Maltzagatik
    Hasiera » Ekonomia » XX. mende hasierako lehen globalizazio hura (I)
    abu30 0

    XX. mende hasierako lehen globalizazio hura (I)

    Atalak: Ekonomia, Historia, Sailkatugabeak

    “Kapitalismo globala” liburuaren azala

    Global capitalism. Its Fall and Rise in the Twentieth Century, hori da liburu honen bere jatorrizko titulua. Nik gaztelerazko bertsioa irakurri dut:  Capitalismo global. El trasfondo económico de la historia del siglo XX (Jeffry A. Frieden. Memoria Crítica, 2006). Irakurri gabe nuen munduaren ekonomiaren historiari buruzko halako liburukoterik eta erakargarria egin zaidanez, hara hemen ideia nagusi batzuk, jakina, oso labur aurkeztuta.

    Erakarri naute baita ere gaur egungo ekonomi krisiarekin zerikusirik duten ideia, pasarte edo parekotasunek. ARGIAren 2333. zenbakian egin nion iruzkina. Globalizazioaren aldeko ikuspegitik idatzia dago, baina globalizazio honen akatsak azaleratu eta globalizazio berdintzaile eta sozialagoa aldarrikatzen du, hori posible den neurrian behintzat, eta bera ziur da baietz.

    Autorearen arabera, kapitalismoak bi globalizazio aro bizi zituen XX. mendean, bata hasieran (1896-1914) eta bestea mende bukaeran, neoliberalismoaren –terminoa nirea da– garapenarekin bat, azken bi hamarkadetan. Ez naiz eztabaidetan sartuko lehen hura globalizazioa izan zen hala ez, ez dut horretarako gaitasunik eta seguruenik ez da horren garrantzitsua, baina Ignacio Ramonetek adibidez (elkarrizketa honetan), argi du globalizazioa neoliberalismoarekin bat hasi zela, hau da, 70eko hamarkadaren erdialdetik aurrera.

    Erresuma Batua, Frantzia eta Alemania izan ziren lehen globalizazio haren aitzindari, baina laster gehitu zitzaizkien AEB, Australia edo Argentina moduko estatuak. Ordura arteko protekzionismoa gainditu zuen librekanbismoak, munduko merkataritzak urre-patroia besarkatu estu eta merkataritzak eta finantza munduak ordura arteko zabalkunderik handiena ezagutu zuten, dena Erresuma Batuko finantzen gidaritzapean. Garaiak izan zuen baita ere bere finantza krisi larria, 1907an AEBtik mundura zabaldu zena, batez ere Europara.

    Baina hainbat arrazoirengatik porrot egin zuen: Txina eta India kanpo geratu ziren; baita Asia, Afrika eta Hego eta Ertamerikako eremu zabalak ere; eta garatu ziren lurraldeetan ere aberastasuna gaizki banatu zen; enpresari eta klase ertain berriak sortu ziren, merkatuen internazionalizazioa urrun ikusten zutena; eta langile klaseen presioa gobernuei gero eta sendoagoa zen. Horiek eta arrazoi gehiagok ere lehen globalizazioaren amaiera eta Lehen Mundu Gerraren hasiera ekarri zuten.

    Ondorio honekin bukatzen du garaiaren azterketa Friedenek: “Zentzugabea litzateke edozelako ekonomi ordenaren perfekzioa itxarotea. Baina mundu mailako ekonomia klasikoaren akatsak edozelakoak izanik ere, eta garaiko kritikoen kexuak erabat justifikatuak izanda, gero etorri zena baino infinituki hobea zen, 1914aren ondorengo 30 urteetan etorri baitziren historiako porrot ekonomiko, politiko eta sozial suntsitzaileenak ekarri zituzten pasarteak. Ukaezinezko akats bat izan zen 1914aren aurreko urte haietan, ez zela gai izan ondoren etorri zena saihesteko eta, akaso, agian eragin ere egin zuela”.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Xabier Letona

    Ez gara oraindik iritsi Telesforo Monzonek aipatzen zuen bide gurutzera, baina han kokatu naiz ni, Maltzagan, Euskal Herrian eta munduan diren hainbat bazterretara abiatzeko, bide gurutzea heldu eta abia leku delako. Eta bilgune.

    @xletona Twitterren

    Jarraitu @xletona

    @xletona(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Barcina baino, PSN helburu
    • Akatsak zuzenduz
    • Euskal prentsaren etorkizuna, Zornotzako eskema
    • CiU-ERC, ezinbestean
    • Euskalerria conection

    Iruzkin berriak

    • Atabala » Blog Archive » Leon-kastillo neutroez --> Euskal prentsaren etorkizuna, Zornotzako eskema
    • Omotayo --> CiU-ERC, ezinbestean
    • maialen --> Estatuaren indarra, soka luzean utzia
    • xabier-letona --> Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko
    • gauerdikoeztula --> Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko

    Artxiboak

    • Apirila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Otsaila 2012
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Urtarrila 2008
    • Ekaina 2007
    • Maiatza 2007
    • Urtarrila 2007

    Atalak

    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Historia
    • Kulturgintza
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Sailkatugabeak

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA