Neoliberalismoa eta globalizazioa (III)
Kapitala eta sozialdemokraziaren aliantzak sostengatu zuten Bretton Woods-eko hazkunde garaia, Bigarren Mundu Gerratik 1970eko hamarkadaren erdialdera arte iraun zuena. Hamarkadaren lehen erdialdean munduko ekonomia krisian sartu zen, inflazioa, petrolioaren garestitzeak, finantza merkatuen hazkunde handia eta espekulatzaileen jokaera… Horiek eta beste hainbat arrazoi medio, giro aldaketa prestatua zegoen eta estatuak eta erakundeak neurriak hartzen hasi ziren. 1971ko abuztuaren 15ean AEBtako...
Read MoreSozialdemokraziaren bultzada (II)
John Maynard Keynesek zera idatzi zuen 1933an: “Gerraren osteko kapitalismo dekadentearen eskuetan gaude, nazioartekoa baina indibidualista, eta ez da arrakastatsua. Ez da inteligentea. Ez da ederra. Ez da justua. Ez da bertuteduna. Eta ez ditu beharrak asetzen”. 1929aren ondorengo depresio handiaren garaiak ziren eta krisi ekonomikoak bazter guztiak astintzen zituen. Deflazioa, protekzionismoa eta beste hainbat neurri jarri ziren abian herrialde industrialetan, baina langabeziak eta...
Read MoreXX. mende hasierako lehen globalizazio hura (I)
Global capitalism. Its Fall and Rise in the Twentieth Century, hori da liburu honen bere jatorrizko titulua. Nik gaztelerazko bertsioa irakurri dut: Capitalismo global. El trasfondo económico de la historia del siglo XX (Jeffry A. Frieden. Memoria Crítica, 2006). Irakurri gabe nuen munduaren ekonomiaren historiari buruzko halako liburukoterik eta erakargarria egin zaidanez, hara hemen ideia nagusi batzuk, jakina, oso labur aurkeztuta. Erakarri naute baita ere gaur egungo ekonomi krisiarekin...
Read More54 milioi euro, edo 10.000, edo…
Ez dakit zenbat diru kobratuko duen Jose Ignacio Goirigolzarrik hartu berri duen Bankiako lehendakari karguan. Badakit, aldiz, 2009ko urrian ia 69 milioi euro eskuratu zuela BBVA utzi eta 55 urterekin aurrejubilatu zenean: urteko 3 milioi euroko bizitza osorako pentsioa adostu zuen bankuarekin, lanean ari zenean baino pixka bat gutxiago (orduan urteko 4,2 milioi euro). Erabakiaren etikotasunaz asko hitz egin zen bere garaian, bideo honetan ikusi daitekeen moduan Badakit, ostera, zenbat...
Read MoreGeure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko
Urtarrileko LARRUN gauzatzea neuri egokitu zitzaidan eta bizi dugun krisialdi ekonomiko sakona izan da jorratu dugun gaia, krisiak dituen sustraiak eta alternatibak. Nondik datorren jakin barik, nekez uler eta alda bailiteke ezer, eta ekonomian ere berdin. Gehienetan alternatibarik ez dagoela saltzen zaigu, berdin unibertsitatean edo hedabideetan, bizi dugun egoera zerutik eroritako madarikazio bailitzan, ekaitz edo tsunami ezinbestean onartu beharrekoa. Bada ez da hala, eta LARRUN honetan...
Read MoreTxokolatezko gezurrak, hobeto irensteko
Eusko Jaurlaritzako Carlos Agirre sailburuak behin baino gehiagotan egin ditu krisitik ateratzeko aurreikuspen onak, eta zuhurra ei da, baina 2010eko otsailean honako adierazpenak egin zituen elkarrizketa batean: “Euskadik jakin izan du Europatik datorren berpizte olatuarekin bat egiten eta, gainera, abiadura itzelean egin du hori, eta horrexegaitik naiz baikorra”. Gaudenean ikusita… Baina ez da bakarra, hemeroteketara jota, gisa horretako nahi adina adierazpen bila daitezke...
Read More

Iruzkin berriak