Maltzagatik
    Hasiera » Ekonomia » Sozialdemokraziaren bultzada (II)
    ira04 0

    Sozialdemokraziaren bultzada (II)

    Atalak: Ekonomia, Historia

    Milaka langile Maiatzaren 1eko manifestazioan New Yorken, 1935ean.

    Milaka langile Maiatzaren Lehenaren  manifestazioan New Yorken, 1935ean.

    John Maynard Keynesek zera idatzi zuen 1933an: “Gerraren osteko kapitalismo dekadentearen eskuetan gaude, nazioartekoa baina indibidualista, eta ez da arrakastatsua. Ez da inteligentea. Ez da ederra. Ez da justua. Ez da bertuteduna. Eta ez ditu beharrak asetzen”. 1929aren ondorengo depresio handiaren garaiak ziren eta krisi ekonomikoak bazter guztiak astintzen zituen. Deflazioa, protekzionismoa eta beste hainbat neurri jarri ziren abian herrialde industrialetan, baina langabeziak eta atzeraldiak berdintsu horretan jarraitzen zuten.

    “Demokraziak 1930eko hamarkadaren erdialdean hasi ziren alternatiba bat bilatzen”, diosku Friedenek. Ezkerreko alderdiak boterera iristen garatu ziren eta langilerian eta nekazariengan sostengatuz politika ekonomiko partehartzaileak eta sozialagoak hasi ziren indarrean jartzen. Alternatiba berria sozialdemokrazia zen.

    Funtsean, sozialdemokrazia Europan ez zen indarrez finkatu Bigarren Mundu Gerraren ostera arte, baina 1930eko hartan jarri ziren lehen zutoin sendoak. Liburuan Suedia eta Erresuma Batuko adibideak azaltzen dira besteak beste, non gobernuek ezkerreko alderdi eta mugimenduen sostengua izan zuten. Baina aipatzen da baita ere AEBen kasua, eta nola Franklin D. Roosvelt-ek ekin zion  New Deal ospetsuari 1932an lehendakaritzara iritsi zenean. Estatuaren parte hartze handia bultzatu zuten Roosveltek (Alderdi Demokrata) eta, beste neurri askoren artean, dolarra debaluatu zuen urre-patroiaren loturatik askatuz. Egungo Europako Batasunean ere gero eta pil-pilean dagoen eztabaida da, ea posible ote den krisitik ateratzea patroi-eurotik askatu gabe (edo estatu aberatsenetan askok dioen legez, hegoaldeko txiroak eurotik kanporatu gabe).

    Esandako moduan, sozialdemokraziak bultzatutako ongizatearen estatua ez zen Bigarren Mundu Gerraren ondorengo garaira arte eratu Europan, eta bere ondorioak itzelak izan ziren, urte horietan mendeko hazkunde ekonomiko handiena ezagutu baitzen eta estatua izugarri indartu: adibidez, 1950 eta 1973 artean herrialde industrialetako sektore publikoa batez beste BPGren %27tik %43ra iragan zen.

    Eta beste detaile interesgarri bat, egungo globalizazio garaian gutxietsi dena (dena handi, dena fusio…), baina Friedenek berak azpimarratzen duena: “Ez zen kasualitatea izan  Europako herrialde txikienak izatea Ongizatearen Estatu sozialdemokrata praktikan jarri zuten lehenak. Iparraldekoen (Suedia, Norvegia), ’alpinoen’ (Suitza eta Austria) edo Beneluxekoen (Belgika, Herbehereak eta Luxenburgo) tamaina txikiaren ondorioz eta beren mugak baliatuz, ekonomiak esportaziora, inportazioetara eta inbertsioetara bideratuak zituzten”. Bistan da txikiak izateak izan dezakeela abantailarik herritar guztien berdintasunean sakontzeko, ekonomia horretara bideratzen bada, baita Euskal Herrian, Eskozian, Katalunian edo gisakoetan ere.

    Gauza askotan asmatu beharko da horretarako, baina garrantzitsuena egungo kapitalismo basati honetatik ihes egiten asmatzen. Zein eredutara? Horra eztabaida, eta soka luzekoa gainera, baina gauza bat argi dago, egungo krisia sortu duen globalizazio moldearen kontrako norabidean: Lurraren zaintza, Estatuaren partehartzea indartu, autogestioa, kooperatibismoa, prestakuntza, elkartasuna, lokalismoa, txiki-ertaina… balore horietan dira klabeak.


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Xabier Letona

    Ez gara oraindik iritsi Telesforo Monzonek aipatzen zuen bide gurutzera, baina han kokatu naiz ni, Maltzagan, Euskal Herrian eta munduan diren hainbat bazterretara abiatzeko, bide gurutzea heldu eta abia leku delako. Eta bilgune.

    @xletona Twitterren

    Jarraitu @xletona

    @xletona(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Barcina baino, PSN helburu
    • Akatsak zuzenduz
    • Euskal prentsaren etorkizuna, Zornotzako eskema
    • CiU-ERC, ezinbestean
    • Euskalerria conection

    Iruzkin berriak

    • Atabala » Blog Archive » Leon-kastillo neutroez --> Euskal prentsaren etorkizuna, Zornotzako eskema
    • Omotayo --> CiU-ERC, ezinbestean
    • maialen --> Estatuaren indarra, soka luzean utzia
    • xabier-letona --> Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko
    • gauerdikoeztula --> Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko

    Artxiboak

    • Apirila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Otsaila 2012
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Urtarrila 2008
    • Ekaina 2007
    • Maiatza 2007
    • Urtarrila 2007

    Atalak

    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Historia
    • Kulturgintza
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Sailkatugabeak

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA