Orain tortilla nola irauli da kontua eta hor errezetak ezagunak dira: lan merkatuaren malgutasuna, finantza neurri gogorrak eta gastu publikoaren murrizketa handia. Jose Luis Rodriguez Zapatero hasi da neurriak iragartzen, ezagunenak pentsioa eta erretiro adinarena. Etorkizunean ez ei da dirurik izango eta une honetatik aurrera hasi behar ei da egoerari aurre egiten.
Erretiroa atzeratzeko gogorik ez da falta, baina usainak dio iragarpen hau gehiago dagoela lotua pentsio sistemaren eremuan egin nahi diren doikuntzekin. Usainak dio langile eta herritar xumeenei mesederik egingo ez dien erreformak abian direla jada eta Espainian gobernu, sindikatu eta enpresarien ordezkariak bidea errazten ari direla jada.
Hego Euskal Herrian bada beste esperientziarik, ordea, iazko maiatzaren 21eko greba orokorrak erakutsi zuen gisan. ELA eta LAB buru, gehiengo sindikalak argi erakutsi zuen egungo krisi egoerari erantzuteko mobilizazioa funtsezkoa dela. Egoera datorren moduan, denak adierazten du datozen hilabeteetan berriz ikusiko direla Euskal Herriko kaleetan iazko maiatzeko irudiak.
A ze saltsa Kataluniako soberanismoan!
2010-02-05 // Nazioartea, Politika // Iruzkinik ez
ERCko zatiketa baten ondorioz sortu zen iragan udazkenean Reagrupament, Joan Carretero Generalitateko Gobernazio sailburu ohiak gidatutako alderdia. Lau hilabetetan 3.000 militantetik gora bildu ditu. Esquerrak hiruko gobernuan zuen zeregina ondo ez ikusteaz gain, Reagrupamenten ustez, ERC oso epe luzera begira ari zen burujabetzarekin. Aurten egingo diren hauteskunde autonomikoei begira, Carreterok agindu zuen datorren legealdian Kataluniako Legebiltzarrean independentzia aldarrikatzea eskatuko zuela. Eta horretan ziren kontuak joan den asteburuan alderdiko zuzendaritza zatitu den arte. (gehiago…)