Xabier Letona
Ez gara oraindik iritsi Telesforo Monzonek aipatzen zuen bide gurutzera, baina han kokatu naiz ni, Maltzagan, Euskal Herrian eta munduan diren hainbat bazterretara abiatzeko, bide gurutzea heldu eta abia leku delako. Eta bilgune.
@xletona Twitterren
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Atabala » Blog Archive » Leon-kastillo neutroez --> Euskal prentsaren etorkizuna, Zornotzako eskema
- Omotayo --> CiU-ERC, ezinbestean
- maialen --> Estatuaren indarra, soka luzean utzia
- xabier-letona --> Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko
- gauerdikoeztula --> Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko
Artxiboak
- Apirila 2013
- Urtarrila 2013
- Abendua 2012
- Azaroa 2012
- Iraila 2012
- Abuztua 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Apirila 2012
- Otsaila 2012
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Uztaila 2011
- Ekaina 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Otsaila 2011
- Urtarrila 2011
- Abendua 2010
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Abuztua 2010
- Uztaila 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Apirila 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Iraila 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Maiatza 2009
- Apirila 2009
- Martxoa 2009
- Otsaila 2009
- Urtarrila 2009
- Abendua 2008
- Azaroa 2008
- Urria 2008
- Iraila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Urtarrila 2007


Sortu, zaharra nola berritu
Atalak: Politika
Sortu legeztatzea urrats garrantzitsua da
Berandu bada ere, azkenean gertatu da: Sortu legezkoa da, HB eta Batasuna bere garaian izan ziren moduan. Legalizazio berantiar horrek arazoak ekarri dizkie Batasunako militanteen jardun politikoari, baina ez du ondorio larririk izan Sorturen hurbileko helburu politikoetan; areago, une zenbaitzuetan, Espainia ilegalizazioaren zurrunbiloan tematzeak akaso botoen bilketa erraztu dio sentsibilitate politiko hau ere batzen duen Bilduri.
Funtsean, anormaltasunaren barruan egiazkoa zena –Batasunaren jardun politikoa–, legezko bihurtuko da, eta hori batez ere alderdi horren jarduera politikoan diharduten guztiek nabarituko dute zuzenean. Orain lasaiago idatzi daitezke halakoak, inor arriskuan jarri barik, inori aitzakiak emateko beldur barik: Sortu ez da Batasuna, baina bai haren oinordekoa, eta orain haren jarduna ordezkatzeko trantsizioa egin beharko du. Alderdien Legea gainditzeko indar gisa sortzetik, Euskal Herriko politikagintzan normaltasunez jardungo duen alderdia izatera iragango da.
Bake prozesuaren ikuspegitik oso urrats garrantzitsua da, bai egunerokotasunari begira eta baita sinbolikoki ere: dagoeneko ezker abertzaleko inor ez da espetxera joango bere jardun politiko hutsagatik –eta, bide batez, are eta biluziago uzten ditu Bateragune eta gisako epaiak–. Baina, beranduago edo lehenago, hau espero zen eta, gainera, ezker abertzaleak bere jardun politikoaren atal garrantzitsuenak bideratuak zituen Bildu edo Amaiurren eskutik.
Baina asko falta da, gehiena, bai alor teknikoan zein politikoan. Hau bezala, teknikoak dei ditzakegun beste esparru batzuetan, urratsak oraindik hutsalak dira, edo oso geldoak: ETAren amaiera, presoen eta biktimen gaietan batez ere. Hori guzti hori ganoraz bideratzen denean, orduan bai izango dira baldintza egokiak oinarrizko arazo politikoak ere behar bezala bideratzeko.
Bitartean, Sorturen erronka ez da makala, bere burua antolatzeaz gain, bera izango da Bildu, Amaiur edo EHB moduko bilguneen indar nagusia, eta erantzukizun berezia izango du esparru politiko horren eraketa eta jardueran. Krisi garai hauetan, gizarte mailan bizi den egon eza handia bil dezake bloke soberanistak eta bere asmo berritzaileak bi esparru nagusien bidez bideratu beharko ditu –bideratzen ari da–: eremu instituzionala eta jarduera politiko-soziala. Eta bere asmo eraldatzaileak gauzatzeko, ezinbestekoa izango zaio azken esparru hori ondo fintzea, edozelako aldaketaren oinarria gizarte mugimenduetan dagoelako. Hori guztia, ezker abertzaleak bere historian izan duen ikuspegi abangoardiazalea alboratuz eta harreman horizontalen lidergoan asmatuz.