Xabier Letona
Ez gara oraindik iritsi Telesforo Monzonek aipatzen zuen bide gurutzera, baina han kokatu naiz ni, Maltzagan, Euskal Herrian eta munduan diren hainbat bazterretara abiatzeko, bide gurutzea heldu eta abia leku delako. Eta bilgune.
@xletona Twitterren
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Atabala » Blog Archive » Leon-kastillo neutroez --> Euskal prentsaren etorkizuna, Zornotzako eskema
- Omotayo --> CiU-ERC, ezinbestean
- maialen --> Estatuaren indarra, soka luzean utzia
- xabier-letona --> Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko
- gauerdikoeztula --> Geure burua ekonomiaz (nahiko samur) janzteko
Artxiboak
- Apirila 2013
- Urtarrila 2013
- Abendua 2012
- Azaroa 2012
- Iraila 2012
- Abuztua 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Apirila 2012
- Otsaila 2012
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Uztaila 2011
- Ekaina 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Otsaila 2011
- Urtarrila 2011
- Abendua 2010
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Abuztua 2010
- Uztaila 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Apirila 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Iraila 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Maiatza 2009
- Apirila 2009
- Martxoa 2009
- Otsaila 2009
- Urtarrila 2009
- Abendua 2008
- Azaroa 2008
- Urria 2008
- Iraila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urtarrila 2008
- Ekaina 2007
- Maiatza 2007
- Urtarrila 2007


Akusatuen aulkia bete beharra zegoen
Atalak: Euskara, Kulturgintza, Politika
Baziren arrazoi sendoak pentsatzeko Egunkaria auzia ez zela ahozko epaiketara iritsiko, baina azkenean epaiketa egingo dela ebatzi du Javier Gomez Bermudez epailea buru duen Auzitegi Nazionaleko penal arloko lehenengo salak. Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Juan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi eta Xabier Oleagak, beraz, ahozko epaiketari egin beharko diote aurre. Egunkaria itxi zela sei urte iragan ondoren, akusazioa biziki ahuldu da urtez urte, baina denak adierazten du nola-hala akusatuen aulkia bete egin behar zela.
Ebazpen honen albiste onak Pello Zubiria eta Xabier Alegriarentzat dira, auzitik kanpo uzten dituelako. Zubiaren kasuan bere aurkako akusazioa iraungitzat jo duelako eta Alegriarenean, oraingo akusazio beragatik epaitua eta zigortua izan zelako 18/98 auzian eta, delitu beragatik inor ezin delako bi aldiz epaitua izan. Xabier Alegria 12 urteko espetxe zigorra betetzen ari da gaur egun.
Egunkaria auzia ixteko bi arrazoi jarri zituen defentsak mahai gainean, lehena prozedurari dagokiona eta bestea mamiari. Prozedurazkoan argudiatzen zuen, herri akusazioak bakarrik eskatzen zuela ahozko epaiketa egitea (AVT eta Dignidad y Justicia) eta Botin auziaren doktrinari jarraituz, auzia artxibatu egin behar zela.
Baina Auzitegi Nazionalaren ebazpen honek Espainiako Auzitegi Gorenak Atutxa auziari heltzen dio eta honetan esaten zen, delituaren izaerak justifikatzen duela honek interes orokor edo publikoari eragiten dion. Egunkaria auzian delitua talde armatuari lotua dagoela, horrek interes sozial eta publikoari eragiten diola eta, beraz, akusazio fiskalik gabe – teorian interes publikoaren akusazioa- herri akusazioekin bakarrik ere jarrai daitekeela epaiketa, delitu mota honetan hauek interes publikoa ere ordezka dezaketelako.
Mamiari dagokionez, defentsak argudiatu du 18/98 auziko Ekin atalean ETAren “fronte mediatikoa” epaitua izan dela jada -Areago, Xabier Alegriaren deklarazioa bera delituaren froga gisa aurkezten dela-, eta, beraz, ustezko delituak epaituak baldin badaude auzia itxi egin beharko litzatekeela.
Autoak erantzuten du esanez, prozedura aztertzen ari den une honetan, defentsak mamiaz erabakitzea eskatzen diola eta ez dela orain horretarako unea. Salaketaren mamia ahozko epaiketan aztertu behar dela, horretarako beharrezko diren froga guztiak aztertuz.
Eta bai, frogak ahozko epaiketan ikusi beharko dira. Berri txarra auzipetuta jarraitzen dutenentzat, injustizia bat gehiago, batez ere auzia ixteko argudioak eta aukerak oso sendoak zirenean. Epaiketari begira jada, azpimarratzeko da akusazioa oso ahul geratzen dela fiskala erretiratu eta herri akusazioekin bakarrik. Euskal gizartearen gehiengo zabalak badaki auziperatuak ez direla ETAko kideak. Badaki iruzur honen nondik norakoez. Baina hori Auzitegi Nazionala moduko salbuespen epaitegian frogatu beharko dute defentsek. Eta badituzte horretarako tresna sendoak, besteak beste, 18/98ko epaia bera eta epai honi Auzitegi Gorenak emandako erantzuna. Delituak epaituak daudela jada, orain auziaren itxiera eskatzeko erabilitako arrazoi bera -eta sala honek ez aztertzea erabaki duena- izango da argudio nagusienetakoa epaiketan bertan ere.