Aste ekologikoa (I): Adurtzako aste agroekologikoa eta Bionekaraba
Kultura ekologikoaren inguruko agenda ekitaldiz beteta izango dugu aste honetan. Bionekazaritzak (Arabako nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren elkartea), Gasteizen urtero antolatzen duen duen Bionekaraba nekazaritza ekologikoaren azoka larunbatean ospatuko dela aprobetxatuz, Adurtzako Aste Agroekologikoa garatuko du bihartik osteguna arte auzo-elkartearekin batera. Nekazaritzaz haratago, kultura ekologikoaren inguruko Biocultura azokaren trena Bilbon geldituko da lehenbiziko aldiz,...
Read MoreSalburuako BJ Radio Euskadin
Joan den astean Salburuako Baso Jangarriari buruzko aurkezpentxo bat idatzi nuen. Atzo, Radio Euskadin egon ziren horren arduradunak, eta eurek baso jangarriaren kontu hau zertaz doan nik baino askoz hobeto azal dezaketenez, jarraian utziko dizuet elkarrizketa horren ahots-tartea (gazteleraz). Elkarrizketan, iragan larunbatean egindako hazi-bonben tailerraren harira, lurzoruak birsortzeko erabiltzen den teknika hau azaldu zuen Kiribilore Permakultura Elkarteko Pedro Ferrerok. Ondoren,...
Read MoreSalburuako Baso Jangarria
Auzolana Euskal imajinarioan nahiko errotuta dagoen kontzeptua da. Ez dagokit niri auzolanei buruz era orokor batean hitz egitea, baina, krisia dela, hezkuntza dela, militantzia dela edo agian guzti horren eta gehiagoren konbergentzia dela eta, azken garai honetan proiektu asko ari dira zabaltzen. Konbergentzia horretan, nekazaritza ekologikoa, elikadura burujabetasuna eta permakultura bezalako kontzeptuen gorakada ulertzea ezinbestekoa da. Proiektu ugari eman dira ezagutzera azken urteetan,...
Read MoreErdipurdiko uzta Araban
A maitu berri da Araban zerealen uzta, probintziako laborantzarik garrantzitsuena, eta Euskadiko Nekazari Kooperatiben Federazioak komunikatu batean erdipurdikotzat jo du, bai kalitatean, bai kantitatean. Aurtengo euri ugariak eta sasoiz kanpoko hotzak lana garaiz egitea oztopatu dute, alde batetik, eta, bestetik, putzuen eratzea, belar txarren hazkuntza eta bestelako arazoak ekarri dituzte. Gainera, azkenaldiko ekaitz eta kazkabarrak ez dute batere lagundu. Hori dela eta, azken urteetako...
Read More
Iruzkin berriak