EAEan azokarik ez galtzeko gida
Euskal Herriaren irudian ezin dira azokak falta. Ia astero badaukagu herriren batean nekazaritza, abeltzaintza edo arrantzarekin loturiko ekitaldiren bat. Ospakizunez beteriko agenda honetan ez galtzeko, Eusko Jaurlaritzak urtero Euskadiko azoken gida argitaratzen du. Beti bezala, sarean jarri pdf formatuan edonoren eskura.
Gidan agertzen den informazioa, hiru ataletan banatuta dago (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa), eta kronologikoki ordenatuta agertzen da. Hala ere, norbanaren herritik gertuen ospatzen diren azokak aurkitzea erraztearren, azokak lurralde historikoz edota udalerrika bilatzea ahalbidetzen duen bilatzailea jarri dute martxan.
Gidan zehazten diren ekintzez aparte, Eusko Jaurlaritzak beste bi azoka ospatuko direla aitortu du: Mallabiako (Bizkaia) nekazaritza eta artisau azoka (2014ko ekainaren 8an), eta Igorreko (Bizkaia) nekazaritza eta artisau azoka (2014ko urriaren 12an).
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks