Dinamita gehiago Okzitaniako Tolosan
Okzitaniako Tolosako AZF enpresan 2001ean gertatutako leherketaz ikerketa baten berri eman du Sud Ouest egunkariak. Ikerketaren emaitzek hankaz gora jartzen dute orain arteko bertsio ofiziala, istripu kimikoa izan zela dioena. Laurent Jacob ingeniariaren ikertaldeak dio ondoko enpresan izandako isuri batek sortu zuela leherketa-katea. Zergatik sortu zen ordea isuria? Galdera horri ezin diotela erantzun diote, atentatuaren hipotesiari berriz ere atea irekiz. Ikerketak hautsak harrotu ditu, eta...
Read MoreGreziar paradoxa
Bi eguneko greba orokor batek geldituta eta Syntagma plazan gertaturiko istilu larriek aztoratuta, Atenas 2007an hasitako finantza krisiaren ondorioen ispilu da momentu honetan. Irudiek dena adierazten dute (Argia.com-en atzo arratsaldean ikusi ahal izan genuen zuzenean): ke-boteek bataila epiko bateko osagaiak ematen zuten, poliziek panpina mantsoak ziruditen Zeusen haserrealdiari ezin eutsirik… Bart arratsaldean ehundaka gaztek barrikadak jaso zituzten plazako kale inguruetan,...
Read More“Japoniako krisia Txernobyl da, kamera geldoan”
Esaldi hori irakurri diogu Marcel Coderch ingeniariari, El Temps egunkarian (1397 zk) egin dioten elkarrizketan. Energia kontuetan aditua izateaz gain, Kataluniako Generalitatearen Garapen Iraunkorreko Aholku Batzordeko kide ere bada Coderch, eta esaldi gorriak bota ditu: “Uste dut honek guztiak eszenatoki okerrenean amaituko duela”, “Frantziako gobernuak esan du: Txernobyl baino okerragoa izan liteke”. Gemma Aguilera kazetariak egindako elkarrizketa laburra da, baina Coderchek...
Read MoreSahara salgai (14.591.202.498 pzta.)
Zenbat diru balio du herri batek? Nor ausartu liteke zifra lotsagarria jartzen? Espainiak horixe egin zuen 1975ean, Mendebaldeko Sahara Marokori saldu –ez entregatu- zionean: 14.591.202.498 pezeta. Esklusiba El Temps astekari katalanak eman zuen duela hiru aste inguru, baina albistea, eskandalosoa izanik ere, ez da gehiegi zabaldu; segur aski Aaiungo gertakariekin sortutako olatu mediatikoa berandu harrapatu duelako. Hamabost urtean sahararrei independentzia promesak egiten ibili eta gero,...
Read MorePeruko azkeneko basatiak
Azkeneko berriek diote Peruko Amazonaseko %60a esplotatzea ahalbidetzen zuten dekretuak Kongresuan derogatuko dituztela osteguna baino lehen. Ez du ematen soilik izan denik indigenen presioagatik, baizik eta gobernua inprobisazioan eta zehaztugabetasunean erori delako lege horiek aurrera ateratzerakoan. Orduan, atzerakada taktikoa ote da? 2008an saiatu ziren lur komunal horiek petrolio enpresen esku uzten, 2009an ere saiatu dira baina indigenak atera zaizkie beti sasi artetik, Alberto Pizango...
Read MoreHernán Fuentesek xake egin dio Peruri
Peruko Puno eskualdeko presidente den Hernán Fuentesek pauso bat gehiago eman du erreferenduma egiteko. Erregio Batzordeak dokumentu bat onartu du presidenteari kontsultak antolatzeko baimena emanez. Horrela, Boliviako Santa Cruzen egindakoaren haritik segitzeko aukera izango du departamendu honek. Bada ordea diferentzia bat, Santa Cruz Boliviako eskualde aberatsena da eta kontserbadoreen ekimenez egin da erreferenduma. Punoko departamendu turistikoa, aldiz, Peruko pobreenetakoa da eta Hernán...
Read More

Iruzkin berriak