Xabier Letona
Ez gara oraindik iritsi Telesforo Monzonek aipatzen zuen bide gurutzera, baina han kokatu naiz ni, Maltzagan, Euskal Herrian eta munduan diren hainbat bazterretara abiatzeko, bide gurutzea heldu eta abia leku delako. Eta bilgune.
@xletona Twitterren
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Atabala » Blog Archive » Leon-kastillo neutroez --> Euskal prentsaren etorkizuna, Zornotzako eskema
- Omotayo --> CiU-ERC, ezinbestean
- maialen --> Estatuaren indarra, soka luzean utzia
- xabier-letona --> Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko
- gauerdikoeztula --> Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko
Artxiboak
- Apirila 2013
- Urtarrila 2013
- Abendua 2012
- Azaroa 2012
- Iraila 2012
- Abuztua 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Apirila 2012
- Otsaila 2012
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Uztaila 2011
- Ekaina 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Otsaila 2011
- Urtarrila 2011
- Abendua 2010
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Abuztua 2010
- Uztaila 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Apirila 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Iraila 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Maiatza 2009
- Apirila 2009
- Martxoa 2009
- Otsaila 2009
- Urtarrila 2009
- Abendua 2008
- Azaroa 2008
- Urria 2008
- Iraila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Urtarrila 2007


Katalunia: autonomia edo independentzia
Atalak: Ekonomia, Nazioartea, Politika
GREBA OROKORRA 2009ko maiatzean egindakoaren gisakoa izan den irudipena dut. Eskualde zehatz batzuk kenduta ez da greba orokorrik izan, are gutxiago Hego Euskal Herri mailan. Baina hori, orduan moduan, orain ere jakina zen. Espainiako gobernuak bultzatutako lan erreformaren aurka egitea zen helburu zehatza eta krisiaren aurrean interes publikoa eta sektore ahulenen defentsan jarraitzea helburu orokorragoa.
Protesta indartsua izan da berriz ere, aurreko grebarekin batera, Euskal Herrian urteetan izandako gizarte mobilizaziorik handiena. Bildu grebara ateratako langile guztiak, bildu herri eta hiriburuetan egindako manifestazio guztietako herritarrak eta konpara azken urteetako beste edozelako mobilizaziorekin. Greba deialdiek nekez konpontzen dute momentuko ezer, ez da hori beren helburua. Baina horiek kontuan hartzen ez dituena txarto dabil. Egon liteke ados edo ez, baina greba mespretxatzen duenak, iragan mendean ongizate gizartearen akuilu eta lorpen garrantzitsua izandakoa mespretxatzen du.
KATALUNIAKO GIZARTEAK datorren larunbatean Espainiako Auzitegi Konstituzionalak emandako epaiaren aurkako protesta tinkoa emango du, beste behin ere. Baina arbuiatzeaz gain, oraingoan manifestazio horretan Kataluniako gizartean bertan egosten ari den lehiaren ispilu ere izango da: autonomia ala independentzia? Konstituzionalaren orrazketa berri honek Espainia gero eta urrutiago ikusten dutenen alde egiten du.
Duela bi hamarkada independentismoa oso zatikatua zegoen eta politikoki nahiko marginala zen Kataluniako gizartean. Gaur egun, aldiz, kontsulta sinbolikoen bidez 600.000 pertsona independentziaren alde bozka ematera hurbiltzea lortu dute. Ondorengo hilabeteetako kontsultekin milioi bat pertsonen parte hartzea gainditu nahi dute.
Konstituzionalak oso egoera kaskarrean utzi ditu Kataluniako autonomia zaleak. Epaiak negoziazio ahalmen barik utzi du autonomismoa eta bereziki PSC. Hauteskunde autonomikoei begira, CiU da egoera honetatik gehien atera dezakeena eta horretarako antolatuen dagoena. Independentismoak inoiz baino oihartzun sozial gehiago izan arren, zatikatua dago: ERCren zatiketatik sortu zen Reagrupament alderdiaz gain, Joan Laporta Bartzelona futbol taldeko lehendakari ohiak Democracia Catalana ere sortu berri du.
ERC, Reagrupament eta Demokracia Catalana dira eremu independentistaren hiru aukera nagusiak, noiz eta independentismoak inoiz baino indar handiena duenean. Edozein modutan, oso posible da Laporta eta Joan Carreteroren bi indarrek azkenean koalizioa osatzea. Independentista askok, hala ere, gehiago nahi du eta Laporta eta ERCren elkar ulertzea eskatzen ari da, besteak beste horrek bermatuko lukeelako Kontsultaren gaia indarrez eramatea Legebiltzar berrira. Vilaweb-eko zuzendari Vicent Partalek, adibidez, gutun irekia idatzi die Puigcercos eta Laportari “PSC eta CiUren herri ereduari” independentismoak modu bateratuan aurre egiteko.
Hauteskundeetako emaitzak ikusi beharko dira lehenik, baina ondoren, kontsultarenarekin Ibarretxe lehendakariaren kontsultari gertatutakoa bizi dezakegu berriz Katalunian. Hori aurreikusiz, kontsulta eta erreferendumen alorra da Espainiako Konstituzionalak Estatut-ean ukitu duenetakoa, argi utziz eremu hori Madrilen eskumenekoa dela.
UDALBILTZA AUZIA hasiko datorren astean, uztailaren 15ean eta horren ondorioz 22 pertsona eseriko dira Auzitegi Nazionalean, guztiak udal jardueretan egindako lanagatik auziperatuak. Udaletan egiten diren ohiko jarduerak, baina Auzitegi Nazionalaren aburuz “ETAk agindutakoak”. Auzi honetan ere oso agerian geratuko da akusazio osoa frogarik gabe eraiki dela, berriz ere poliziaren txosten hutsei froga maila gorena emanez. Justizia eza eta “dena da ETA” mailu judizialaren kolpe bat gehiago.
(ARGIAko 2238. zenbakian argitaratua)