Maltzagatik
    Hasiera »

    Barcina baino, PSN helburu

    2013-04-04  //  Politika  //  Iruzkinik ez

    Nafarroako Legebiltzarreko oposizioa PSNri begira da

    Nafarroako Legebiltzarreko oposizioa PSNri begira da (Arg.: Diario de Noticias)

    Ostiral honetan Nafarroako Legebiltzarrean aurkeztuko den zentzura mozioak ez du aurrera egingo eta Yolanda Barcinak lehendakari moduan jarraituko du. Oraingoz behintzat. Baina UPNren eta, bereziki, Barcinaren higadura prozesuan beste urrats bat da. Erakusten du ondo haren ahuldadea, are gehiago UPNko buruzagien inputazio judizialarekin bat etorri denean. Baina batez ere, erakusten du zein egoera gaitzean den PSN, seguruenik zentsura mozio honen helburu garrantzitsuena.

     
    Orduan, nola orain egurra sozialistentzat, gero haien beharra egongo denean? Aurretik saio asko egon direlako politikoki eraikitzaileagoak izan daitezkeen formuletara iristeko, baina PSNk behin eta berriz uko egin dielako eta egiten dielako. Bildurekin ez, diote PSNko buruek, gero eta lelo pitzatuagoarekin,  baina ez du sinesgarritasunik, eta beraiek ere badakite. Barcinaren dimisioa etengabe eskatu arren, ez zaizkielako hauteskunde berriak orain interesatzen, denborak mirariak ekarriko dituelakoan. PSNren arazorik handiena da urte luzez sostengatu duela UPN gobernuan, irautea ahalbideratu dion boterearen zati txiki baten truke, eta zulo horretatik duintasunez ateratzeko bide bakarra orain arteko bidea iraultzea dela.

     
    Eta noiz iritsiko da une hori? Ez dirudi oraindik heldu denik, denak adierazten du hondorago jo behar duela. Baina era batera edo bestera, bere etorkizuna egun oposizio direnei lotua dago, edo jai du. Krisia izan zen UPNrekin koalizio gobernua osatzeko aitzakia nagusia eta, Barcinak gobernutik egotzi ondoren, krisia izan daiteke oposizioko indarrekin hauteskunde aliantzaren batean saiatzeko aitzakia berria.

     
    Egoera oso berezia da egun Nafarroan bizi dena eta ezin da ezer baztertu. Eta egia esan, hurrengo hauteskundeetan UPNk gobernua eskuratu ez dezan, ia dena da balekoa, noski, beti ere joko politikoaren eremuan. Indar eta jokamolde berriekin bakarrik lortuko da alternatiba desiatua eratzea. 2007an Fernando Purasekin ia posible izan bazen, 2013an posibleago behar luke. Eta orain posible izango ez bada, udazkenerako.

    Akatsak zuzenduz

    2013-01-30  //  Nazioartea, Politika, Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

    Hanka sartzen duzunean onena ateratzea eta kito. Eta hori gertatu zait niri ARGIAren 2354.ko Maltzagatik saileko artikuluarekin, “Espainia, munduko 30 ustelenen artean” titulua zeramana. Ez dut uste oro har erabiltzen dudan argudioaren haria okerra denik, baina bai tituluari eta artikuluaren paragrafo bati oinarri ematen dien datuan. Kontua da 30. postu hori emateko (176 estatutik) Nazioarteko Gardentasuna izeneko GKE batean oinarritu nintzela, eta horra Javier Tajadurak “El Diario Vasco-n” ustelkeriaz idatzitako artikulu batetik (“La Lucha contra la corrupción) heldu nintzela. Hala zioen paragrafo batean: “En el último Indice de Percepción de la Corrupción elaborado por Transparencia Internacional, España figura en el puesto 30 de un total de 174”.

    Horren ondoren, Nazioarteko Gardentasunaren webgunea begiratu nuen, baina txostenean behar beste sakondu ez, eta gainera irakurritakoa txarto interpretatu. Ondorioa, hanka sartzea. Ohikoan, azken orduko artikulua da Maltzagatik, aldizkariko azkenetakoa, eta batzuetan presaka aritzeak halako ondorioak dakartza. Akatsaz ohartu ere ez nintzen egingo irakurle batek idatzi izan ez balit, bere ustez interpretazio okerra egin nuela adieraziz. Eta berak arrazoi, Nazioarteko Gardentasunaren 2012ko ustelkeria pertzepzioaren zerrendaren arabera, Espainia ez dago 30 ustelduenen artean, 30 gardenenen artean baizik, beti ere argi utziz ez direla datu enpirikoak, metodologia zehatz baten bidez lortutako pertzepzioak baizik.

     

    Izan ARGIAko bazkide: Astekariko harpidedun edo webgunearen laguntzaile.

    Euskal prentsaren etorkizuna, Zornotzako eskema

    2012-12-07  //  Hedabideak  //  Iruzkinik ez

     

    Asteartean, hilak 4,  Zornotzan izan nintzen hitzaldi batean, euskal prentsaren etorkizunaz berbetan Jone Guenetxearekin (Anboto), Mikel Irizarrekin (Tokikom) eta Joanmari Larrarterekin (Berria). (gehiago…)

    CiU-ERC, ezinbestean

    2012-11-25  //  Nazioartea, Politika  //  Iruzkin bat

    Artur Mas jarraitzaileei hitz egiten hauteskunde egunean

    Artur Mas jarraitzaileei hitz egiten hauteskunde gauean, emaitza txarren ondoren.

    Artur Masek CiUren ohiko zalantzekin egin zion aurre irailaren 11ko manifestazioari. Azkenean, CiU egon zen eta Mas ez. Baina Masek ez zuen galdu nahi izan tren jendetsu hura eta baliatu nahi izan zuen bere indarra biderkatzeko. Helburu horrekin aurreratu zituen hauteskundeak eta sekulako danbatekoa jaso du. Gehiengo osoa helburu zuenak, 12 eserleku galdu ditu, politikaren mirari horietako bat gauzatuz: hauteskundeak aise irabazi, baina galtzaile handiena bilakatu. (gehiago…)

    Euskalerria conection

    2012-11-08  //  Hedabideak  //  Iruzkinik ez

    Euskalerria Irratiak konektatu egiten du Iruñerriko euskaldunen komunitatearekin. 25.  urteurrena ospatzeko eta lizentzia aldarrikatzeko, atzo Atarrabiako Kultur Etxean antolatutako galan berriz ere argi ikusi zen hori. 300 lagun aretoan, 5 euroko sarrera ordainduta. Reyes Ilintxeta eta Juan Kruz Lakasta mikrofonoetan, ia bi orduko gala pentsatu baino laburrago egin zitzaion ikus-entzuleari. (gehiago…)

    Neoliberalismoa eta globalizazioa (III)

    2012-09-06  //  Ekonomia, Historia  //  Iruzkinik ez

    Ronald Reagan eta Margaret Thatcher, neoliberalismoaren bultzagile nagusiak izan ziren 1980ko hamarkadan.

    Ronald Reagan eta Margaret Thatcher, neoliberalismoaren bultzagile nagusiak izan ziren 1980ko hamarkadan.

    Kapitala eta sozialdemokraziaren aliantzak sostengatu zuten Bretton Woods-eko hazkunde garaia, Bigarren Mundu Gerratik 1970eko hamarkadaren erdialdera arte iraun zuena. Hamarkadaren lehen erdialdean munduko ekonomia krisian sartu zen, inflazioa, petrolioaren garestitzeak, finantza merkatuen hazkunde handia eta espekulatzaileen jokaera… Horiek eta beste hainbat arrazoi medio, giro aldaketa prestatua zegoen eta estatuak eta erakundeak neurriak hartzen hasi ziren. (gehiago…)

    Sozialdemokraziaren bultzada (II)

    2012-09-04  //  Ekonomia, Historia  //  Iruzkinik ez

    Milaka langile Maiatzaren 1eko manifestazioan New Yorken, 1935ean.

    Milaka langile Maiatzaren Lehenaren  manifestazioan New Yorken, 1935ean.

    John Maynard Keynesek zera idatzi zuen 1933an: “Gerraren osteko kapitalismo dekadentearen eskuetan gaude, nazioartekoa baina indibidualista, eta ez da arrakastatsua. Ez da inteligentea. Ez da ederra. Ez da justua. Ez da bertuteduna. Eta ez ditu beharrak asetzen”. 1929aren ondorengo depresio handiaren garaiak ziren eta krisi ekonomikoak bazter guztiak astintzen zituen. Deflazioa, protekzionismoa eta beste hainbat neurri jarri ziren abian herrialde industrialetan, baina langabeziak eta atzeraldiak berdintsu horretan jarraitzen zuten. (gehiago…)

    XX. mende hasierako lehen globalizazio hura (I)

    2012-08-30  //  Ekonomia, Historia, Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

    “Kapitalismo globala” liburuaren azala

    Global capitalism. Its Fall and Rise in the Twentieth Century, hori da liburu honen bere jatorrizko titulua. Nik gaztelerazko bertsioa irakurri dut:  Capitalismo global. El trasfondo económico de la historia del siglo XX (Jeffry A. Frieden. Memoria Crítica, 2006). Irakurri gabe nuen munduaren ekonomiaren historiari buruzko halako liburukoterik eta erakargarria egin zaidanez, hara hemen ideia nagusi batzuk, jakina, oso labur aurkeztuta. (gehiago…)

    Bihotza zutabean

    2012-06-29  //  Hedabideak  //  Iruzkinik ez

    Joxemari Ostolaza

    “Herrien kulturak desagertzea eta arimarik gabeko mundu h0netako ehun jabeen ondasunak handitzea, simetrikoa da, konbentzitu baikaituzte guztiek mundu posible bakarra, arimarik gabeko hau dela”. (gehiago…)

    Sortu, zaharra nola berritu

    2012-06-21  //  Politika  //  Iruzkinik ez

    Sortu legeztatzea urrats garrantzitsua da

    Sortu legeztatzea urrats garrantzitsua da

    Berandu bada ere, azkenean gertatu da: Sortu legezkoa da, HB eta Batasuna bere garaian izan ziren moduan. Legalizazio berantiar horrek arazoak ekarri dizkie Batasunako militanteen jardun politikoari, baina ez du ondorio larririk izan Sorturen hurbileko helburu politikoetan; areago, une zenbaitzuetan, Espainia ilegalizazioaren zurrunbiloan tematzeak akaso botoen bilketa erraztu dio sentsibilitate politiko hau ere batzen duen Bilduri. (gehiago…)

    1 / 18123410Hurrengoa»

    Xabier Letona

    Ez gara oraindik iritsi Telesforo Monzonek aipatzen zuen bide gurutzera, baina han kokatu naiz ni, Maltzagan, Euskal Herrian eta munduan diren hainbat bazterretara abiatzeko, bide gurutzea heldu eta abia leku delako. Eta bilgune.

    @xletona Twitterren

    Jarraitu @xletona

    @xletona(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Barcina baino, PSN helburu
    • Akatsak zuzenduz
    • Euskal prentsaren etorkizuna, Zornotzako eskema
    • CiU-ERC, ezinbestean
    • Euskalerria conection

    Iruzkin berriak

    • Atabala » Blog Archive » Leon-kastillo neutroez --> Euskal prentsaren etorkizuna, Zornotzako eskema
    • Omotayo --> CiU-ERC, ezinbestean
    • maialen --> Estatuaren indarra, soka luzean utzia
    • xabier-letona --> Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko
    • gauerdikoeztula --> Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko

    Artxiboak

    • Apirila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Otsaila 2012
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Urtarrila 2008
    • Ekaina 2007
    • Maiatza 2007
    • Urtarrila 2007

    Atalak

    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Historia
    • Kulturgintza
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Sailkatugabeak

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA