Urko Saenz de Buruaga
Giza zientzia eta komunikazioan lizentziatuta, elikagaien zientifiko eta teknologora birziklatuta. Erortzear zegoen bere aiton-amonen basetxea berpiztu nahi zuen hiriko haurra naiz oraindik. Elikagaien ekoizpena, segurtasuna eta kalitateari buruzko gaurkotasuna aztertzen dut, begi bat industrian eta bestea atzealdeko baratzean jarrita.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- maialen(e)k Nola baretu txileak eragiten duen azkurea? bidalketan
- maider(e)k Elikadura burujabetzaz dokumental euskaldun batean bidalketan
- Urko Sáenz de Buruaga(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
- maialen(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
- Ekintza guztiak Sorginen Baratzaren agendan daude | Sorginen baratza(e)k Egutegia bidalketan
Ekintza guztiak Sorginen Baratzaren agendan daude
Atalak: Agenda
Sorginen Baratzaren agendaren kokapena
Azken asteetan Sorginen Baratza bisitatu duenak elementu berri batekin topatzeko aukera izan du. Eskuinaldeko zutabean egutegi bat aurki dezakezue. Egutegi horrek elikadura eta lehen sektorearekin zerikusirik duten ekintzak bilduko ditu.
Azken egunotan, agenda hori eguneratzen ibili naiz, Euskadiko Azoken gida oinarritzat hartuz. Baina hitzaldiak, jaialdiak, erakusketak eta antzeko ekintzak ere biltzeko asmoarekin jaio da. Ekintzen bat faltan botatzekotan, edo zuek antolatutako ekintzaren bat bertan agertzea nahi baduzue, adieraztea besterik ez duzue.
Gertuen dauden ekitaldiak blogaren orrialde guztietan ikusgai den eskumako zutabean agertuko dira. Gainontzeko datak kontsultatzeko, “View calendar” sakatu eta egutegira iritsiko zarete.
Gainera, ekintza zehatzen laukitxoa sakatuz gero, ekitaldiaren zehaztapen gehiago dituen orrialdea irekiko da. Mapa bat ere aurkituko duzue bertan, baina kontuz, mapan herria besterik ez dago zehaztuta. Gerta liteke herriaren kale edo puntu zehatz bat agertzea, baina orain arte sartu ditudan ekintzetarako ez dut horrelakorik zehaztu. Beraz, baieztatu helbide zehatza bertaratu baino lehen. Aurrerago, badut helbideak zehazteko asmoa, hitzaldiak edo antzekoak ospatzen diren tokiak aurkitzea erraztearren.
Dagoeneko ez daukazue ekintzarik galtzeko aitzakirik. Disfrutatu, eta zuen kolaborazioak atsegin handiz jasoko ditut.