Xabier Letona
Ez gara oraindik iritsi Telesforo Monzonek aipatzen zuen bide gurutzera, baina han kokatu naiz ni, Maltzagan, Euskal Herrian eta munduan diren hainbat bazterretara abiatzeko, bide gurutzea heldu eta abia leku delako. Eta bilgune.
@xletona Twitterren
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Atabala » Blog Archive » Leon-kastillo neutroez --> Euskal prentsaren etorkizuna, Zornotzako eskema
- Omotayo --> CiU-ERC, ezinbestean
- maialen --> Estatuaren indarra, soka luzean utzia
- xabier-letona --> Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko
- gauerdikoeztula --> Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko
Artxiboak
- Apirila 2013
- Urtarrila 2013
- Abendua 2012
- Azaroa 2012
- Iraila 2012
- Abuztua 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Apirila 2012
- Otsaila 2012
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Uztaila 2011
- Ekaina 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Otsaila 2011
- Urtarrila 2011
- Abendua 2010
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Abuztua 2010
- Uztaila 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Apirila 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Iraila 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Maiatza 2009
- Apirila 2009
- Martxoa 2009
- Otsaila 2009
- Urtarrila 2009
- Abendua 2008
- Azaroa 2008
- Urria 2008
- Iraila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Urtarrila 2007


Euskalerria conection
Atalak: Hedabideak
Euskalerria Irratiak konektatu egiten du Iruñerriko euskaldunen komunitatearekin. 25. urteurrena ospatzeko eta lizentzia aldarrikatzeko, atzo Atarrabiako Kultur Etxean antolatutako galan berriz ere argi ikusi zen hori. 300 lagun aretoan, 5 euroko sarrera ordainduta. Reyes Ilintxeta eta Juan Kruz Lakasta mikrofonoetan, ia bi orduko gala pentsatu baino laburrago egin zitzaion ikus-entzuleari.
Menua ez zen makala, eta ekitaldia ondo josia zegoen. Oholtza gainetik pasatu ziren Balerdi Balerdi, Kerobia, Gorka Urbizu, Ruper Ordorika eta Julio Soto. Ez ziren falta izan Irratiko kolaboratzaileak, sortzaileak, Mikel Bujanda zuzendaria… Angel Erro eta Iñigo Astizen parodiak, eta bideogintza lan oparoa.
Eguzki Bideoak-ek jaso zuen gala osoa zuzenean eta aretoko pantailan eskaini ziren hainbat esketxak eta elkarrizketak. Streaming bidez zabaldu zuten hainbat hedabidek, tartean ARGIAk, baina Twitterren esaten zenagatik, soinua eta irudiak ez zetozen bat. Streaming-aren jokaldiak. Hainbeste lan egin ondoren… pena (Argia Sariak 2012ko ekitaldiaz gogoratu nintzen).
Oholtzan utzitako datuak: diruz estu dabiltza bai, baina 900 bazkide ditu irratiak eta galaren inguruan egindakoekin 1.000ra hurbiltzen ari dira; 200 kolaboratzaile, denak musu-truk lanean; dagoeneko iaz baino pixka bat gehiago fakturatu dute publizitatean, eta egoera dagoen moduan, ez da lorpen makala; Bujandak baikortasun ukitu txiki bat agertu zuen lizentzia lortzearekiko, eta ez da ohikoena izaten.
Gertuko irratia da Iruñerrian, eta zailtasun guztien gainetik, bizirik dihardu. Baina ahalegina egitea ez da nahiko, asmatu ere egin behar da eta Euskalerria irratia asmatzen ari da. Ez sekulako jauziz et
a zalapartaz –honetan ere badakiten arren, gala lekuko–, apurka, ukitu berritzaileetan saiatuz, albistegietako ohiko seriotasunez, albisteen interpretazioan arriskatuz, hemeroteka serio jorratuz, tertuliakide jantzien umorearekin… Eta, atzera geratu gabe, Interneten ere muturra sartuz, webgunea berrituz eta Twitterren ozen agertuz.
Eta poza ematen du. Animo eta bejondeizuela!