Angelu itsua
    Hasiera »

    Beste hauteskunde batzuk Amerikan

    2008-03-13  //  Gizartea, Politika  //  Iruzkinik ez

    FEVA elkartearen logoa

    FEVA elkartearen logoa

    Jakina da euskal herritar guztiok hauteskundeak izan ditugula berriki, bueno, ia guztiok, zortzigarren probintzia deitzen diogun horretan oraindik ez baitira egin. AEBetan alderdi barruko primaria tematiak ospatzen ari diren bitartean, Argentinan prest daude beste hauteskunde batzuk egiteko. Herrialde horretako Euskal Etxeen federazioak, FEVAk, zuzendaritza berria izango du martxoaren 15eko bozketan irabazle ateratzen diren kideekin. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Nabarra, bakailaoa arrantzatzeko jaioa

    2008-03-03  //  Historia  //  Iruzkinik ez

    Nabarra boua

    Nabarra boua

    Notiziak eztanda egin du alde guztietan. Nabarra ontziaren aztarnak izan daitezkeenak aurkitu ditu Aztik Bermeo pareko itsas uretan. Matxitxakoko batailan Canarias kruzero erraldoiak hondoratu zuen Nabarra eta berarekin batera 29 gudari. Borroka desproportzionatuak hainbat ordu iraun zuen eta frankistak gerla-ontziz mozorrotutako bakailao itsasontziarekin jolastu zuen nahi bezala. Gudariek erakutsitako balentriaren memoriak gaur arte iraun du eta aurkikuntza historikotzat jo dute itsas hondoan eginikoa. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Atzoko eta gaurko bidelapurrak Txorokilen

    2008-02-29  //  Ekonomia, Gizartea, Historia, Politika  //  Iruzkinik ez

    Txorokileko Eguzkiola haitzuloaren sarrera

    Txorokileko Eguzkiola haitzuloaren sarrera

    Arratia Bizirik plataformak antolatuta mendi martxa egingo dute datorren igandean (24) Zeanuriko Txorokil parajera. Bertan irekitzeko asmoa duten harrobiaren kontra protestatzeko izango da ibilaldia. Gorbeia eta Urkiolako parke naturalen artean ezkutaturik dagoen ingurunea da Txorokil, EAEko korridore ekologikoen sarean sartua, eta pagadi bikainak, haitzuloak eta desagertzeko bidean dagoen fauna gordetzen dira bertan; Saldropoko hezegune ederra ere harrobia eraiki nahi duten eremutik gertu dago eta hura ere kaltetua izan daiteke. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    EAE-ANV, bisagrak eta itxitako ateak

    2008-02-15  //  Historia, Politika  //  Iruzkinik ez

    ANVko gudariak

    ANVko gudariak

    Duela gutxi Jose Luis de la Granja historialariak II. Errepublikari buruzko bere ikerlanaren berrikuspena argitaratu du honako izenburupean: Nacionalismo y II. República en el País Vasco. Estatutos de autonomía, partidos y elecciones. Historia de Acción Nacionalista Vasca: 1930-1936. EHUko katedratikoak dio ANV giltzarri izan zela Euskal Herrian Errepublikako urteetan. El País egunkariari emandako azalpenetan EAJ eta PSOE artean kokatzen du alderdi “ekintzailea”, “alderdi bisagra” izan zela, alegia. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Gasteizko Seminarioak altxor batzuk erakutsi, beste batzuk ezkutatu

    2008-02-08  //  Historia, Politika  //  Iruzkinik ez

    Datozen egunotan Bibliari buruzko erakusketa ikusteko aukera izango da Gasteizko katedral berrian Elizbarrutiko Seminarioak antolatuta –hilaren 9tik 24ra–. Erakusketa pastorala da dudarik gabe, Biblia: Bere askatasuna bilatzen duen herri baten historia izenburuan nabarmen ageri da arduradunek ezkutatu ez duten intentzionalitate hori: “Jainkoaren ahotsak gaur egun bizia eta eranginkorra izaten jarraitzen du” esan zuten atzoko aurkezpenean, tartean zeuden Gasteizko gotzain Miguel Asurmendi, Jose Antonio Badiola Teologia Fakultateko irakaslea eta Fernando Otaduy Ondare delegatua. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Mexikoko maleta batek mundu osoko historialariak aztoratu ditu

    2008-01-30  //  Artea, Historia  //  Iruzkinik ez

    Mexikon aurkitutako maleta argazkien negatiboekin

    Mexikon aurkitutako maleta argazkien negatiboekin

    Ustekabeko aurkikuntza bat egiten den bakoitzean halako zirrara bat sortzen zaie historialari eta adituei. Mundu osoko blog, egunkari eta foroak kea dariela daude Mexikon Capa, Seymour eta Tarok Gerra Zibilean ateratako argazkien 3.000 negatibo azaldu direlako. Ez da gutxiagorako, kontuan izanik orain arte Capak gerra hartan ateratako 500 argazki inguru ezagutzen zirela soilik. “Argazkilaritzaren Grial Santua” dela esan du New Yorkeko Argazkilaritza Garaikideko Zentroko arduradunak. Beraiek arduratuko dira argazkiak sailkatzeaz. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Kaldereroek inauteriak iragarriko dituzte asteburuan

    2008-01-24  //  Historia, Hizkuntzak  //  Iruzkinik ez

    Ijito taldea

    Ijito taldea

    Ijito eta zingaroz jantzitako hamaika konpartsa ibiliko dira asteburu honetan Euskal Herriko hainbat herritako kaleetan barrena. Donostian 17 konpartsa aterako dira larunbatean (26) eta “Primitiva” deiturikoa otsailaren 9an; horretaz gain Andoainen, Tolosan, Irunen, Eibarren, Hernanin, Beran, Iruñean… ere kalderero taldeak aterako dira urtero bezala. Kantu eta antzerkien bidez inauteriak iragarriko dituzte, hamarkada ugari dituen ohiturari jarraituz, aurten gainera, inoiz baino goizago, ilargiaren egutegiari lotutako festa izaki. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Ilustrazioaren “argiak” aztertuko dituzte Azkoitiko Insausti jauregian

    2007-11-24  //  Historia  //  Iruzkinik ez

    Insausti jauregia

    Insausti jauregia

    Gaurtik (14) hasi eta larunbata bitartean Ilustrazioa, ilustrazioak izeneko nazioarteko kongresua egingo da Azkoitiko Insausti jauregian, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatua. XVIII. mendeko korronte historikoa gertutik aztertuko dute bertara bilduko diren adituek. Besteak beste, Ilustrazioa kontzeptua definitzen ahaleginduko dira, eta Euskal Herrian izandako mugimenduak ere izango dituzte hizpide. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    ‘Bortxazko lanak diktadura frankistan’: mila bide liburu batean

    2007-09-26  //  Historia, Politika  //  Iruzkinik ez

    'Desafectos' DVDko irudia

    'Desafectos' DVDko irudia

    Gerraosteko frankismopean bortxazko lanean aritu ziren presoen bizipenak ezagutarazi nahi dituzte Memoriaren Bideak elkarteak eta Gerónimo de Uztariz institutuak Esklaboen mugaldean proiektuaren bidez. Horren harira liburu-katalogo bat argitaratu berri dute; langile batailoien inguruko hainbat ikerketa eta erakusketa batetako materiala bildu dituzte liburu horretan. Erakusketa Nafarroako Unibertsitate Publikoan dago ikusgai. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Segurako Iparra-Hegoa jaialdian Argentinako euskaldunei begirada berezia

    2007-03-16  //  Gizartea, Historia, Kulturgintza  //  Iruzkinik ez

    'Euskal Argentina' erakusketako irudia

    'Euskal Argentina' erakusketako irudia

    Badira hamabi urte Segurako (Gipuzkoa) Iparra-Hegoa ekimena martxan jarri zutela. Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko harremanak sendotzeko helburuarekin urtero ekitaldi ugari antolatzen dituzte aste betez: kantaldiak, hitzaldiak, erakusketak, mendi irteerak… Aurten euskal diaspora hartu dute gai nagusitzat, Argentinako euskaldunak bereziki. Aste osoan zehar erakusketa eta hitzaldiak izan dira, baina ekitaldi nagusienak astebururako utzi dituzte. Segura elkargune erraldoi bilakatuko da igandera bitartean. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    10 / 10«Aurrekoa78910

    Urko Apaolaza Avila

    Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

    @urkoapaolaza Twitterren

    Jarraitu @urkoapaolaza

    @urkoapaolaza(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Itziarren alaba
    • Sakanan ere hondakin organikoentzako aukera ezberdinak
    • Txatarraren hautsetik babesteko sareetako bat erori egin da Pasaiako portuan
    • Nork hil du R2?
    • Perezaguako komunistak

    Iruzkin berriak

    • URL --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga
    • Urko Apaolaza --> Perezaguako komunistak
    • Urtzi Urrutikoetxea --> Perezaguako komunistak
    • Urko Apaolaza --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga
    • oier --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Iraila 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Otsaila 2009
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Urtarrila 2008
    • Azaroa 2007
    • Iraila 2007
    • Martxoa 2007

    Atalak

    • Antzerkia
    • Artea
    • Azpiegiturak
    • Ekonomia
    • Energia
    • Gizartea
    • Historia
    • Hizkuntzak
    • Ingurumena
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Uncategorized
    • Zinema

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA