Hazkundearen ekonomia? Ez, eskerrik asko
TXERNOBYLGO GUDUA dokumental handia ikusi berri dut Espainiako telebista publikoaren (La2) webgunean. Gazteleraz ikusi nahi duenak Interneten La Batalla de Chernobil bilatzea du; frantsesez, ordea, La bataille de Tchernobyl. Duela bizpahiru urte ez zen samurra irudikatzea “telebista kartara” nolakoa izango zen eta orain, apurka, Interneteko gero eta eskaintza zabalagoarekin eta gure hautu zehatzekin ia konturatu barik ari gara indarrean jartzen telebista ikusteko eredu berri hori....
Read MoreNuklearra? Eztabaida berriz etxean
Fukushima-ko zentral nuklearraren leherketen ondorioak oso larriak izango dira etorkizunari begira, tankera horretako istripuetako ondorioek erakutsi izan duten moduan. Larritasuna mailakatzean, zentral honetako lehen erreaktoreko istripuari 4ko puntuazioa eman diote (7ko eskalan), baina denak adierazten du denborarekin laster irabaziko duela 5. puntua: Harrisburgekoak (AEB) 5. puntua jaso zuen 1979ko istripuan eta adituek dagoeneko argi dute hau larriagoa dela. Halakoetan ohikoa...
Read MoreCancuneko gailurretik Iruñerriko autobusetara
ALDAKETA KLIMATIKOAREN aurkako borrokak beste zaplazteko handi bat jaso du NBEko Cancuneko gailurrean, nahiz eta akordioa ia aho batez onartu den (Boliviak aurka bozkatu zuen). Kopenhageko iazko porrotaren ondoren NBE beldur zen: posible ote da aldaketa klimatikoaren nazioarte mailako negoziaketak orain arte bezala bere baitan eta herrialde guztien artean eraman ahal izatea? Nagusiki hori salbatu ei da Cancunen: batetik, herrialde guztien artean negoziatzen jarraituko da eta, bestetik,...
Read MoreBarrikaden azpian dagoena
SUTAN da Frantzia, bukaera ez dago argi oraindik, baina altxatu dira herritarrak. Urteak dira ez dela halako erreboltarik bizi. Gizarteak ez du erretreta adina bi urtez atzeratzea nahi, baina Nicolas Sarkozyren gobernuak eta finantza kapitalismoak bai. Horra lehia: gizarte ereduaren norabidea dago jokoan. Historiak erakusten du produktibitateak aurrera egiten duen neurrian, pertsonak gero eta lan ordu gutxiago egiten duela. Hori da galdu ezin den ikuspegi historikoa. Eta historiari so,...
Read MoreSan Marko, bozgorailu eta sinbolo
EAJ, PSE ETA H1 lasai dira dagoeneko, Ezker Batuko lehendakari Ricardo Ortega San Markoko Mankomunitatetik kentzea lortu dute, orain arte erakunde honetan EBk eta ANVk zuten nagusitasuna hautsiz. Ez ei da Usurbil, Hernani eta Oiartzunek indarrean jarri duten zaborren atez ateko bilketari aurre egiteko. Baina bai, agerikoa da baietz. Mankomunitatearen kudeaketa txarra aipatu da kargugabetzearen arrazoi gisa, baina aginte aldaketa hau oraintxe eman da, justu Hernani eta Oiartzun atez...
Read MoreBabesa eta arnasa hartzea
Iruñeko manifestazioa balore handikoa da Nafarroako euskaldun eta euskaltzaleentzat. Euskaldunok minoria gara, are gehiago euskaraz bizi garenok, baina populazioaren zati oso handi baten laguntza eta sostengua dugu. Ez da nahiko, zalantzarik gabe, prozesu linguistikoen garapenak hizkuntzaren erabilerari lotutako beste erabateko sostengu eta bilakaera behar baitu. Ez da nahiko, baina bai ezinbestekoa, masa sozial handi hori gabe Nafarroan euskarak nekez lor baitezake igeri egin ahal...
Read More

Iruzkin berriak